Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Balada bat irakurtzeko

Akelarrek antolatuta, Mediatekak Hasier Etxeberriaren ‘Inesaren balada’-ren irakurketa publikoa jasoko du gaur Gaur, Akelarre Euskal Kultur Elkartearen Literatur Menturak antolatzen duen Irakurraldiaren hirugarren ekitaldia eginen dute Francois Miterrand Hendaiako Mediatekan, 14:00etatik aurrera. Hasier Etxeberriaren Inesaren balada liburua hautatu dute aurten, eta Etxeberriak berak eginen du irakurketa publikoaren aurkezpena. Guztira 80 pertsonak parte hartuko dute ekimenean, baina askoz gehiago izanen dira Irakurraldia jarraitzeko aukera izanen dutenak: batetik, Mediatekaren kanpoaldean pantaila erraldoia jarriko dutelako, eta, bestetik, lehen aldiz streaming bitartez emango dutelako. 2010ean antolatu zuten lehen irakurketa publikoa; orduan euskal ipuin eta kondairak irakurri zituzten; 75 lagun elkartu ziren Mediatekan. Iaz, animalien gaia landu zuten, eta ehunetik gora pertsonak parte hartu zuten. Aurtengo saiorako Hasier Etxeberriaren Inesaren balada liburua hautatu dute. «Irungo Toki Alai ikastetxean liburua irakurketarako eduki zutela, eta ikasleen artean arrakasta handia izan zuela entzun nuen, eta lantaldean proposatu nuen. Ondo iruditu zitzaien, gazteak erakartzeko egokia zelako», dio Gema Elorriagak, Irakurraldiko antolatzaileetako batek. Berak eta Miren Intxaustik hartu dute lan gehiena. «Itsasoarekin lotutako liburu bat aukeratu nahi genuen», gaineratu du Intxaustik. Arratsaldeko ordubietan hasiko da gaurko irakurketa publikoa. Jendeari garaiz joateko eskatu diote, batez ere, hasierako ekitaldirako. Liburuaren egileak aurkeztuko du ekitaldia, eta puntu eta amaieraren ondoren ere Etxeberria izanen [...]

admin
Bidasoa
2012/06/13

Akelarrek antolatuta, Mediatekak Hasier Etxeberriaren ‘Inesaren balada’-ren irakurketa publikoa jasoko du gaur

Akelarre01

Intxausti, Artola eta Elorriaga, Herriko Mediatekaren kanpoaldean

Gaur, Akelarre Euskal Kultur Elkartearen Literatur Menturak antolatzen duen Irakurraldiaren hirugarren ekitaldia eginen dute Francois Miterrand Hendaiako Mediatekan, 14:00etatik aurrera. Hasier Etxeberriaren Inesaren balada liburua hautatu dute aurten, eta Etxeberriak berak eginen du irakurketa publikoaren aurkezpena. Guztira 80 pertsonak parte hartuko dute ekimenean, baina askoz gehiago izanen dira Irakurraldia jarraitzeko aukera izanen dutenak: batetik, Mediatekaren kanpoaldean pantaila erraldoia jarriko dutelako, eta, bestetik, lehen aldiz streaming bitartez emango dutelako.
2010ean antolatu zuten lehen irakurketa publikoa; orduan euskal ipuin eta kondairak irakurri zituzten; 75 lagun elkartu ziren Mediatekan. Iaz, animalien gaia landu zuten, eta ehunetik gora pertsonak parte hartu zuten.

Aurtengo saiorako Hasier Etxeberriaren Inesaren balada liburua hautatu dute. «Irungo Toki Alai ikastetxean liburua irakurketarako eduki zutela, eta ikasleen artean arrakasta handia izan zuela entzun nuen, eta lantaldean proposatu nuen. Ondo iruditu zitzaien, gazteak erakartzeko egokia zelako», dio Gema Elorriagak, Irakurraldiko antolatzaileetako batek. Berak eta Miren Intxaustik hartu dute lan gehiena. «Itsasoarekin lotutako liburu bat aukeratu nahi genuen», gaineratu du Intxaustik.
Arratsaldeko ordubietan hasiko da gaurko irakurketa publikoa. Jendeari garaiz joateko eskatu diote, batez ere, hasierako ekitaldirako. Liburuaren egileak aurkeztuko du ekitaldia, eta puntu eta amaieraren ondoren ere Etxeberria izanen da protagonista. Inesaren balada liburuarentzako asmatu duen jarraipena, argitaratu gabea, irakurriko du elgoibartarrak.

Ia berrehun kideko familia
Hendaiako Akelarre Euskal Kultur Elkartea nolabaiteko izaera familiarra duen taldea da, elkarteko lehendakari Jean-Pierre Artolak azaldu bezala: «Elkarteko bazkideak familiak dira. Dantza taldean parte hartzen duten familiek 70 euro ordaintzen dituzte urtero, eta dantzarik egiten ez dutenek, 15 euro familiako». Guztira 90 eta 100 familia artean izena emanda dute Akelarren, 189 bazkide. «Dantza taldean ehun haur aritzen dira, eta helduen taldean 35», gehitu du Artolak.

Akelarreren dantza taldearen izena Gurea da; Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko kide dira, eta Viana do Castelo (Portugal) eta Peebles (Eskozia) herriekin Hendaiak duen senidetzeetan zerikusi handia ukan dute, harreman estua baitu Akelarrek bi herri horietako kultur elkarteekin.

Zenbakiei erreparatuz, dantza arloak leku handia hartzen du Akelarreren jardueran, baina hori bezain garrantzitsuak dira Literatur Mentura eta Txotxongilo Egunen antolakuntzaz arduratzen den lantaldea —azaroan XXIII. ekitaldia eginen dute—.

Gainera, herriko festa nagusietan presentzia nabaria dute Akelarrekoek, antolakuntzan (Olentzero, Udaberriko Besta…), zein kaleetan giroa sortzen (Bixintxoak, Inauteriak, Euskal Besta). Mendi irteerak egiten dituzte ere, familia giroan egiteko modukoak nagusiki.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.