
Gure etxebizitzak osasunerako kaltegarriak izan daitezke. Etxebizitzaren kokapenak, inguruko zein barruko telekomunikabide azpiegiturek, gailu elektrikoek, eta beste hainbat faktorek eragin dezakete gure osasunean. Horretaz jardungo dute ostegunean Pe

Hondarribia Dantzan ekimena egin dute asteburuan, Kemen Dantza Taldearen eskutik. Larrain dantzaren zaleek ikastaroa egin zuten Jostaldin, eta larunbateko erromerian bertan ikasitakoak praktikan jarri zituzten (irudian). Larunbatean egin zituzten ekintza gehienak eta Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Irun eta Hondarribiko dantzarien emanaldiak izan ziren.

Aurten Lehen Mailan aritu den Leka Enea Mahai Teniseko bigarren taldea Ohorezko Mailan jokatuko du datorren denboraldian, joan den asteburuan igoera kanporaketan garaipena lortu eta gero. Hala, Irundarrek ordezkari bana izango dute gizonezkoen bi maila nagusietan, Superdibisioan eta Ohorezko Mailan. Emakumeen taldea ere urrezko kategorian aritzen da. Leka Eneako bigarren taldeak asteburuan Almerian (Andaluzia, Espainia) jokatu zuten igoera kanporaketetan lortu zuen helburua. Larunbatean, irundarrek Termosur Calellaren aurka 1-4 irabazi zuten, eta emaitza horrekin lortu zuten Ohorezko Mailara igotzea. Irundarren mutilen bigarren taldean jokalari beteranoak eta goi mailetan jokatu gabeko gazteak aritzen dira. Taldetik esan dutenez, “gazteek eskarmentua hartzea” da bigarren taldearen helburua, etorkizunean Superdibisioan jokatu ahal izateko. Horretarako, garrantzitsua da Ohorezko Mailan aritzea, Superdibisioko jokalarien maila duten aurkarien kontra aritzeko aukera izango dutelako. Superdibisioko taldea laugarren Mutilen Superdibisioan jokatzen duen taldea laugarren geratu da, azken partidan Collosaren kiroldegian 0-3 irabazi eta gero. Denboraldi bikaina egin dute irundarrek, eta datorren urtean ere Europan jokatzeko aukera izango dute. Caja Sur Priego izan da 2011-2012 denboraldiko txapelduna. Neskak zortzigarren Nesken Superdibisioa ere asteburuan bukatu zen. UCAM Cartagena izan da hoberena ligan, eta Leka Enea zortzigarren geratu da. Azken partidan etxean galdu egin zuten irundarrek, hirugarren geratu den Mataroren Quadisen kontra (1-4). Nesken maila gorenean [...]

Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren 11 haur saharar izango dira aurten Irunen udako oporraldian, udalaren eta Tadamun Txingudiko Sahararen Lagunak elkartearen arteko akordioari esker. Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzak eta Euskal Fondoaren Sahara Koordinatzeko Unitateak sustatzen duten Oporrak Bakean programaren barruan kokatzen da egitasmoa. 7 eta 12 urte bitarteko haurrak dira, eta horietako hirurentzat oraindik ez dago harrera familiarik. Horregatik, Irungo gizartea sentsibilizatzeko eta haurrak jasotzeko behar diren hiru familia horiek lortze aldera, hainbat jarduera antolatu zituzten larunbat arratsaldean Zabaltza plazan, gehienak haurrei begira. Maite Cruzado Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkariak eta Andoni Irastorza Tadamun-eko presidenteak aurkeztu zuten ekimena. “Oporrak bakean programari buruzko informazioa zabaltzeko aukera eman nahi dugu, eta bide batez herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu Tindufen bizitzen den egoeraz”, argitu zuen Cruzadok. Helburua Tindufeko umeen gabezia eta beharren gaineko informazioa ematea denez, stand bat jarriko dute Zabaltzan, Oporrak Bakean programa eta Tadamunen jarduerari buruz gehiago jakin nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten. Biharko ekitaldira joatea posible ez duten interesdunek telefonoz lor dezakete informazioa, udalaren Lankidetza Sailera (943 50 53 68), edo Txingudiko Sahararen Lagunen Elkartera (666 50 13 50) deituta. Hamabi urteko elkarlana 2000. urtean hasi zen Irungo Udala Oporrak Bakean programan parte hartzen. Tadamunek hartzen du bere gain ekimenaren [...]

Herenegun arratsaldeaz geroztik ez dute gizon baten berririk herrian, eta bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzak jakinarazi du 66 urte dauzkala gizonak. Igandean senideekin bazkaldu zuen, eta harrezkero ez dute haren berririk. Oiartzunen ber...

Kopuru hori gastatu dute udal langileek hiri altzariak garbitzen. Udaletik gogoratu dute udal araudiaren arabera, baimendutako tokietatik kanpo kartelak jartzea lege-hauste larria dela, eta 750-1.500 euro arteko isunarekin zigortuta dagoela.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak herriz herri ari dira erakundearen ildo estrategikoak gipuzkoarrei azaltzen. Atzo hasi ziren, Donostian eta Azpeitian, eta bihar Irunen izango dira, Bidasoa Lanbide Eskolan. Aldunditik esan dutenez “bilera irekiak izango dira. Ildo nagusien berri eman ondoren, herritarrekin solasean ariko dira foru ordezkariak.” Aipatutako herriez gain, Zarautz, Beasain, Arrasate, Lasarte, Eibar, Errenterian eta Tolosan izango dira solasaldiak.