Etxebizitza eta osasunari buruzko hitzaldia eskainiko dute ostegunean Kabigorri Ateneoan
Gure etxebizitzak osasunerako kaltegarriak izan daitezke. Etxebizitzaren kokapenak, inguruko zein barruko telekomunikabide azpiegiturek, gailu elektrikoek, eta beste hainbat faktorek eragin dezakete gure osasunean. Horretaz jardungo dute ostegunean Pe
Gure etxebizitzak osasunerako kaltegarriak izan daitezke. Etxebizitzaren kokapenak, inguruko zein barruko telekomunikabide azpiegiturek, gailu elektrikoek, eta beste hainbat faktorek eragin dezakete gure osasunean. Horretaz jardungo dute ostegunean Peña kaleko Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, Etxebizitzak eta osasuna goiburuko hitzaldian.
Gaia bi ikuspuntutik aztertuko dute, geologia eta arkitektura landuz. Horretarako, Ramon Erauso geologoa eta Jon Perez arkitektoa gonbidatu dituzte Kabigorrira. Biek etxebizitzetan osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen faktoreak azalduko dituzte, besteak beste, erradiazio naturalak (erradioaktibitatea, lurpeko urak, failak…) eta artifizialak (sare elektrikoak, transformagailuak, telefonia antenak, wifi-a…). Eta arrisku mota bakoitzak izan ditzazkeen irtenbideak argitzen saiatuko dira; hala, tresnez eta detekzio metodoez, eta gure burua babesteko aukerez hitzegingo dute ostegunean Peña kaleko ateneoan.
Hitzaldiaren ondoren Erausok eta Perezek entzuleen galderak erantzungo dituzte.

