Tindufetik 11 haur etorriko dira aurten, uda “bakean” igarotzeko
Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren 11 haur saharar izango dira aurten Irunen udako oporraldian, udalaren eta Tadamun Txingudiko Sahararen Lagunak elkartearen arteko akordioari esker. Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzak eta Euskal Fondoaren Sahara Koordinatzeko Unitateak sustatzen duten Oporrak Bakean programaren barruan kokatzen da egitasmoa. 7 eta 12 urte bitarteko haurrak dira, eta horietako hirurentzat oraindik ez dago harrera familiarik. Horregatik, Irungo gizartea sentsibilizatzeko eta haurrak jasotzeko behar diren hiru familia horiek lortze aldera, hainbat jarduera antolatu zituzten larunbat arratsaldean Zabaltza plazan, gehienak haurrei begira. Maite Cruzado Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkariak eta Andoni Irastorza Tadamun-eko presidenteak aurkeztu zuten ekimena. “Oporrak bakean programari buruzko informazioa zabaltzeko aukera eman nahi dugu, eta bide batez herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu Tindufen bizitzen den egoeraz”, argitu zuen Cruzadok. Helburua Tindufeko umeen gabezia eta beharren gaineko informazioa ematea denez, stand bat jarriko dute Zabaltzan, Oporrak Bakean programa eta Tadamunen jarduerari buruz gehiago jakin nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten. Biharko ekitaldira joatea posible ez duten interesdunek telefonoz lor dezakete informazioa, udalaren Lankidetza Sailera (943 50 53 68), edo Txingudiko Sahararen Lagunen Elkartera (666 50 13 50) deituta. Hamabi urteko elkarlana 2000. urtean hasi zen Irungo Udala Oporrak Bakean programan parte hartzen. Tadamunek hartzen du bere gain ekimenaren [...]
Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren 11 haur saharar izango dira aurten Irunen udako oporraldian, udalaren eta Tadamun Txingudiko Sahararen Lagunak elkartearen arteko akordioari esker. Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzak eta Euskal Fondoaren Sahara Koordinatzeko Unitateak sustatzen duten Oporrak Bakean programaren barruan kokatzen da egitasmoa.
7 eta 12 urte bitarteko haurrak dira, eta horietako hirurentzat oraindik ez dago harrera familiarik. Horregatik, Irungo gizartea sentsibilizatzeko eta haurrak jasotzeko behar diren hiru familia horiek lortze aldera, hainbat jarduera antolatu zituzten larunbat arratsaldean Zabaltza plazan, gehienak haurrei begira.
Maite Cruzado Gizarte Ongizate eta Lankidetzarako ordezkariak eta Andoni Irastorza Tadamun-eko presidenteak aurkeztu zuten ekimena. “Oporrak bakean programari buruzko informazioa zabaltzeko aukera eman nahi dugu, eta bide batez herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu Tindufen bizitzen den egoeraz”, argitu zuen Cruzadok.
Helburua Tindufeko umeen gabezia eta beharren gaineko informazioa ematea denez, stand bat jarriko dute Zabaltzan, Oporrak Bakean programa eta Tadamunen jarduerari buruz gehiago jakin nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten. Biharko ekitaldira joatea posible ez duten interesdunek telefonoz lor dezakete informazioa, udalaren Lankidetza Sailera (943 50 53 68), edo Txingudiko Sahararen Lagunen Elkartera (666 50 13 50) deituta.
Hamabi urteko elkarlana
2000. urtean hasi zen Irungo Udala Oporrak Bakean programan parte hartzen. Tadamunek hartzen du bere gain ekimenaren kudeaketa, eta Irungo Udalak hirian geratzen diren haurren bidaien gastuak bere gain hartzen ditu.

