
Larunbatean, 20:15etik aurrera kontzertua eskainiko dute Illunbe eta Ibaiertz abesbatzek Donibaneko parrokian. Besteak beste, herri kantak, eta habanerak abestuko dituzte.

Foru gobernuak etorkizuneko ildo estrategikoak aurkeztu zituen herenegun iluntzean Pasaia, Ziriza Etxean egin zuten ekitaldi jendetsuan. 300 bat herritarrek eta eragilek bat egin zuten aurkezpenean. Ahaldun nagusi Martin Garitanok Kaiko Herrerako lurrak Pasaiari itzultzeko eskatu zion Portu Agintaritzari, eta besteak beste, azpiegitura handiak baztertzeko garaia dela esan zuen.

Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, bihar, 22:15ean, Bertso Trama izango da gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bideo bat ere prestatu dute ek...

Bihar gauean kontzertuak egingo dituzte Txerrimuñon, Operación Guso lelopean. 22:00etan hasiko dira, eta bost euro balio dute. Humilitate, Uroboru, Happy End, Takifilaxia eta Platiblond extreme taldeak ariko dira. Ondoren, dj-ek pintxatuko dute.

Abiadura Handiko Trenaren (AHTren) kontrako borroka izango da protagonista gaur arratsaldean Txerrimuño etxe okupatuan. Italiako esperientzia jasotzen duen Fratelli del TAV (AHTren Anaiak, zentzu mafiosoan) dokumentala ikusteko aukera izango da 19:30e...

Atzo ireki zuten ofizialki Itsas Etxeko Osasun Zentro berria. Hala, Biteri kaleko anbulategi probisionala itxi egin dute eta Osasun Zentrora hurbildu behar duten herritarrek, Itsas Etxera joan beharko dute. Osasun Zentroaren azalera 1.328 metro karratukoa da eta beheko solairuan bezeroaren arreta zerbitzua, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoak jarri dituzte. Patxi Lopez, lehendakaria, Rafael Bengoa, Osasun sailburua eta Aitor Kerejeta, ikus daitezke inaugurazio ekitaldian.

Athletic eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala ikusteko pantaila jarriko dute Banakon. Final handia etzi gaueko hamarretatik jokatuko dute Madrilen. Hala, hamarretatik aurrera emango dute partida zuzenean.

Arditurri Meatze Gunean, jolasak, ibilbideak eta ikus-entzunezkoak izango dira Igandean Aiako Harria Parke Naturalaren eguna ospatuko dute Arditurrin. Hala, Arditurri Meatze Gunera gerturatzen den orok 10:00etan hasi eta 13:30ak arte meazuloa prezio er...

Edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute; Kataxulon kontzertuak izango dira gauean 2012ko Udaberri Jaia edo, bestela esanda, XXIII. Sagardo Eguna antolatu dute AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek etzirako. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak egingo du lehenengo txotxa. Sagardo ugari dastatzeko aukera izango da, 17:55etik aurrera, baina aurretik ere izango dira beste ekimen batzuk. 16:30ean, Oiartzungo II. Grafiti Topaketa egingo dute gazteek, Elorsoro kiroldegiko atzeko aparkalekuan, eta mural bat osatuko dute. 17:30etik aurrera, berriz, haurrentzako tailerrak, puzgarriak eta txokolate jatea izango dira Euskal Herria plazan. Sagardo jaia, txintxo 17:55ean, txalapartariek jaiaren hasiera iragarriko dute, eta lehen txotxa egingo du Ttur-tturrek, aurten betetzen duen hamargarren urteurrenaren harira. Oiartzun Irratiak, bestalde, irratsaioa egingo du zuzenean, plazatik bertatik. Hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da Doneztebe plazan eta San Juan kalean. Aurten, edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute. Oiartzuarrei zein kanpotarrei, Sagardo Egunera hurbiltzeko deia egin diete antolatzaileek, «festa giro paregabea egongo baita». Hala ere, arduraz jokatzeko deia egin dute. Eta hori gogorarazteko, Ei txo, in txotx biño txintxo kanpainako zapiak ere banatuko dituzte. Izan ere, Oiartzungo Udalak zein antolatzaileek, «adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa» hartu zuten duela urte batzuk. Afaria eta kontzertuak Sagardo dastaketaren ondoren, lanean aritu direnek [...]

Trintxerpeko alkateordetzan da klarinete kontzertua, 19:30etik aurrera; sarrera doan da Federico Kurtz de Griño klarinete jotzaileak kontzertua emango du gaur, alkateordetzan, 19:30ean. Espainiako eta nazioarteko klarinete jotzaile garrantzitsuen ma...

Udaltzaingoak azken hilabeteetan hainbat gazte lokaletan lapurtutako materiala berreskuratu du. Musika ekipoak, telebista, monitoreak, eta beste hainbat gailu topatu dituzte Luzuriagako bulegoen eraikinean, tartean lapurrek gaztetxetik eramandako hainb...

Azken ostiraletako mobilizazioekin bat eginez, Antxoko Herrirak askaria, solasaldia eta kontzentrazioa deitu ditu biharko. Eman zure ukitua konponbideari izenburupean, 19:00etatik aurrera bilduko dira Gure Zumardian.

Sei kilometro pasatxoko zirkuituari bost bira emango dizkiete Elite kategorian izena ematen dutenek Euskadiko Bakarkako Ligarako puntuagarria da etzi San Pedron jokatuko den mendi bizikleta proba. Klub Atletiko Trintxerpek antolatuta, proban izena ematen duten txirrindulariek 6,250 kilometroko zirkuituari hainbat bira eman beharko dizkiete Ulian barrena, Mendiola inguruan. Guztira zazpi kategoria daude: juniorrak, emakumeak, beteranoak, M30, 23 urtez azpikoak, eta elitekoak. Ibilbideari bost itzuli eman beharko dizkiete eliteko, 23 urtez azpiko eta M30 kategorietako partaideek —guztira 32,5 kilometro—; lau itzuli beteranoek (26 kilometro); hiru gazteek eta emakumeek (19,5 kilometro); bi kadeteek eta haurrek (13 kilometro) eta itzuli bakarra alebinek. Kategoria bakoitzeko hiru aurrenekoei emango diete saria. Eskoletako lasterketa 15:00etan hasiko da, eta 16:30ean, bakarkako irekia. Izena probaren egunean bertan eman daiteke, baita Internet bidez ere, www.trintxerpe.com helbidean.

Herenegun iluntzean inauguratu zuten Antxoko Kultur Etxean Kexaldiko emakumeek ikasturtean zehar landu dituzten eskulanen erakusketa. Askaria egin zuten inauguraziorako, eta sortzaileak ez ezik, bisitari ugari bildu ziren mokadutxoa egin eta eskulanak ikustera. Jaioberrien txaketak, egurrezko apaingarri koloretsuak, eta altzari berriztatuak izan dira bi egun iraun duen erakusketaren protagonistak

Hamaika kultur ekitaldi antolatu ditu Alkartasunak kultur hamabostaldiaren barruan Klasiko bat da Antxoko kultur agendan, eta bidearen bueltan da. Larunbat gauean aurkeztuko du Alkartasunak urtero jaioterrian eskaintzen duen dantza emanaldia. Gure Zumardian jarri duten agertokian dantzatuko dira taldeko helduek, eta ohitura lege, emanaldi horrekin ekingo diote kultur hamabostaldiaren egitarau oparoari. «Ekintza ugari antolatu ditugu, guztiak kultura dutela hizpide», adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, hamabostaldiaren egitaraua ez da dantzara mugatzen: antzerkiak, hitzaldia, ikastaroa, sagardo jaia… Aurten, gainera, berritasun bat gehitu diote Sagardo Jaiari. Elkarteen artean egin ohi den postre lehiaketa zabaltzea erabaki dute. «Postre lehiaketa herrikoia izango da aurten, eta taldeka edota bakarka har daiteke parte», zehaztu dute. Baldintza bakarra dago postre lehiaketan parte hartzeko: postrearen osagai nagusia sagarra izatea. Epaimahaia eta saria egongo dira, noski. Alkartasunako kideek euskal dantzaren esparruan egiten dute lan, baina dantzatik harago, herriko kultura sustatzea ere bada euren egitekoa. Horregatik urteak daramate kultur hamabostaldia antolatzen. Antolatu dituzten jarduera guztiak herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Hortaz, gonbita luzatu diete antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko. Dantzari Txiki Eguna Dantzari lotutako jarduera bakarra ez da etzi gauekoa. Igandean, Alkar Txiki taldekoek erakutsiko duten aurten ikasitakoa guraso eta lagunen aurrean. Horrez gain, plaza dantzak sustatzearen aldeko apustua egingo dute aurten, eta [...]

Zarautzen jokatutako Gaztekutxa surf txapelketan lehen postua eskuratu dute bi oiartzuarrek. Ethan Egiguren txapelduna izan da 18 urtez azpiko mailan, eta Julen Egiguren, 16 urtez azpikoan.

Serviociok antolatuta, Jaizkibelera ibilaldia egingo dute etzi. Antolakuntzaren arabera, ibilbideak 18 kilometro ditu, eta Fanderiako igerilekutik atera eta Jaizkibelen labarretan barrena ibiliko dira. Lau ordu eta erdi inguru iraungo du. Parte hartzek...

Olazabal parkea berritzeko lanak martxan jarriko dituzte datozen astetan. Enpresa eraikitzaileari proiektua esleitzeko arazo baten ondorioz atzerapena izan da, eta orubearen indusketa arkeologikoa egingo dute Miren Ayerbe Udal arkeologoaren zuzendaritz...

Madalenetako Jai Batzordea ostiralean bilduko da azken aldiz. Bilera hori, 17:30ean izango da, Xenpelar Etxean. Bertan honako gaiak landuko dituzte, besteak beste: Madalenetarako udalak kudeatzen duen diruaren erabilera, kaleen dekorazioa, uztailaren 2...