Ttur-tturrek egingo du XXIII. Sagardo Eguneko txotxa, etzi arratsaldean
Edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute; Kataxulon kontzertuak izango dira gauean 2012ko Udaberri Jaia edo, bestela esanda, XXIII. Sagardo Eguna antolatu dute AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek etzirako. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak egingo du lehenengo txotxa. Sagardo ugari dastatzeko aukera izango da, 17:55etik aurrera, baina aurretik ere izango dira beste ekimen batzuk. 16:30ean, Oiartzungo II. Grafiti Topaketa egingo dute gazteek, Elorsoro kiroldegiko atzeko aparkalekuan, eta mural bat osatuko dute. 17:30etik aurrera, berriz, haurrentzako tailerrak, puzgarriak eta txokolate jatea izango dira Euskal Herria plazan. Sagardo jaia, txintxo 17:55ean, txalapartariek jaiaren hasiera iragarriko dute, eta lehen txotxa egingo du Ttur-tturrek, aurten betetzen duen hamargarren urteurrenaren harira. Oiartzun Irratiak, bestalde, irratsaioa egingo du zuzenean, plazatik bertatik. Hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da Doneztebe plazan eta San Juan kalean. Aurten, edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute. Oiartzuarrei zein kanpotarrei, Sagardo Egunera hurbiltzeko deia egin diete antolatzaileek, «festa giro paregabea egongo baita». Hala ere, arduraz jokatzeko deia egin dute. Eta hori gogorarazteko, Ei txo, in txotx biño txintxo kanpainako zapiak ere banatuko dituzte. Izan ere, Oiartzungo Udalak zein antolatzaileek, «adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa» hartu zuten duela urte batzuk. Afaria eta kontzertuak Sagardo dastaketaren ondoren, lanean aritu direnek [...]
Edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute; Kataxulon kontzertuak izango dira gauean
2012ko Udaberri Jaia edo, bestela esanda, XXIII. Sagardo Eguna antolatu dute AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek etzirako. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak egingo du lehenengo txotxa.
Sagardo ugari dastatzeko aukera izango da, 17:55etik aurrera, baina aurretik ere izango dira beste ekimen batzuk. 16:30ean, Oiartzungo II. Grafiti Topaketa egingo dute gazteek, Elorsoro kiroldegiko atzeko aparkalekuan, eta mural bat osatuko dute. 17:30etik aurrera, berriz, haurrentzako tailerrak, puzgarriak eta txokolate jatea izango dira Euskal Herria plazan.
Sagardo jaia, txintxo
17:55ean, txalapartariek jaiaren hasiera iragarriko dute, eta lehen txotxa egingo du Ttur-tturrek, aurten betetzen duen hamargarren urteurrenaren harira. Oiartzun Irratiak, bestalde, irratsaioa egingo du zuzenean, plazatik bertatik.
Hainbat sagardo dastatzeko aukera izango da Doneztebe plazan eta San Juan kalean. Aurten, edalontziak eta pintxoak lau euroko prezioa izango dute. Oiartzuarrei zein kanpotarrei, Sagardo Egunera hurbiltzeko deia egin diete antolatzaileek, «festa giro paregabea egongo baita».
Hala ere, arduraz jokatzeko deia egin dute. Eta hori gogorarazteko, Ei txo, in txotx biño txintxo kanpainako zapiak ere banatuko dituzte. Izan ere, Oiartzungo Udalak zein antolatzaileek, «adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa» hartu zuten duela urte batzuk.
Afaria eta kontzertuak
Sagardo dastaketaren ondoren, lanean aritu direnek afaria egingo dute Girizia elkartean. Bestalde, Kataxulo Gaztetxiak kontzertuak antolatu ditu, «jaia biribiltzeko asmoz». 22:00etatik aurrera Blackaren kontzertua izango da, eta ondoren DJak arduratuko dira giroa jartzeaz.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete lagundu dieten guztiei.
Sagardotegiak
- Inguruko sagardotegietako postuak. Oiartzungo Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai, Lesakako Linddurren Borda, edota Hernaniko Altzueta, Larregain eta Goiko Lastola.

