Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Alkartasunaren ekimenez, kultur jauziak Antxora

Hamaika kultur ekitaldi antolatu ditu Alkartasunak kultur hamabostaldiaren barruan Klasiko bat da Antxoko kultur  agendan, eta bidearen bueltan da. Larunbat gauean aurkeztuko du Alkartasunak urtero jaioterrian eskaintzen duen dantza emanaldia. Gure Zumardian jarri duten agertokian dantzatuko dira taldeko helduek, eta ohitura lege, emanaldi horrekin ekingo diote kultur hamabostaldiaren egitarau oparoari. «Ekintza ugari antolatu ditugu, guztiak kultura dutela hizpide», adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, hamabostaldiaren egitaraua ez da dantzara mugatzen: antzerkiak, hitzaldia, ikastaroa, sagardo jaia… Aurten, gainera,  berritasun bat gehitu diote Sagardo Jaiari. Elkarteen artean egin ohi den postre lehiaketa zabaltzea erabaki dute. «Postre lehiaketa herrikoia izango da aurten, eta taldeka edota bakarka har daiteke parte», zehaztu dute. Baldintza bakarra dago postre lehiaketan parte hartzeko: postrearen osagai nagusia sagarra izatea. Epaimahaia eta saria egongo dira, noski. Alkartasunako kideek euskal dantzaren esparruan egiten dute lan, baina dantzatik harago, herriko kultura sustatzea ere bada euren egitekoa. Horregatik urteak daramate kultur hamabostaldia antolatzen. Antolatu dituzten jarduera guztiak herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Hortaz, gonbita luzatu diete antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko. Dantzari Txiki Eguna Dantzari lotutako jarduera bakarra ez da etzi gauekoa. Igandean, Alkar Txiki taldekoek erakutsiko duten aurten ikasitakoa guraso eta lagunen aurrean. Horrez gain, plaza dantzak sustatzearen aldeko apustua egingo dute aurten, eta [...]

admin
Bidasoa
2012/05/24

Hamaika kultur ekitaldi antolatu ditu Alkartasunak kultur hamabostaldiaren barruan

Klasiko bat da Antxoko kultur  agendan, eta bidearen bueltan da. Larunbat gauean aurkeztuko du Alkartasunak urtero jaioterrian eskaintzen duen dantza emanaldia. Gure Zumardian jarri duten agertokian dantzatuko dira taldeko helduek, eta ohitura lege, emanaldi horrekin ekingo diote kultur hamabostaldiaren egitarau oparoari.
«Ekintza ugari antolatu ditugu, guztiak kultura dutela hizpide», adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, hamabostaldiaren egitaraua ez da dantzara mugatzen: antzerkiak, hitzaldia, ikastaroa, sagardo jaia… Aurten, gainera,  berritasun bat gehitu diote Sagardo Jaiari. Elkarteen artean egin ohi den postre lehiaketa zabaltzea erabaki dute. «Postre lehiaketa herrikoia izango da aurten, eta taldeka edota bakarka har daiteke parte», zehaztu dute.

Baldintza bakarra dago postre lehiaketan parte hartzeko: postrearen osagai nagusia sagarra izatea. Epaimahaia eta saria egongo dira, noski.
Alkartasunako kideek euskal dantzaren esparruan egiten dute lan, baina dantzatik harago, herriko kultura sustatzea ere bada euren egitekoa. Horregatik urteak daramate kultur hamabostaldia antolatzen.
Antolatu dituzten jarduera guztiak herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Hortaz, gonbita luzatu diete antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko.
Dantzari Txiki Eguna

Dantzari lotutako jarduera bakarra ez da etzi gauekoa. Igandean, Alkar Txiki taldekoek erakutsiko duten aurten ikasitakoa guraso eta lagunen aurrean.
Horrez gain, plaza dantzak sustatzearen aldeko apustua egingo dute aurten, eta horretarako Mutxikoen jauziak ikasteko saioak  antolatu dituzte.
Dantzari Txiki Eguna ere antolatu dute, eta herriko dantzari txikiak kanpotik etorriko direnekin ariko dira kalez kale dantzari.
Horrez gain, hiru antzerki emanaldi, dantza-pintxo-potea, eta Gernikaren bonbardaketaren gaineko hitzaldia izango dira.

Egitaraua

Hilak, 26. Taldearen aurkezpena, 22:00etan, Gure Zumardian.
Hilak 27. Alkar Txikiren aurkezpena, 12:00etan, Gure Zumardian.
Hilaren 29tik 31ra. Mutxikoen tailerra, Azokan, 20:00etan.
Ekainak 1. Baserrian galdurik antzezlana, Sudurpunti taldearekin, 20:00etan, Kultur Etxean.
Ekainak 2. 18:00etatik aurrera, XIX. Sagardo Jaia. Bukatutakoan kontzertuak Azokan.
Ekainak 3. Dantzari Txiki Eguna. 17:30ean, antzerkia: Jakin eta Jolas, Gure Zumardian.
Ekainak 6. Gernikako bonbardaketaren gaineko dokumentala, 20:00etan, Kultur Etxean.
Ekainak 7. Dantza-pintxo-potea, 19:00etan.
Ekainak 9. Gantxegi Txow, Kultur Etxean, 19:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.