
Gazte Asanbladaren Zizt! aldizkariaren laugarren zenbakia kalean da. Antxoberfest, Goazen Plazara, inkesta, Marealta Eguna… guztiak bildu dituzte maiatzeko zenbakian. Atal berri bat ere iragarri dute: hilero koadrila bat hautatu eta haren argazki...

Larunbateko eguraldi txarragatik Donibanen bertan behera geratu zen festa ekainaren 10ean egingo dute. Hala, Euskal Jaia antolatu du ekainaren 8, 9 eta 10erako Bixi-Bixik, eta bertan txertatuko dute Nafarroaren konkistarekin lotutako programazioa.

Mimos tabernako paretetan Marealta Egunean egindako argazkien erakusketa jarri dute, herritarrek ikusteko.

Datorren larunbatean, hilaren 26an, kontzertua antolatu dute Kateako (Landetxa) frontoian. Esne Beltza, Leihotikan eta Itziarren semeak taldeak ariko dira, 21:30etik aurrera. Dagoeneko sarrerak eros daitezke, 8 euroko prezioan. Kontzertuaren egunean fr...

Igandean, Hernaniko kiroldegian Gimnastika Erritmikoko Udaberriko Txapelketako finala jokatu zuten. Txapelketa horretan Oiartzun Tximeleta kadete taldeak lehenengo postua lortu zuen eta Intxaurrondo Tximeleta taldeak bigarrena. Antolatzaileen arabera, ...

Etzi, hilak 25, Laikoen papera egungo elizan goiburuko hitzaldia emango dute Kateako (Landetxa) Arantzazuko Amaren eliz parrokian. Irune Arrieta eta Mikel Iraundegi izango dira hizlariak. Kateako elizatik esan dutenez, “Arrieta eta Iraundegi urt...

Ama Guadalupekoa izan da Espainiako Gazte Mailako Judo Txapelketako talde onena. Madrilen hamalau puntu lortu zituzten Hondarribiakoek guztira. Brunete taldea (Madril) izan ziren bigarrena, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarrena, sei puntu gutxiagorekin. Aritz Sagarzazu, Iker Otegi, Esteban Martinez, Mario Garrido, Asier Bargallo, Xabier Eizagirre, eta Shalva Kalabegashvilik osatu zuten Ama Guadalupekoaren taldea. Emakumeak, seigarren Emakumeen Lehen Mailako hirugarren jardunaldia ere jokatu zuten asteburuan. Min hartutakoak eta Espainiako selekzioarekin zeuden taldekideak kontuan hartuta, lau lehiakiderekin soilik borrokatu ziren hondarribiarrak, eta seigarren sailkatu ziren. Datorren asteburuan jokatuko dituzte finalak. Gizon seniorrak, aldiz, Bigarren Mailara igotzeko lehian dabiltza, eta larunbatean Madrilen pauso garrantzitsua eman zuten. Borrokaldi guztiak irabazi zituzten, eta larunbatean jokatuko dute finala Madrilen bertan.

Herenegun jarri zuten abian liburutegian zerbitzu berria: lau liburu elektroniko eta bi tablet hartzeko aukera dute erabiltzaileek. «Beldur gehien duten erabiltzaileei eskaini nahi diegu teknologia berrien zerbitzu hau», azaldu du Kotte Guevara libur...

Amaia Gastaminzak, Hondarribia-Iruneko jokalariak, Espainiako selekzioarekin jokatuko du. Murtzian bilduko dira hilaren 28an, eta ekainaren 6an hasiko dira jokatzen, Lituaniako Nazioarteko Txapelketan.

Pasaiak badu Irrien Lagunen herri batzordea. Lehengo asteartean egin zuten lehen bilera, eta taldera gonbidatu daitezkeen pertsona eta eragileen zerrenda osatu zuten. Herrian eskaintzen den aisiaren azterketa bat ere egin zuten. Hurrengo bilera ekainea...

Neska sanjuandarrak txapeldunorde izan dira, baita San Pedroko gazteak ere, bi kasutan, Getariaren atzetik San Juanek irabazi du aurten Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa. Lehengo larunbatean jokatu zuten sailkapen estropada —herrialdeko ligako lehia...

Herritarrek landutako proposamena Zirizatik gauzatzen hastea erabaki dute, «inori baimenik eskatu gabe» Lehengo ostiralean bete zen urtea. Herritarrek Kaiko Herrerarako landutako proposamena 2011ko maiatzaren 18an onartu zuen Udalbatzak, eta data horrekin bat eginez, prentsa aurrera irten ziren batzordean biltzen diren herritarrak, aurrerantzean maiatzaren 18a jai eguna izatea erabaki dutela iragartzera. «Egun hartan, udalerri honetako ehunka herritarrek, udaleko teknikari, politikari eta gizarte eragileekin batera egindako eraikitze lanari udalaren konpromisoa uztartu zitzaion», gogoratu zuten. Egun hartatik aurrera Pasaiak «herriari arrotzak zaizkion interesen menpe» egoteari utzi ziola uste dute batzordekideek, «herritarrek udalarekin batera erabakitzeko eskubidea» baliatu zutelako. Hori gogoraraziko eta ospatuko dute aurrerantzean urtero, maiatzaren 18ro. Egitasmoa gauzatzen hasi Hilaren 12an egin zuen azken topagunea Herrera Herrirak, eta han erabakitakoaren berri emateko baliatu zuten ostiraleko prentsaurrekoa. Esan zutenez, «lurzoruaren borrokari» ekiteko eguna izan zen lehengo ostiralekoa. Izan ere, herritarrek beren proposamena gauzatzeari ekitea erabaki baitute, «inoren zain egon gabe; inori baimenik eskatu gabe, lurzoru hau, publikoa eta geurea delako, gu guztiona», esan zuten. Azaldu zutenez, «bazterketarik gabe» ekingo diote lanari, «arlo guztiak landuz: erakundeena, politikoa, soziala, eta batez ere, elkarlanean arituz mobilizazioetan, eta jai eta era guztietako ekitaldietan». Ziriza, lehen pausoa Ziriza izango da herritarren lehen helburua, han hasiko dira lanean. «Herritarrentzat berreskuratuko [...]

Gaurko Kirolez blai! saioan, Txapeldunen Liga izango dute hizpide. Larunbatean jokatu zuten finala Chelsea eta Bayern Munich taldeek. Chelseak lortu zuen garaipena eta txapelketa horretaz hitz egiteko, Euskal Telebistako bi kazetari joango dira irratir...

Datorren larunbatean egingo dituzte Alarde Tradizionaleko kantineren argazki ofizialak, oraindik zehaztu gabeko leku eta orduan. Joan den astean aukeratu zituzten azken ordezkariak: Real Union konpainia: Patricia Mendibil Gonzalez. Musika Banda: Nuria...

Oiartzungo herri bilguneko bilera izango da bihar, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei bilerara agertzeko deia egin diete, denen artean “euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko”.

Herri komunikazioa lantzeko ZNN (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola jardunaldiak antolatu dituzte, eta ostiralean eta larunbatean izango dira. Bide batez, Zintzilik Irratiko esatariari omenaldi bat egitea da asmoa. Bertan, herriko hainbat komunikabide eta...

Hondarribiak mailari eusteko ligako azkeneko partida erabakiorra jokatuko du larunbatean Tolosaren aurka. 3-1 galdu zuen aurreko larunbatean Real Union Bren aurka, eta liga bukaera konplikatu zaie Mikel Llorenteren mutilei. Azken bosgarren dira sailkap...