Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa San Juanek irabazi du
Neska sanjuandarrak txapeldunorde izan dira, baita San Pedroko gazteak ere, bi kasutan, Getariaren atzetik San Juanek irabazi du aurten Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa. Lehengo larunbatean jokatu zuten sailkapen estropada —herrialdeko ligako lehia...
Neska sanjuandarrak txapeldunorde izan dira, baita San Pedroko gazteak ere, bi kasutan, Getariaren atzetik
San Juanek irabazi du aurten Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa. Lehengo larunbatean jokatu zuten sailkapen estropada —herrialdeko ligako lehia zen ere—, Mutrikun, eta igandean jaso zuten sanjuandarrek ikurrina eta urrezko domina. Baina mutilak ez ziren izan sariarekin etxeratu ziren bakarrak. San Juango neskak txapeldunorde izan ziren, Getariaren atzetik eta Orioren aurretik. Gazte Mailan, berriz, San Pedroko mutilak nabarmendu ziren. Txapeldunordeak izan ziren moreak, Getariaren atzetik eta Zarautzen aurretik.
Gipuzkoako Txapelketa ez ezik, liga ere irabazi du San Juanek. Hondarribia bigarrena izan da eta San Pedro hirugarrena.
Nesken kasuan Getaria izan da irabazlea, eta San Juan eta Zumaia bigarren eta hirugarren.


