«Lurzoruaren borrokari» ekin dio Herrera Herrira herritarren batzordeak
Herritarrek landutako proposamena Zirizatik gauzatzen hastea erabaki dute, «inori baimenik eskatu gabe» Lehengo ostiralean bete zen urtea. Herritarrek Kaiko Herrerarako landutako proposamena 2011ko maiatzaren 18an onartu zuen Udalbatzak, eta data horrekin bat eginez, prentsa aurrera irten ziren batzordean biltzen diren herritarrak, aurrerantzean maiatzaren 18a jai eguna izatea erabaki dutela iragartzera. «Egun hartan, udalerri honetako ehunka herritarrek, udaleko teknikari, politikari eta gizarte eragileekin batera egindako eraikitze lanari udalaren konpromisoa uztartu zitzaion», gogoratu zuten. Egun hartatik aurrera Pasaiak «herriari arrotzak zaizkion interesen menpe» egoteari utzi ziola uste dute batzordekideek, «herritarrek udalarekin batera erabakitzeko eskubidea» baliatu zutelako. Hori gogoraraziko eta ospatuko dute aurrerantzean urtero, maiatzaren 18ro. Egitasmoa gauzatzen hasi Hilaren 12an egin zuen azken topagunea Herrera Herrirak, eta han erabakitakoaren berri emateko baliatu zuten ostiraleko prentsaurrekoa. Esan zutenez, «lurzoruaren borrokari» ekiteko eguna izan zen lehengo ostiralekoa. Izan ere, herritarrek beren proposamena gauzatzeari ekitea erabaki baitute, «inoren zain egon gabe; inori baimenik eskatu gabe, lurzoru hau, publikoa eta geurea delako, gu guztiona», esan zuten. Azaldu zutenez, «bazterketarik gabe» ekingo diote lanari, «arlo guztiak landuz: erakundeena, politikoa, soziala, eta batez ere, elkarlanean arituz mobilizazioetan, eta jai eta era guztietako ekitaldietan». Ziriza, lehen pausoa Ziriza izango da herritarren lehen helburua, han hasiko dira lanean. «Herritarrentzat berreskuratuko [...]
Herritarrek landutako proposamena Zirizatik gauzatzen hastea erabaki dute, «inori baimenik eskatu gabe»
Lehengo ostiralean bete zen urtea. Herritarrek Kaiko Herrerarako landutako proposamena 2011ko maiatzaren 18an onartu zuen Udalbatzak, eta data horrekin bat eginez, prentsa aurrera irten ziren batzordean biltzen diren herritarrak, aurrerantzean maiatzaren 18a jai eguna izatea erabaki dutela iragartzera. «Egun hartan, udalerri honetako ehunka herritarrek, udaleko teknikari, politikari eta gizarte eragileekin batera egindako eraikitze lanari udalaren konpromisoa uztartu zitzaion», gogoratu zuten.
Egun hartatik aurrera Pasaiak «herriari arrotzak zaizkion interesen menpe» egoteari utzi ziola uste dute batzordekideek, «herritarrek udalarekin batera erabakitzeko eskubidea» baliatu zutelako. Hori gogoraraziko eta ospatuko dute aurrerantzean urtero, maiatzaren 18ro.
Egitasmoa gauzatzen hasi
Hilaren 12an egin zuen azken topagunea Herrera Herrirak, eta han erabakitakoaren berri emateko baliatu zuten ostiraleko prentsaurrekoa. Esan zutenez, «lurzoruaren borrokari» ekiteko eguna izan zen lehengo ostiralekoa. Izan ere, herritarrek beren proposamena gauzatzeari ekitea erabaki baitute, «inoren zain egon gabe; inori baimenik eskatu gabe, lurzoru hau, publikoa eta geurea delako, gu guztiona», esan zuten.
Azaldu zutenez, «bazterketarik gabe» ekingo diote lanari, «arlo guztiak landuz: erakundeena, politikoa, soziala, eta batez ere, elkarlanean arituz mobilizazioetan, eta jai eta era guztietako ekitaldietan».
Ziriza, lehen pausoa
Ziriza izango da herritarren lehen helburua, han hasiko dira lanean. «Herritarrentzat berreskuratuko dugu une honetan obretako zabortegia ematen duen lekua», esan zuten, eta Ziriza herritarrek «hainbestetan amestu» duten eraikina «aurten bertan» izan dadin lan egingo dutela agindu zuten. Erabilera askotarako eraikina nahi dute Zirizan herritarrek, eta hala jasota dago haien proposamenean.
Mezu bikoitza helarazi zieten alderdiei eta erakundeei batzordeko kideek. Proiektuaren alde daudenei onartutako proposamena lehenbailehen gauza dadin «ahitu arte lan egiteko» eskatu zieten, eta «gure herriaren etorkizunarekin espekulatzen eta xantaia egiten tematzen» direnei, aldiz, herritarren proposamena bere egiteko.


