Lau taldek joko dute Mogambon larunbatean: Nine Eleven, Raptures, Sport eta Trigger Travis. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du. Aurrez eros daiteke Red Ribbon Music-en.
Olatu Talkak Saharako usain, zapore eta testigantzak ekarri zituen asteburuan Pasaiako badiaren bi aldeetara. Ondartxon, zinemaren bidez jaso zuten hangoek bizi duten egoeraren berri; Donibanen, aldiz, munduko sukaldaritza tailerrean aritu ziren lehenik, eta ondoren afaria egin zuten. Olatu Talka, baina, ez da Pasaiara mugatu. Oarso Bidasoko herri gehienetan izan dira Donostia 2016 kultur ekimenaren barruko jarduerak asteburuan.
Urrian jokatuko duten Hawaiiko probarako txartela lortzea da triatleta pasaitarraren helburu nagusia Beñat Sagarzazu sanpedrotarrak hirugarren urtez jarraian parte hartuko du Lanzaroteko (Kanariar Uharteak, Espainia) Ironman proban. Igerian 3.800 metr...
Olaldeko etxebizitzen lanek eragin dute bide mozketa; Zokoloko zubia bota eta berria eraiki behar dute Zokoloko bidea autoentzako itxita dago atzotik. Udalak jakinarazi duenez, bide hori itxita egongo da uztailaren 14ra arte. Olaldeko etxebizitzen lane...
1200 urtean Oiartzun ere Nafarroa zela dio dokumentu batek; udalak eskerrak eman ditu egindako lanagatik Oiartzun Konkistaren Astea ekitaldi bereziarekin bukatu zuten joan den larunbatean. Beloagako gazteluan oroigarri bat inauguratu zuten. 200 bat herritarrek egin zuten bat Oiartzungo Nafarroa Bizirik taldeak egina zuen deialdiarekin. Lehenik, ekitaldia egin zuten Gurutze auzoko pilotalekuan 11:00etan. Bertan, taldeko kide Joxe Mari Iturriotzek hartu zuen hitza. Gogorarazi zuen lan handia egin dutela Beloaga bera eta dokumentazioa ere berreskuratzeko. Baina lanak merezi izan duela aipatu zuen: «Aurkitutako dokumentu zaharrenean, 1200 urtekoan, frogatuta geratzen da Alfontso VII. erregeak Nafarroari kendu ziola Beloaga. Beraz, hau ere Nafarroa zela argi gelditzen da». Udaletik, Asier Legorburu Kultura zinegotziak hartu zuen hitza gero. Eskerrak eman zizkien Oiartzungo Nafarroa Bizirik-i, Aranzadiri eta Nabarralderi, Beloagan egindako lanagatik. Eta Beloagaren garrantzia nabarmendu zuen: «Lau pareta baino askoz gehiago da. Eraikin zaharra da, herriko zaharrenetakoa, eta herriaren kontrako erasoak pairatu dituena. Izan ginenaren eta garenaren erakusle, eta ukatu gaituztenei frogatzen diena herri bat ginela eta garela». Ekitaldiaren ondoren, Beloagako gaztelura joan ziren parte hartzaileak, eta bertan oroigarri bat inauguratu zuten.
Parte hartzaileak ez ezik tokia ere badauka proiektuak. Ostiralean inauguratu zuten Kabia Espazio Kreaktiboa Pontikako aparkalekuan, eta asteburuan bertan estreinatu dute. Egitasmo horretan lanean ari direnez gain, herritar ugari inguratu zen egitura bitxi horretan zer zegoen eta zer egin behar duten argitzera. Kanpoan itxaroten egon ostean, mokadutxoa jateko aukera izan zuten, lehenik, egituraren barrualdean. Ondoren, berriz, hitza hartu zuten egitasmoaren sustatzaileek zein parte hartzaileek. Mikrofonoa hartzen lehenak Arkitektura Kolektiboak taldeko Jon Begiristain eta David Juarez izan ziren. Begiristainek azaldu zuenez, Pontikako egitura hori “abiapuntua” besterik ez da, “hiri osoan hedatuko den mugimendua biltzeko”. Dagoeneko hainbat lantalde eta proiektu martxan daudela gaineratu zuen, baina beste hainbat ere egin daitezkeelako herritarrak parte hartzera animatu zituen. Proiektu horietako batzuk azaldu zituzten, ondoren, lantaldeetako kide batzuek. Teknologia lantaldeak, adibidez, jakinarazi zuen Kabia dagoeneko sarean dagoela. Edonork erabiltzaile bat sortu ahal izango du, eta parte hartu: “Proiektu bakoitzak bere fitxa izango du, eta proiektu horren gainean eztabaidatu ahal izango da”. Agenda bat ere sortzekotan direla adierazi zuten. Teknologiaren alde soziala landuko dutela esan zuten, “gizarte eraldaketarako tresna bezala”. Hala nola, guifi.net sarea, software librearen gaineko hitzaldiak eta tailerrak, eta beste hainbat proiektu egitekotan dira. Kultura lantaldetik, hala nola, musikan lan egiten ari dira, eta kontzertu [...]
Blues zaleek zita daukate etzi, 22:30, De Cyne Reynan. White Towels taldea igoko da oholtzara, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, “bluesa ulertzeko duen moduak ez du inor epel utziko”. Bost kide ditu taldeak: Carlos Malles (bateria), Ja...
Larunbatean Olatu Talka izan zen Errenteria-Oreretan, eta talde ugarik parte hartu zuten arratsaldean zehar. Bakoitzak bere emanaldia bukatu ostean, talde guztiak Herriko Plazan bildu ziren, eta hor bukatu zuten eguna.
Allerruren bigarren taldeak puntu bat lortu zuen Hernani Bren zelaian joan den larunbatean. Golik gabeko neurketa izan zen Zubipekoa. 11 partida zeraman Allerru Bk punturik eskuratu gabe. Lehen Erregionaleko Igoera Faseko zazpigarren puntua eskuratu zu...
Atzo hasi zen Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen ustezko hiltzailearen kontrako epaiketa. Epaiketaren lehen egunean deklaratzekoa zen Rangelen bikotekide izandakoa, baina azkenean herri epaimahaia osatzen eman zuten goiz osoa, eta beraz, gau...
Trintxerpetarrek ezin izan zuten irundarren kontra. 0-1 galdu zuten zuri-urdinek Real Union Bren kontra jokatutako partida. 43 punturekin, sailkapeneko hamabigarren tokian daude. Hurrengo partida Tolosaren kontra dute.
Emozio handiko partida jokatu zuten larunbatean Pasaiak eta Oiartzunek. Sailkapenean puntutan berdinduta, gogor borrokatu zuten bi taldeek hiru puntuak poltsikoratzeagatik, baina ez batak eta besteak ez zituzten lortu, eta puntu banaketarekin konformat...
Emakumeen estropadak Getariak irabazi ditu bi egunetan, Federazio Kopakoak, berriz, Oriok Garaipen bikoitza lortu zuen San Juanek asteburuan. Gipuzkoako Trainerilla Ligaren barruan asteburuan jokatu zituzten bi estropadak irabazi zituzten arrosek, la...
2Daide egitasmoan biltzen diren gazte antxotarrek Helduen Eguna antolatu dute ostiralerako (hilak 18). Pasaiako euskara eta inmigrazio sailaren laguntzaz antolatu dute jaia Izan ere, 2Daide, ikasketa eta zerbitzu solidarioen metodologiarekin lan egit...
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, kirol nutrizioari buruzko hitzaldia emango dute, ostiralean, 17:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Ruben Reyesek emango du hitzaldi hori, Serviocio Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetako kirol tekn...
Mailaz igotzeko lehen kanporaketan Sevillak 0-2 irabazi du, Oiartzunek bere atean sartutako golei esker Espainiako Estatuko Lehen Mailara igotzeko partida jokatu zuen herenegun OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak. Sevilla izan zuen aurrean, eta...
Zilarrezko Mailara igotzea lortu du Ereintza Eskubaloi taldeak. Joan den astebukaeran jokatu zituzten Galtzarabordako kiroldegian Igoera Fasea eta finala, eta Errenteriakoek, larunbatean bertan lortu zuten igoerarako sailkatzea PAN Moguerri 28-27 irabazita. Taldea “izugarri pozik” dagoela lorpenarekin eta helburu guztiak gainditu dituztela esan du Alex Nogues entrenatzaileak: “Oraindik geureganatzen ari gara, denboraldi hasieran ez zuelako inork planteatzen hain urrutira helduko ginenik”. Harrobia ardatz Urte asko eman ditu Ereintzak Lehenengo Mailan jokatzen, baina lehen aldia zen Igoera Fasean sartzen zena. “Denboraldi honetan fasera sartu eta igoera lortu dugu”, azaldu du Noguesek. Hemendik aurrera, Zilarrezko Mailan ariko da Errenteriako taldea, eta besteak beste, maila horretan jokatzeak dituen gastuak bere gain hartzeko gai izango diren aztertu beharko dutela gaineratu du entrenatzaileak. Helburua, harrobitik sortutako taldea mantentzea dela nabarmendu du Noguesek, “beti ere jokalariek bidaien gastua bere gain har badezakete, ostiraletan atera beharko dugulako askotan, eta afizionatuak garenez, jendeak lana eta ikasketak ditu”. Babes handiagoaren beharra Taldea indartu behar dela ere aurreikusi du entrenatzaileak: “Gure inguruko taldeetako jokalariekin egin beharko dugu hori. Maila horretan, amateurrak izanik, haur txiroak izango gara”. Horren harira, deia egin die herriko enpresa eta erakundeei Ereintza bezalako taldeei babes handiagoa eman diezaieten. Izan ere, Noguesen aburuz, talde profesionalagoak babestera ohituta daude [...]
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Pasaia: 1-1. Estatuko Bigarren Maila. Igoera. Oiartzun-Sevilla: 0-2. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Tellatuberri: 3-0. Bigarren Maila. Power Rangers-Irudek: 10-4. SASKIBALOIA Gazteak, pa...
EAJk Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzaleen diputatu Arantza Tapiak. Tapiak azaldu duenez, bi agintaritzak batuta, Pasaiako kanpoko kaia eraikitze...
Bertso eta musika uztartuko dituzte ostiraleko Bertshow ikuskizunean, Arkaitzan. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin, Jokin Labayen eta Manex Mujika, eta zuzeneko musikak zuzenduko die doinua. Sierra eta Ima ar...