Zokoloko bidea autoentzako itxita egongo da maiatzaren 14tik (datorren astelehenetik) uztailaren 14ra. Olaldeko etxebizitzen lanek eragingo dute bide-mozketa, Altzibarko Donepetri kaletik Zokolo bidera dagoen zubia bota eta berria eraiki behar baitute....
Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, eta herritarren euren gaitzespena erakus...
Datorren astelehenetik aurrera Ikust Alaia udal liburutegiak ordutegia zabalduko du, Ikasketa Gela erabili nahi dutenei begira. Udaletik esan dutenez, azterketa garaian dauden ikasleei begira hartu dte erabaki hori. Ekainaren 27ra arte iraungo du ordutegi bereziak. Astelehenetik larunbatera, 13:00etatik 16:00etara, eta larunbat arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara. Igandeetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara.
Irungo Alarde Tradizionaleko Santiago, Uranzu eta Kateako konpainiek kantinerak aukeratu zituzten atzo, ostegunarekin. Oihane Gamero Fernandezek (26 urte) ordezkatuko du Santiago auzoko konpainia, Larraitz Aranburu Bernalek (22) Uranzukoa, eta Eider Al...
Mikel Salegi (Azpeitia, 1977) da OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldearen entrenatzailea. Denboraldi ona egin dute oiartzuarrek, eta orain gora begira jarri dira, mailaz igotzeko kanporaketan sartu baitira. Etzi dute lehenengo partida, etxean, Sevillaren kontra. Entrenatzailea zein jokalariak gogoz aterako dira zelaira, duten onena ematera, eta amestutakoa lortzea dute helburu. Hasteko, zorionak egin duzuen denboraldiagatik. Pozik? Egia esan, oso pozik gaude, bai. Espero genuen ondo aritzea, baina jende gazte asko genuen, lesio batzuk ere eta horrek duda puntu bat sortu zigun hasieran. Hala ere, hasieratik oso dinamika ona hartu genuen, eta hori ikusita ondo ibiliko ginela uste genuen. Ez dakit hain ondo, baina espero genuen ondo ibiltzea. Gora begira jarri zarete? Bai, noski. Mailaz igotzeko kanporaketan sartu ondoren, gora begira gaude. Informatzen aritu gara, entrenatzen, eta espero dugu dena ondo ateratzea. Sevillaren kontra duzue lehenengo partida etzi. Nolako taldea da? Talde ona da, gol pila sartu ditu eta gutxi jaso. Futbolean jokatzen duen taldea da. Gainera, bere taldeko txapelduna izan da. Irabazi egin behar diogu, aurrera jarraitzeko. Irabaziz gero, zein da hurrengo urratsa? Galduz gero, kanpoan geratzen gara. Irabazten badugu, beste partida bat jokatu beharko dugu. Hori irabazita, mailaz igoko ginateke. Bi kanporaketa dira. Nola ikusten duzu zuen taldea? [...]
Laurak Bat-ek beren txartela erabiltzen dute bezeroak saritzeko kanpaina abituko du asteartean (hilak 15). 10, 20 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte erosketak txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean. Sariak ordaintzeko unean lor daitezke. ...
Zilarrezko Mailara igotzeko aukera izango du Ereintzak, bihar eta etzi jokatuko duten igoera fasean. Igoera fase hori, gainera, Galtzarabordako Udal Kiroldegian jokatuko dute. Ereintzako Francisco Barrosek eman zuen horren berri, Julen Mendoza alkatearekin eta Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidentearekin batera, atzo goizean egin zuen agerraldian. Irabazi ala galdu, Ereintza bezalako talde batentzat, Espainiako Zilarrezko Mailara igotzeko fasera heldu izana eta mailaz igotzeko aukera izatea “lorpen garrantzitsua” dela esan zuen Barrosek: “Ereintzako jokalariak afizionatuak dira, denek dute beraien lana edota ikasten ari dira; Zilarrezko Mailara iristeko aukera izatea, lorpen garrantzitsua da guretzat”. Lau partida bi egunetan Igoera faseari dagokionean, astebukaeran lau partida izango direla azaldu du Barrosek. Lehenengoan, Kataluniako La Roca eta Zarautz taldea izango dira aurrez aurre bihar, 18:00etatik aurrera. Bi ordu beranduago, berriz, Ereintzakoek jokatuko dute Huelvako (Andaluzia, Espainia) PAN Moguer taldearen kontra. Etzi, berriz, 10:30ean hasiko den partidan hirugarren eta laugarren postuak izango dituzte jokoan, eta horrek erabakiko du zein talde geldituko den igoeratik kanpo, lauretatik hiru igoko baitira. Finala, berriz,12:45ean jokatuko dute. Astebukaerakoa “eskubaloiaren festa handia” izatea nahi dutela nabarmendu zuen Barrosek: “Ereintzak galdu ala irabazi, errenteriarrek eskubaloia 90. hamarkadan bizi zuten bezala bizitzea lortu nahi dugu”. Horretarako, sarrerak “denen eskura” egoteko moduko prezioan jarri dituztela [...]
Gaurtik aurrera, martxan egongo da Kabia egitasmoaren egitura fisikoa. Pontikako aparkalekuan jarri dute, eta denboraldi batez herritarren kreatibitateak tokia izango du egitura horretan. Aurkezpen ofiziala 19:00etan izango da, eta ordu laurden beran...
Pasaiak zein Oiartzunek norgehiagoka garrantzitsua dute bihar. Eskualdeko bi taldeak puntutan berdinduta daude, igoeragatik lehian, 58 punturekin. 16:30ean hasiko da partida, Karla Lekuona zelaian.
Herenegun Espainiako Auzitegi Gorenak Bateraguneko auzipetuak espetxean mantendu eta zigorrak murrizteko hartutako erabakiaren aurrean, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bost auzipetuak “berehala aska ditzaten” eskatu du, “bereziki, Sonia Jacinto Errenteriako herritarra”. Hain zuzen, eskubide guztiak errespetatu behar direla adierazi du Bozeramaileen Batzordeak “baita parte hartze politikoa ere”. Adierazpen instituzionala Bildu, Errenteriako Ezkerra eta EAJren aldeko botoekin atera da aurrera. Bozeramaileen Batzordeak joan den irailaren 27an eta martxoaren 27an onartutako adierazpen instituzionalak berretsi ditu, eta horrenbestez, Espainiako Estatuari eskatu dio “ukitu ezinak diren epaiketa politikoekin dinamikarekin amaitzeko”. Era berean, bake prozesua eta normalizaziorako ekarpen berriak egiteko ere galdegin dio. Errenteriako Udalak bezala, Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileek ere Gorenaren erabakia salatu dute, eta “Euskal Herrian abian jarritako prozesuaren kontrako erasoa” dela adierazi dute. Halaber, Espainiako Estatuak onartutako beste zenbait erabaki ere kritikatu dituzte. Batetik, Auzitegi Konstituzionalak euskal preso politikoei zigorra luzatzeko doktrina ontzat ematea. “Erabaki hori ere oso larria da, oinarrizko giza eskubideen aurka egiteaz gain, gatazkaren konponbidearen kontrako erabakia delako”, adierazi du. Bestetik, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalean D3M eta Askatasunaren kontra egiten ari diren epaiketa aipatu dute. Euskal Herriaren kontrako beste prozedura judizialtzat jo dute. Bidasoko Gernikako Akordioaren sinatzaileen iritziz, Euskal Herriko gehiengo zabalak ez ditu ez ulertu ezta onartzen ere horrelako [...]
Tomas Garbizu Musika Eskolako hainbat kidek Olatu Talkan zein Musikasten hartuko dute parte. Bihar arratsaldean, Sutargi abesbatzako kideak Donostiako Katalunian ariko dira. Guztira, Gipuzkoako 801 koristek hartuko dute parte ekitaldi horretan. Txirri,...
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Bateragune auziko epaia “atzerapausoa” izan dela adierazi du. “Espainiako Estatuak berriz ere Euskal Herrian ireki den bakerako eta normalizazio politiko...