
Altzibarko Gaztelekua 17. urteurrenera heldu da. Bertako kideek etzi ospatuko dute data berezia, egun guztiko jaiarekin. Bizilagunei zein herritarrei agertzeko deia egin diete, bai etzi, eta baita aurrerantzean ere. Hamazazpi urte daramatza Altzibarko Gaztelekuak zabalik. Hasieran, gazte batzuek hartu zuten lokala, eta hainbat ekintza egiten hasi ziren, hasieran auzokoentzat, eta gero herritarrentzat zein kanpotarrentzat. Pixkanaka. Urte hauetan guztietan hasierako filosofiarekin jarraitu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte: Altzibarko jaietan txosna urtero; kontzertuak Gaztelekuan bertan eta kanpoaldean; truk txapelketak; reggae festak; gitarra eskolak… Orain ere musika sortzeko Nuendo programa nola erabili ikasten ari dira. Horrez gain, lokalaren kanpoaldea zaintzen ere ahalegindu dira: eserlekuak egin, mahaiak ere bai, saskibaloi kantxa zaindu, fatxada konpondu eta pintatu… Egindako lanak, baina, herrian isla gutxi izan duela uste dute, eta urte hauetan udalean egon diren gobernu taldeek ere pixka bat alboratuta izan dituztela. Txarly Outeiralek azaldu du zergatik: «Esan izan digute gauzak egin behar ditugula, eta batzuk egiten ditugu, baina laguntzarik ez dugu jaso, eta gutaz ahaztu direla iruditu zaigu». Zigor Arakamak, Gaztelekuko gainontzeko kideek bezala, bat egin du Outeiralen iritziarekin: «Uste dugu udala ez dela gurekin nahikoa konprometitu». Autokritika ere egin dute. Gauza gehiago egiteko potentziala badutela badakite, baina iniziatiba eta inplikazio falta izan dituztela. Hori [...]

Eskubaloiko igoera fase Galtzarabordako kiroldegian jokatuko da astebukaeran

Atzo, Atletico-Athletic Europa Leagueko finala ikusteko pantaila jarri zuten Kontzejupean. Jarraitzaile ugari bildu ziren bertara partidaz gozatzera, baita jarraitzaile ez diren asko ere . Azkenean, ez zen Athletic garaile izan, baina giroa polita izan...

Herriko jaiak iragartzeko kartelak biharko 13:00ak arte entrega daitezke. Udaletxean jasotzen ari dira herriko jaiak eta Oiartzun urtekaria iragartzeko izango diren kartel proposamenak. Egileek nahi adina lan original aurkez ditzakete, nahi duten tekni...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publimetroak jasotako datu da hori. Apirilean, 439 euri litro egin zituen herrian, iaz baino 294 gehiago (2011ko hilabete berean 145 euri litro egin zituen). Hona, egunen arabera, egindako euria: 1-2: 15 litro. 2-4: ...

Ikasturtean zehar plastikako eskola tailerrak egiten dituzten ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren. Zehazki, herriko zortzi ikastetxeetako 550 ikaslek egindako lanak dira (Beraun Beri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz, Orere...

Badiaren bi aldeetan izango dira ekitaldiak, Donibanen Bixi Bixiren eskutik, eta Albaolak antolatuta San Pedron 19:00etan hasiko dira etzi Olatu Talka jaialdiaren barruan Pasaian antolatutako ekimenak. Sahara Pasaian izenburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte etzi arratsalderako Bixi Bixi elkarteak Donibanen eta Albaolak San Pedron. Donibanen munduko sukaldaritza tailerra izango da lehenik, eta ondoren afaria. San Pedron, berriz, henna tailerra, te dastaketa eta haima muntaketa egingo dituzte lehenik, eta 21:00etatik aurrera Fisahara zine emanaldia izango da. Alvaro Longoriak eta Javier Bardemek zuzendutako Hijos de las nubes proiektatuko dute lehenik (Fisaharan garaile), eta Gdeim Izik, Lluis Maria Guellek zuzendutakoa ondoren. San Pedroko jarduerak Ondartxon izango dira. Bihar, bestalde, Gorka eta Eider oiartzuarrek joko dute 20:00etatik aurrera Antxoko Kamio tabernan.

20:00etan abiatuko da Gure Zumarditik triki poteoa, Antxoko Herrirak antolatuta. Hilaren 19ko Goazen plazara ekimeneko agiria banatu eta egun horretan egingo dutenaren berri emango dute.

Punkaren munduan mitoa da musika banda; 20. urteurrena bete berri du Trintxerpeko aretoak Mogambok 20 urte bete ditu eta urteurrena behar bezala ospatzeko punkaren munduan mitoa den taldeak joko du Azkuene kaleko aretoan. Sham 69 taldeak joko du Trintxerpen, 20:00etatik aurrera. Haiekin batera datoz Pyroklast taldekoak, Ameriketako Estatu Batuetatik, hardcore doinuak lantzeko. Neil Harrisek sortu zuen Sham 69 taldea 1975 urtean, eta gaur egun bera da gitarrista nagusia. Whitewoodek jotzen du bateria, eta azken hiru urtean Alan Campbell izan da baxu jotzailea, UK Subs taldean hamahiru urtez jo ondoren. Urte askoan gitarrista bakarra izan du taldeak, baina gaur egun Tony Feedback ari da haiekin bigarren gitarrista gisa. Kontzertuan abesti berrienak eta betikoak joko dituzte, punkaren jarraitzaileen gozamenerako.

Iñaki Egaña historialari eta idazle donostiarrak La historia ocultada: el franquismo en Euskal Herria (Frankismoa Euskal Herrian: izkutuan gordetako historia) goiburuko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Irungo alde zaharrean egoitza duen Hazia Kultur Elkartean (Peña kalea, 8). Antolatzaileek esan dutenez hitzaldia denentzat irekia da. 19:30ean hasiko da Egañaren solasaldia. Historialari donostiarrak Frankismoa Euskal Herrian: behin betiko konponbidea liburua aurkeztu du aste honetan bertan, Donostiako San Telmo Museoan. Liburuan, gaur Hazia elkartean landuko duen gai bera lantzen du Egañak, hots, frankismoaren inguruan dagoen iluntasuna: “Historia izozmendi bat bezalakoa da: punta bat azalean dago, eta bestea ur azpian. Ezkutaturik dagoena Euskal Herriari dagokion zatia da. Eta, konponbidearen bidean, hori irauli egin behar da. Historialarien lana ez da gertatu dena azaltzea, baizik eta ikusi ez dena azaleratzea. Eta frankismoaren inguruan iluntasun handia dago, ez da ozen hitz egiten horren inguruan. Etorkizunari begira asko dago lantzeko”. Liburua idazteko klandestinitateko lekukotasunak izan ditu Egañak oinarrian. “Ez da dokumentazio lan hutsa. Lekukotasunak abiapuntu izaten dira egoera astintzeko eta ikerketak abiatzeko”, esan zuen. Lan mardula izan dela onartu zuen, eta zaila, 36ko gerraz hitzegiteko oraindik “beldurra” dagoela uste bait du. San Telmon adierazi zuenez, lanaz gain, denbora ere kendu dio liburua idazteak: “Azkeneko hamar urteotan, Francoren garaiko [...]

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute bart Irunen, Bidasoa ibaian, Faisaien edo Konpantzia uhartearen parean. Atzo 21:30ak aldera larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten, gizon bat ibaira erori zela esanez, eta 22:00ak aldera sorosle eta suhiltzaileek go...

Emanaldiak eta eskolak izango dira; eskolak doan emango dituzte, borondatearen truke, bi proiektu laguntzeko Bigarren urtez, Dantza Batailoia egingo dute herrian. Asteburuan izango da, bihar hasi eta igandera arte. Egitaraua beheko koadroan ikus daitek...

Familian gozatzeko egun osoko jaia antolatu du Pasaia-Lezo Lizeoko Antxoko gurasoen taldeak Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela-eta egun osoko festa antolatu du etzirako. Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo d...

Euskal jolasen eta kanten bildumako disko eta bideo berriak aurkezteko baliatuko dute emanaldia Euskal jolasen bildumako laugarren diskoa grabatu du Urtxintxa eskolak Txantxariak izenburupean, eta diskoa aurkezteko musika emanaldi bat antolatu dute larunbaterako. 17:00etan iritsiko dira Txantxariak Donibanera, eta tximiniatik plazara bidea kalejiran egingo dute, festa giroan. Plazan, 17:30etik aurrera, diskoa eta bideoa aurkeztuko dituzte. Horretarako, jolas dinamizazio musikatu bat eskainiko dute Txantxariek, gurasoek beren seme-alabekin eta lagunekin dantzatu, kantatu eta jolasteko aukera izan dezaten. Euria eginez gero, ekitaldia Lezoko Saldise plazara lekualdatuko dutela ohartarazi dute antolatzaileek. Euskal jolasen laugarren bildumak, DVD-CD liburuxkaren bidez, taldean abesteko eta dantzatzeko euskarazko jolasak ezagutarazteko helburuz grabatu du Urtxintxak. Horretarako herriz herri dabiltzan Txantxariek hainbat animazio jolas erakusten dizkiete emanaldietara biltzen diren familia eta lagunei. Kalean euskaraz jolastu ahal izateko tresna izan nahi du Txantxarien bildumak. 24 jolas Laugarren bilduman 24 euskal jolas bildu dituzte Txantxariek eta jolasak ezagutzeko hiru bide erraztu dituzte: DVDa jolasak ulertzeko antzezpenekin eta Txantxarien abenturekin; CDa jolasen abestiekin eta liburuxka jolasen azalpenak eta abestien letrekin. Bildumak 15 euro balio du eta Internet bidez eros daiteke, www.aisia.net webgunean. Bildumaren aurkezpen bideoa youtuben ikus daiteke.