Sham 69 taldeak joko du Mogambon igandean
Punkaren munduan mitoa da musika banda; 20. urteurrena bete berri du Trintxerpeko aretoak Mogambok 20 urte bete ditu eta urteurrena behar bezala ospatzeko punkaren munduan mitoa den taldeak joko du Azkuene kaleko aretoan. Sham 69 taldeak joko du Trintxerpen, 20:00etatik aurrera. Haiekin batera datoz Pyroklast taldekoak, Ameriketako Estatu Batuetatik, hardcore doinuak lantzeko. Neil Harrisek sortu zuen Sham 69 taldea 1975 urtean, eta gaur egun bera da gitarrista nagusia. Whitewoodek jotzen du bateria, eta azken hiru urtean Alan Campbell izan da baxu jotzailea, UK Subs taldean hamahiru urtez jo ondoren. Urte askoan gitarrista bakarra izan du taldeak, baina gaur egun Tony Feedback ari da haiekin bigarren gitarrista gisa. Kontzertuan abesti berrienak eta betikoak joko dituzte, punkaren jarraitzaileen gozamenerako.
Punkaren munduan mitoa da musika banda; 20. urteurrena bete berri du Trintxerpeko aretoak
Mogambok 20 urte bete ditu eta urteurrena behar bezala ospatzeko punkaren munduan mitoa den taldeak joko du Azkuene kaleko aretoan. Sham 69 taldeak joko du Trintxerpen, 20:00etatik aurrera. Haiekin batera datoz Pyroklast taldekoak, Ameriketako Estatu Batuetatik, hardcore doinuak lantzeko.
Neil Harrisek sortu zuen Sham 69 taldea 1975 urtean, eta gaur egun bera da gitarrista nagusia. Whitewoodek jotzen du bateria, eta azken hiru urtean Alan Campbell izan da baxu jotzailea, UK Subs taldean hamahiru urtez jo ondoren. Urte askoan gitarrista bakarra izan du taldeak, baina gaur egun Tony Feedback ari da haiekin bigarren gitarrista gisa. Kontzertuan abesti berrienak eta betikoak joko dituzte, punkaren jarraitzaileen gozamenerako.


