Udaberrriko Haur Festa antolatu du Txabol Sotoak etzirako
Familian gozatzeko egun osoko jaia antolatu du Pasaia-Lezo Lizeoko Antxoko gurasoen taldeak Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela-eta egun osoko festa antolatu du etzirako. Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo d...
Familian gozatzeko egun osoko jaia antolatu du Pasaia-Lezo Lizeoko Antxoko gurasoen taldeak
Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela-eta egun osoko festa antolatu du etzirako.
Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo dira buruhandiak, eta 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira etxeko txikienentzat. Bitartean, gurasoak pintxo eta edari txosnan elkartuko dira. Egun osoan zehar izango da zabalik txosna, eta han salduko dituzte arratsaldean zozkatuko duten saskirako txartelak.
Arratsaldean, 16:00etan zabalduko dituzte berriro puzgarriak, eta jolasak ere antolatuko dituzte. 18:30ean txokolate jatea izango da denentzat eta askariaren ondoren, dantzaldia Perurenarekin. 19:00etan hasiko da dan

