
Elitxu Auzo Elkarteak auzoa ezagutzeko bi jarduera antolatu ditu aste honetarako. Lehena bihar, hilaren 10ean, izango da. Lourdes Odriozolak hitzaldia emango du auzo elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera. Izenburua Historia del barrio Lapice y sus ...

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Zine Txiroaren barruan, bihar, Abiadura handiko mafia dokumentala emango dute, elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Alpeetako hegoldeko kasua ezagutaraziko du film horrek, eta hala nola, zuritutako diru beltzarekin finantzatu dutela salatuko du: “Zabor ilegalen birziklapen, elikagaien aizuntzea, droga, prostituzio edota arma merkataritzari esker lorturikoa”. Manolo Luppichini eta Claudio Metallok zuzendu dute, eta 60 minutu irauten du. Dokumentala gaztelaniaz azpititulatuta dago. Emanaldiaren ostean tertulia izango da Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduko kideekin.

Antxoko Kamio tabernan Olatu Talkak kontzertua egingo dute etzi. Gorka eta Eider Zabaleta oiartzuarrak igoko dira taula gainera, 20:00etatik aurrera.

Berrialagunak egiteko kanpaina hasi du Berria Taldeak herriz herri —besteak beste, Hitza eta Berria egunkariek osatzen dute Berria Taldea—. Hitza eta Berriaren irakurleak eta zaleak ez ezik, euskaraz bizitzeko asmoa duen guztiongana iristea da asmo...

Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorrak murriztu dizkie Bateragune auziko auzipetu guztiei, baina espetxean mantenduko ditu. Horrenbestez, Sonia Jacinto oreretarrari zein Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira jaitsi die zigo...

Judoko Alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten asteburuan Hernaniko kiroldegian. Oarsoladeko Allerru eta Donibane taldeek, zein Hondarribiko Ama Guadalupekoak paper txukuna bete zuten Hernaniko tatamian. Oarsoaldetik joandako ordezkaritzari dagokionez, bi urrezko domina eskuratu zituzten. Lorea Etxabe 52 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, lehen aldiz. Iazko txapelketako finalean garaitu zuen arerioarekin topatu zen lehenengo borrokaldian, eta aurten bai, Etxabek irabaztea lortu zuen. Bigarren kanporaketa hamar segundotan gainditzea lortu zuen, eta finalean Usurbil Judo Taldeko judoka bat gainditu zuen. Maddi Lertxundi 34 kiloz azpiko kategorian izan zen nagusi, bigarren urtez jarraian. Finalaurrekoa eta finala ippon bidez irabazi zituen. Ohier Urbietak, bestalde, zazpigarren postua eskuratu zuen jokatu zuen lehenengo txapelketan. Taldeko arduradunak pozik daude lortutako emaitzekin. Adierazi dutenez, taldeko bi kide finalera iristea, bi urtez jarraian, “ez da kasualitatearen emaitza”. Taldeko haurren gurasoen zein beste laguntzaileen babesa eskertu dute. Hondarribiarrek, hiru urre Oarsoaldeko taldeetako judokez gain, Bidasokoek ere paper txukuna bete zuten Hernaniko kiroldegian. Horrela, urrezko hiru domina eraman zituzten Hondarribira Ama Guadalupekoa taldekoek. Maialen Alza, Gorka Mondia eta Jon Pascual izan ziren podiumeko lehenengo mailara igo zirenak. Beste hiru judokek ere eskuratu zuten domina. Hala, Oier Goikoetxeak zilarrezkoa zintzilikatu zuen lepotik, eta Unai Bermejok eta Gorka Aranbarrik brontzezkoa. Bestalde, Lidia Yarza hautatu [...]

Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du, etzi, 19:00etan, Lau Haizetararen elkartean: Gaien trataera bertsolarien aldetik. Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara elkarteak prestatu dute ekimena, eta zehaztu dutenez, oholtza gainean dagoen ...

Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazi ondoren, Errenteriako PSE-EEk François Hollande zoriondu du. Gogorarazi duenez, Hollande duela 20 urtetik Errenteriarekin senidetuta dagoen Tulle herriko alkate izan zen 2001tik 2008ra, eta herria bis...

Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, ekimen asko antolatu dituzte ekainera arte, eta azkeneko hilabeteetan eskolako 300 ikasle inguruk ikasitakoa erakutsiko dute. Txomin Sagarzazu Kultur arloko zinegotziak azaldu duenez, «edozein hezkuntza zentrok, ikasleak hezteaz gain, gizarterari ekarpena ere egin behar dio. Zentzu honetan, musika, herritarrengana iristeko biderik onenetakoa da». Datozen astetako emanaldiak hiriko hainbat lekutan egingo dituzte. Gainera, beste musika eskola batzuekin egindako trukeei esker, Gipuzkoako beste herrietan ere izango dira hondarribiarrak. «Instrumentuen kontzertuak izango dira gehienak, eta talde bakoitzak bere lana kalera aterako du», esan du Arantxa Lasak, ekimenen arduradunak. Txistulariak, Italiara Txistuko ikasleak Italiara joango dira datorren astean, eta Europako Gazte Musikarien Jaialdian parte hartuko dute. Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatuta, jaialdia hiru urtero ospatzen dute, eta aurtengo ekitaldian, hiriko gazteak barne, 15 eta 25 urte arteko 6.000 gazte inguruk parte hartuko dute. Musika Eskolaren egitarauaren barruan Gibeletan, San Gabriel egoitzan eta berritasun bezala bezala, Kasino Zaharrean egingo dituzte musika emanaldiak ikasle gazteek. Gainera, emanaldi pedagogikoak egingo dituzte datozen asteetan, herriko gainontzeko hezkuntza eskoletako ikasleei zuzenduta. Arantxa Arzakek, Musika Eskolako zuzendariak, jendearen aurrean aritzea ere irakaskuntza prozesuan sartzen dela gogorarazi du. «Ikasitakoa taula gainean erakustea pausu bat da. Gainera, familiek egindako lana ikusten dute eta ikasleek, [...]

Gaur hasiko da Bidasoko Txirrindularitza Itzulia, eta, urtero bezala, ia egunero eragina izango du Irungo trafikoan. Gaur, Urdanibia plazatik abiatuko dira txirrindulariak, eta honako ibilbidea egingo dute hirian barrena: San Juan plaza, Colon pasealek...

19:00etan hasiko dira etzi Olatu Talka jaialdiren barruan Pasaian antolatutako ekimenak. Sahara Pasaian izenburupean, hainbat jarduera antolatu dituzte etzi arratsalderako Bixi Bixi elkarteak Donibanen eta Albaolak San Pedron. Donibanen munduko sukalda...

Udaberriaren etorrera festa batekin ospatu nahi du Txabol Sotoak, eta hori dela eta egun osoko festa antolatu du larunbaterako. Goizeko 11:00etan kalejiran irtengo dira buruhandiak, eta 12:00etatik 14:00etara puzgarriak izango dira etxeko txikienentzat...

Altzibarko babes ofizialeko etxeak tokatu zaizkienei gutunak gaztelania hutsez bidali dizkietela kritikatu du Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazen arabera, Amenabar enpresak euskaldunen eskubideak urratzen ditu. Hala jakinarazi du, Olaldeko babes ofizialeko etxeak tokatu zitzaizkienek azken gutunak gaztelania hutsez jaso ondoren. Martxoaren 16an zozkatu zituzten etxebizitzak. Zortedunak, «gehienak edo denak oiartzuarrak» direla gogorarazi du EHEk, eta «gehienak edo denak gazteak». Hala ere, Amenabarrek egingo dituen etxebizitzen berri emateko «paper ugari» gaztelania hutsez jaso dituztela salatu du taldeak. «Beste behin ere enpresaren utzikeria eta ardura faltak euskaldunoi hizkuntza eskubideak urratu dizkigu», kritikatu du EHEk. Amenabar Euskal Herriko enpresa dela gogorarazi du, eta egunerokotasunean paper horiek euskaraz ez bidaltzea «lotsagarria» iruditzen zaiola: «Oiartzuarrok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EHEren arabera, herritar batzuk kexatu dira Amenabarren aurrean, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian ere jarri dute salaketa. Gainontzekoak ere, gauza bera egitera animatu ditu. Bestalde, udalari honelako urraketak berriz ere gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dio: «Kasu hau berezia izan dela eta aurrerantzean neurriak hartuko dituztela erantzun digute».

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Aurrera-Oiartzun: 0-1. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Zurt Taberna-Oiartzun: 1-3. Bigarren Maila. Donibane Pari Berri-Power Rangers: 1-3. SASKIBALOIA Hirugarren Maila. Mondragon Unibertsitatea-Saskilagu...

Iñaki Egaña historialariak La historia ocultada: el franquismo en Euskal Herria goiburuko hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, Hazia elkartean. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta denei irekita dago.

Hileko bigarren antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da hurrengo ostiralean, Gezalan. Xentimorik gabe antzezlana taularatuko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak. Emanaldirako sarrerak eros daitezke jada, bost euroren trukean. Udalaren Kultura Sai...

Olaldeko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea luzatu egin dute, ekainaren 1a arte. Etxebizitza Bulegoan eskura daitezke Olaldeko etxebizitza tasatuei buruzko informazioa eta hauetako bat eskatzeko bete beharreko inprimakiak.

Nafarroako konkistaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa irekiko dute Zuloaga Etxean. Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du hilaren 17an, arratsaldeko zazpi terdietan Zulo...