Errenteriako PSE-EEk Hollande zoriondu du
Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazi ondoren, Errenteriako PSE-EEk François Hollande zoriondu du. Gogorarazi duenez, Hollande duela 20 urtetik Errenteriarekin senidetuta dagoen Tulle herriko alkate izan zen 2001tik 2008ra, eta herria bis...
Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazi ondoren, Errenteriako PSE-EEk François Hollande zoriondu du. Gogorarazi duenez, Hollande duela 20 urtetik Errenteriarekin senidetuta dagoen Tulle herriko alkate izan zen 2001tik 2008ra, eta herria bisitatzen ere izan zen argazkian ikus daitekeen bezala Miguel Buen orduko alkatearekin. Hollandek Frantzian nahiz Europan “gauzak aldatuko dituen itxaropena” dutela adierazi dute Errenteriako PSE-EEtik.

