Gaur hasiko da Bidasoko Txirrindularitza Itzulia
Gaur hasiko da Bidasoko Txirrindularitza Itzulia, eta, urtero bezala, ia egunero eragina izango du Irungo trafikoan. Gaur, Urdanibia plazatik abiatuko dira txirrindulariak, eta honako ibilbidea egingo dute hirian barrena: San Juan plaza, Colon pasealek...
Gaur hasiko da Bidasoko Txirrindularitza Itzulia, eta, urtero bezala, ia egunero eragina izango du Irungo trafikoan. Gaur, Urdanibia plazatik abiatuko dira txirrindulariak, eta honako ibilbidea egingo dute hirian barrena: San Juan plaza, Colon pasealekua, Hondarribia kalea, Zubimuxu eta Letxunborro etorbidea. 16:50an, gutxi gorabehera, Irunen sartuko dira berriz; Kateako Aranibar biribilgunetik sartuko dira, eta ondoren ibilbide hau egingo dute: Letxunborro etorbidea Zubimuxuraino, Lesaka kalea, GI-636 errepidea, Iparralde etorbidea eta gero Hendaiaruntz abiatuko dira, Santiago zubitik igaroz.

