
Google Maps ikastaroa astelehenean izango da, eta Google Sites asteartean. Doakoak dira biak, eta arratsaldez emango dituzte, 18:00etatik 20:00etara, Madalensoroko gunean.

Mikel Ugarte omentzeko bi eguneko kontzertu emanaldia egingo dute Banakoko musika aretoan, hilaren 11n eta 12an . Sarrera kopurua mugatu egin dute eta horiek ahalik eta azkarren erosteko eskaria egin dute antolatzaileek. Psilocyben, Etxeberria tabernan...

Gaurtik hasi eta iganderaino festak izango dira Igantzi auzoan. Auzotarrek giro onean pasatzeko aukera izango dute hiru egunez. Igantziko auzo elkarteak antolatu ditu.

Etzi, igandearekin, Luxiano Eizagirre iheslari politiko pasaitarrari omenaldia egingo diote Zokoburuko espigoian, 12:00etan hasita. Martxoaren 29an hil zen, 56 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik,...

http://www.ustream.tv/recorded/22317884

Allerruren nesken taldeak bihar bukatuko du Emakumeen Ligako Igoera Fasea, hamalaugarren partida jokatuta. Aretxabaletan jokatuko dute, Arizmendi taldearen kontra, 17:30etik aurrera. Biharko partidan gertatuko dena gertatuta, Allerru laugarren postuan geratuko da. Izan ere, 21 punturekin, lau puntuko aldea ateratzen dio Arizmendiri berari. Hirugarren postuan dagoen taldeak, Hernanik, beste horrenbeste puntu ateratzen dizkie lezoarrei. Mutilak, Lezon Bihar arratsaldean ere Lezon hiru partida ikusteko aukera izango da. Denetan lehena Allerru Brena izango da. Lazkao jasoko du 15:45etik aurrera. Goierritarrak bigarren dira sailkapenean, eta lezoarrak, berriz, azkenak. Allerru-Jaizkibelek 17:00etan jokatuko du Bekoerrotan Egintzaren kontra. Villabonarrak sailkapeneko zuloan dira, 24 partidatan bi garaipen lortuta. Azkenik, 18:00etan, Erregional Preferenteko taldeak Lengokoak jasoko du Plazetan. Aurreko asteko porrota ahaztu behar dute garaipen batekin.

Sanferminetan danborradan kantinera gisa irten nahi duten 8 eta 12 urte arteko neskek Txema goxoki dendan eman behar dute izena. Hilaren 15era arteko epea dute izena emateko, egun horretan egingo baitute kantinera nor izango den erabakitzeko zozketa.

Udalak doako hitzaldiak emango ditu testamentua zer den azaltzeko eta horren gainean sortzen diren zalantzak argitzeko. Oinordekoei buruz eta ahalordetzak ere zer diren ere azalduko dute. Hitzaldiak auzoetako erretiratuen elkarteetan egingo dituzte dat...

Emaitza kaskarrak lortu zituzten Allerruko pilotariek joan den asteburuan, Udaberri Txapelketan. Horrela, Xabi Telletxea Gazte Mailako pilotariak bakarrik irabazi zuen. Asteburu honetan etxean jokatuko dute. Gaur, Bekoerrotan, 21:00etatik aurrera kadet...

Pasaiak bihar jokatuko du Don Boscon, Elgoibarren kontra, 16:30etik aurrera. Trintxerpek, berriz, etzi du partida, Berioren aurka, 16:00etan. Zuri-gorriak lehengo asteburuko porrota ahazteko moduko partida egiten saiatuko dira, eta zuri-urdinak, aldiz,...

Hondarribiko Arraun Elkarteko zortzikoak aulki mugikorreko denboraldia emaitza bikainekin bukatu du. Mikel Orbañanosen mutilek Gipuzkoako Txapelketa poltsikoratu zuten igandean Orion, eta Euskadiko onenak direla erakutsi zuten asteartean Legution (Araba). Hondarribiko taldeak iaz ere bi txapelketa horietan lehenengoa izatea lortu zuen, eta aurten bi ontzirekin lehiatzea erabaki zuten. Bigarren taldea ere, lan bikaina eginda, hirugarren sailkatu zen bi probatan. Aulki mugikorreko probarik garrantzitsuenak dira Gipuzkoakoa eta Euskadikoa. Bosgarren garaipena Gipuzkoako proba hilaren 15ean bertan behera gelditu zen, epaileek denborak hartzeko arazoak izan zituztelako, eta igandean egin zuten. Hondarribiarrek Orio garaitzea zuten helburu, eta baita lortu ere. Sei segundo atera zizkieten oriotarrei, eta hamalau hirugarren izan zen berdeen bigarren ontziari. Donostia Arraun izan zen laugarrena helmugara iristen, hemezortzi segundo beranduago. Ur Kirolak-ek kanporaketetan finalean lehiatzeko aukera galdu zuen. Hondarribiarrek bosgarren urtez ekarri dute Gipuzkoakoa etxera. Orain, trainerua Asteartean Legution Euskadikoa Hondarribiarentzat izan zen, Orio izan zen bigarrena, Hondarribia B hirugarrena, eta Ur Kirolak laugarrena. Emaitzak horiek eskuan, traineruen denboraldiari begira jarri dira Mikel Orbañanosek entrenatzen dituen arraunlariak. Sasoi ona izan zen iazkoa, eta aurten hori hobetzea dute helburu.

Modotti tailerrak gazteek euren lanak erakusteko aukera izan dezaten bere espazioa eskaintzen jarraitzen du. Iragan urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultateko ikasleek ireki zuten erakusketa Hondarribian, eta orain, Talaia Institutuko argazkigintza tailerreko ikasleen lanak izango dira Modottin. Hala, argazkigintzarekiko interesa piztea eta sustatzea dute helburu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai. Tailerraren arduradun Gotzone Eluk adierazi duenez, «haietako batzuk, duela gutxira arte, ez zuten argazki kamera bat izan esku artean». Elu pozik dago erakusketa berriarekin: «Euren argazkietan ez ditugu bakarrik alde tekniko edo estetikoak bilatu behar. Bilduma honetan begiradaren freskotasuna baloratu behar dugu, bere buruaz zerbait adierazteko enkoadraketa egokia, irrika, bilatzen dutenaren grina, eta, batez ere, goraipatu behar da, hori guztia lortze aldera jarri duten ilusioa. Gauza horietaz gozatu behar dugu. Haiek badakite jolasa arte bihur daitekeela, eta, hona hemen, argazki bilduma honetan, gaztetxo horien sen edo intuizio horren isla». Inaugurazioa, etzi Carla Castro, Erika Goikoetxea, Mirian Laguna, Mirian Lanchas, Julen Alza, Julia Lasa, Malen Oronoz, Uxue Santurde, Zuhatz Amador, Uxue Montoia, Leire Apalategi, Manex Darceles, Ainhoa Elduaien, Oier Egizabal, Imanol Etxaide, Jon Garcia eta Aritz Zunzundegiren lanak izango dira Modottin ikus daitezkeenak; etzi eguerdiko hamabietan egingo dute inaugurazioa . Erakusketa lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute, eta [...]

Hondaek, Hondarribiko ondarearen aldeko elkarteak, bilera egingo du astelehenean 18:30ean Zuloaga Etxean. Elkarteko kideek interesa duten hondarribiar guztiei luzatu nahi diete batzarrera joateko gonbita.

Hendaiako Begiradak argazkilaritza elkarteko sortzaile Angela Mejiasek Au milieu des marais peuvent croître des fleurs (Hezeguneetan loreak haz daitezke) goiburuko erakusketa ireki du Mendi Zolan kulturgunean, emakumeei buruzkoa. Herenegun inauguratu ...

Maiatzaren 26an hasi eta ekainaren 9an bukatuko da aurten Alkartasuna Dantza Taldearen kultura hamabostaldia. Ohi bezala, taldeko helduenek herritarrentzat eskainiko duten dantza emanaldiarekin abituko da hamabostaldia, larunbata gauean, eta igandean, ...

Biharko kale ekintza Arraguako Aldeguna elkartean izango da, 16:30etik 18:30era. 6-12 urteko haurrek eskulanak egingo dituzte kartoiarekin, baita jolasak ere.

Bihar Donostiatik Arditurrirako ibilbidea egingo dute bizikletaz bidegorrian zehar, II. Blogs&Bikes ekimenaren harira. Irteera hori Kisale bizikleta dendak antolatu du, eta egiten duten bigarrena izango da. Irteera: 09:00 Boulevardeko erlojua (Donostia) edota 09:30 Pasaiako tren geltokian. Bukaera: 13:00. Lehenengoa azaroan egin zuten, Elgoibarren.

Antxoko Jai Batzordearen ekimenez, I. Garagardo Festa izango da Antxon hilaren 18an eta 19an. Antxoberfest izenarekin, helburua, bat bakarra: sanferminetarako dirua biltzea. Gure Zumardian jarriko dute karpa, eta halakoetan ohi den legez, kalitate hand...

Hilabeteko lehen ostiralero bezala, gaur ere film emanaldia izango da, Helduen Tailerren eskutik. 17:30ean, Nadine Labakiren ¿Y ahora a donde vamos? filma emango dute, Karaez kaleko bigarren zenbakian duten lokalean.

Idoia Besadak eta Ion Ibargurenek irabazi dute Arabako Dantza Solteko Txapelketa. Iaz ere beraiek irabazi zuten Araban. Aurten sei bikotek parte hartu dute Arabako txapelketan.