Asteburuan bukatuko du Allerruk Emakumeen Igoera Fasea
Allerruren nesken taldeak bihar bukatuko du Emakumeen Ligako Igoera Fasea, hamalaugarren partida jokatuta. Aretxabaletan jokatuko dute, Arizmendi taldearen kontra, 17:30etik aurrera. Biharko partidan gertatuko dena gertatuta, Allerru laugarren postuan geratuko da. Izan ere, 21 punturekin, lau puntuko aldea ateratzen dio Arizmendiri berari. Hirugarren postuan dagoen taldeak, Hernanik, beste horrenbeste puntu ateratzen dizkie lezoarrei. Mutilak, Lezon Bihar arratsaldean ere Lezon hiru partida ikusteko aukera izango da. Denetan lehena Allerru Brena izango da. Lazkao jasoko du 15:45etik aurrera. Goierritarrak bigarren dira sailkapenean, eta lezoarrak, berriz, azkenak. Allerru-Jaizkibelek 17:00etan jokatuko du Bekoerrotan Egintzaren kontra. Villabonarrak sailkapeneko zuloan dira, 24 partidatan bi garaipen lortuta. Azkenik, 18:00etan, Erregional Preferenteko taldeak Lengokoak jasoko du Plazetan. Aurreko asteko porrota ahaztu behar dute garaipen batekin.
Allerruren nesken taldeak bihar bukatuko du Emakumeen Ligako Igoera Fasea, hamalaugarren partida jokatuta. Aretxabaletan jokatuko dute, Arizmendi taldearen kontra, 17:30etik aurrera.
Biharko partidan gertatuko dena gertatuta, Allerru laugarren postuan geratuko da. Izan ere, 21 punturekin, lau puntuko aldea ateratzen dio Arizmendiri berari. Hirugarren postuan dagoen taldeak, Hernanik, beste horrenbeste puntu ateratzen dizkie lezoarrei.
Mutilak, Lezon
Bihar arratsaldean ere Lezon hiru partida ikusteko aukera izango da. Denetan lehena Allerru Brena izango da. Lazkao jasoko du 15:45etik aurrera. Goierritarrak bigarren dira sailkapenean, eta lezoarrak, berriz, azkenak.
Allerru-Jaizkibelek 17:00etan jokatuko du Bekoerrotan Egintzaren kontra. Villabonarrak sailkapeneko zuloan dira, 24 partidatan bi garaipen lortuta.
Azkenik, 18:00etan, Erregional Preferenteko taldeak Lengokoak jasoko du Plazetan. Aurreko asteko porrota ahaztu behar dute garaipen batekin.

