
Sanjoanak hurbiltzen ari direla eta, dagoeneko hasi dira jaiak antolatzen Fanderian, eta hain zuzen, asteartero danborradaren entsegua egingo dutela jakinarazi du Erdiko Erreka auzo elkarteak. 19:00etan izango da haurren entsegua, eta 20:00etan helduena.

Astelehenean hasiko dira grabatzen Gernika bajo las bombas seriea, eta udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias izango da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 360º-k ekoitziko dute. Horrez gain, ETBren, TV3ren, TVGren eta Can...

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Jaizkibelgo eta Uliako gune babestuen kudeaketarako plana garatzen ari da. Aipatu plana jendaurrean izan da, eta Eguzki Talde Ekologistak aipatu planari hamasei alegazio egin dizkiola zabaldu du. Eguzkik azaldu duenez, alegazioen helburu da Planaren eragiteko eremua zabaldu eta ingurumena babesteko helburuz hartuko diren neurrien kalitatea hobetzea. Horrez gain, aipatu eremuen kudeaketan herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute. Eremua zabaldu Eguzkiren arabera Higer lurmuturra eta Amuitz irla barne hartu beharko lituzke Planak. Horrez gaian, babestutako gunea hegoalderantz zabaldu beharko luketela iritzi diote. Eguzkiren arabera, gaur gaurkoz, babestutako gunea lurraren jabetzaren irizpideen arabera zehaztuta dago. Talde ekologistak, berriz, eremua zehazteko orduen lehenetsi beharko liratekeen irizpideak naturalistikoak beharko luketela uste du. Era berean, itsasora bidean ere, babestutako zonaldea handitzeko eskatu dute, uharri edo arrezifeak babesteko.Azkenik, Jaizkibel, Txingud Bidasoa eta Aiako Harria parkeen arteko balizko lotunean azter daitezen eskatu dute. Babes neurrian handitu Basotzeari edo oihanberritzeari proposatuko neurriak dira, Eguzkiren arabera, proposatu dituztenen artean garrantzitsuenak, horiek direlako mendia higaduraz babestuko dutenak. Horiez gain, ehiza plana, pista eta mendi bideak, autoak eta beste hartu dituzte hizpide. Zona militarra udalerriei itzultzeko eskatu du Eguzkik baita ere.

Irungo Udal Musika Eskolaren eta Auntxa Trikitixa eskolaren elkarlanetik abiatuta, Trikitixa Jaialdia izango da gaur Udal Kontzerbatorioko auditorioan, 19:00etan hasita. Trikitixa doinu klasikoez gain, egungo euskal taldeen abestien eta irrati formuletan entzuten diren zenbait abestien moldaketak entzuteko aukera izango da. Zenbait abestietarako trikitilariek eta pandero joleek beste musika tresnen laguntza izango dute, eta ikasleetako batzuk dantzariak ere badirenez, zenbait abestietan dantzatuko dute. Sarrera doan da. Egitaraua: Pintto-pintto. Trikitixa: Emma Vallejo, Julen Urtizberea eta Haizea Rodriguez. Beti Eskamak Kentzen (Biribilketa) eta Neska Zaharrak (Arin-arina). Trikitixa: Ane Gelbenzu, Celia Garcia, Eider Amundarain, Unai Izkierdo, Angel Gonzalez, Uxue Urtizberea, Aiora Fagoaga eta June Zapirain. Panderoa: Haizea Rodriguez, Izaro Arruabarrena, Nahia Bengoetxea, Miren Gonzalez, Xubane Escudero eta Eider Irazu. Azkena (fandangoa) eta Leihora (Arin-arina). Trikitixa: Eider Amundarain, Alaitz Loiarte, Janire Ugarte eta Ane Gelbenzu. Panderoa: Eneritz Martiarena, Ohiana Martiarena, Andoni Susperregi eta Unai Izkierdo. Egina (Etzakit) eta Tiliño (Birilketa). Trikitixa: Elurtza Mitxelena, Maddi Velez del Burgo, Julia Cordero, Aitziber Arruabarrena. Panderoa: Maddi Rodríguez, Mikel Izkierdo, Helena Martin, Uxue Arruabarrena eta Nahikari Arakama. Sun shine (Quebec-eko kanta herrikoia) eta Latargi (Arin-arina). Trikitixa: Ander Alkain, Andoni Baleztena eta Naiara Hermoso. Panderoa: Nahikari Arakama eta Xabier Mujika. Gitarra: Andrea Ortega eta Irene Santamaria. Esnesaltzailearena (Esne Beltza) eta Cuba bai Politta dela. Trikitixa: Alaia Etxeberria eta Maddi Roteta. Panderoa: Maddi [...]

Herrira herri bilguneak euskalpreso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako Estatuko espetxeetan bahituta dituzte ezartzen dieten salbuespen politikaren ondorioz”. Bi egoera horiei aurre egin eta euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hainbat lantaldeetan lanean denbora bat daramatela zehaztu dute Herrira bilguneko kideek eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte preso eta iheslarien aldeko “dinamikan lan egitera”. Horretarako,orereta@herriraorereta.org helbidean harremanetan jarri beharko dute Herrira bilguneko kideekin, taldean parte hartu nahi dutenek. Amaitzeko Oreretako Herriaren aurkezpena ekitaldia maiatzaren 4ean,ostirala, Niessen Aretoan 19:00etatik aurrera egingo dutela jakinarazi dute eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Eleak mugimenduak herritar guztiak deitu ditu “eskubide zibil eta politiko guztien aldeko harresia eraikitzera”. Horretarako, etzi, 11:30ean hasi eta 13:00ak arte Donostiako Bulebarrean egingo duten puzzle erraldoia osatzera animatu dituzte oreretarrak, baita maiatzaren 5ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera ere. Donostiako ekimenean 1.200 pieza izango dituen puzzle erraldoia osatzea du helburu Eleak-ek. Goizean zehar, musika eta bertsolariak ez dira faltako eta puzzlea osatuta, berriz, ekitaldia egingo dute. Hainbat herritarren babesarekin herenegun egindako agerraldian, Espainiako Gobernuak epaiketa politikoekin jarraitzen duela salatu zuten Eleak-eko kideek, eta horren harira, laster D3M eta Askatasuna hauteskunde plataformen aurkako epaiketa hasiko dela gogorarazi zuten. Horren ondorioz, hurrengo hilabeteetan hamarnaka pertsonak epaitegietatik pasatu beharko dutela salatu zuen Jose Luis Maritxalar Eleak-eko kideak. 150 lagunetik gora Errenteria-Orereta ere “politika horren” ondorioak jasaten ari dela gaineratu zuen Maritxalarrek. “Izan ere, gure herrian bere proiektuaren aldeko lana egiteagatik bi pertsona daude espetxean, beste sei lagunek espetxe zigorra jaso dute eta espetxeratzear daude, eta 150 lagunetik gora ezin dute kargu publikoa izan”. Eskubideen murrizketaz ere aritu zen Eleak mugimendua herenegun egindako agerraldian: “Azken boladan murriztuta ikusi dugu biltzeko, manifestatzeko, greba egiteko, edo aldarrikapenerako eskubidea. Poliziaren kargak eta atxiloketak ez datoz bat Euskal Herrian zabaldu den garai berriarekin”. Horrenbestez, herritarren eskubide [...]

Preso ohiek hartu dute hilabete bukaerako kartelada antolatzeko lekukoa apirilean. Ohiko kartelada deitu beharrean, erronka antolatu dute biharko. «Indarra eta arrazoia» beraienak direlako, herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Sokaren beste aldean zer ote dago? Hitzordua jarrita dago. Preso ohiek deituta, erronka egingo dute bihar, herritarrei banatutako soka muturrekin, 20:00etan, Doneztebe plazan. Leloa: Gurekin batera tira soka. Presoak etxeratzeko daukagu erronka. Ez da hilabete bukaerako ohiko kartelada izango. Eta herritarrei agertzeko deia egin diete, sokatik tiratzen laguntzeko. Apirilean, preso ohiek hartu dute azken ostiraleko kartelada deitzeko lekukoa. Ane Beristain, Estanis Lopez, Ander Errandonea eta Inaxio Mendiburu preso ohiek azaldu diote HITZAri zergatik erabaki duten hilabete bukaerako ekimena ezberdina izatea. Euskaldunen erronka zaletasuna hartu dute aitzaki, eta horregatik bota dute beraiena. Euskaldunek, eta erronka zaletasun horrek, bi alderdi dituztela nabarmendu du Beristainek: «Indarra eta kemena, batetik; eta konbentzimendua eta arrazoia, bestetik». Indarra eta kemena aipatzean, Euskal Herriak, herri bezala dituenaz ari dira: «Determinazioa, konpromisoa, koherentzia eta duintasuna dugu». Arrazoia eta konbentzimenduarekin, euskal herritarrei dagozkien eskubideei egiten diete erreferentzia: «Eskubide indibidual eta kolektiboak zor dizkigute, gureak direnak, eta horren konbentzimendu osoa dugu». Indarra, kemena, konbentzimendua eta arrazoia «desaktibatzeko», baina, Espainiako eta Frantziako estatuek biolentzia erabiltzen dutela gogorarazi du Beristainek: «Inpunitate osoz darabilte, [...]

Area 3 aretoak Habana son taldearen kontzertua programatu du larunbat goizalderako, 01:00etan hasita. Kubako doinu tradizionalak jotzen ditu taldeak: batxata, son, merengea… Ateak gaueko hamaiketan irekiko dituzte.

Denboraldia hasiz geroztik antxoa ez zen ageri. Gaur, baina, 200.000 kilo antxoa deskargatu dituzte euskal portuetan. Getarian harrapatu dute gehien: 100.000 kilo. 50.000 kilo Ondarroan eta beste hainbeste Hondarribian. Pasaian, azkenik, 16.000 kilo harrapatu dituzte bo ontziren artean. Arrandegian, gaur, 4 eurotan saldu da antxoa kiloa.

Asteartean Aldude ibarreko (Nafarroa Beherea) paisaien argazkiak biltzen dituen erakusketa inauguratu zuten Herriko Mediatekan. Nicole Moulin argazkilariaren irudiak dira; Alduderi buruzko bi liburu argitaratu ditu Moulinek. Mediateka irekia dago astea...

Atzo arratsean Herrira herri mugimenduaren eskualdeko taldea aurkeztu zuten Urruñako Posta etxean. Euskal preso politikoen egoera aztertzen duen bideo bat eman zuten, eta ondoren egin zuten Herriraren aurkezpena. Bertara bildutakoei dei egin zieten Pa...

Kateako (Landetxa) Arantzazuko Amaren parrokiaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan, Atzokoak Abesbatzak emanaldi bikoitza egingo du etzi. Batetik, 11:30etako mezan parte hartuko du eta, bestetik, kontzertua emango du mezaren ondoren, elizan bertan.

Maiatzaren Lehenak “burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko” eguna izan behar duela esan zuten atzo LAB sindikatuko Oarso Bidasoko zenbait ordezkarik Irungo Urdanibia plazan egindako agerraldian. Irunen elkartu zen LAB komunikabideekin, bertan egingo dutelako heldu den asteartean Oarso Bidasoko manifestazioa; Urdanibia plazatik abiatuko da, eguerdian. Langabezia tasa altuena duen Gipuzkoako hiria Irun dela gogorarazi zuten LABeko kideek (%17). Krisiaren eraginez desagertu den enplegua “egonkorra” izan dela nabarmendu zuen Zorion Ortigosak, “sortu dena, aldiz, batez ere aldi baterakoa da”. Hainbat datu eman zituzten LABeko kideek, esaterako, Euskal Herriko langabeen %53 urtebete baino gehiago daramala lanik egin gabe, edo %42k ez duela inolako prestaziorik jasotzen. LABen ustez, krisia kudeatzen ari direnek “kapitalismo basatienean sakontzeko” erabakia hartu dute, “eta egoera horretan, etxeetatik kanporatzeak, pobrezia egoera, marjinazio egoerak eta antzerakoak geroz eta gehiago azalaratzen ari dira”. Sindikatu abertzaleko Oaro Bidasoko arduradunaren hitzetan, “Espainiatik langile eskubideen galera besterik ez da etorriko, orain arteko neurri ekonomikoek egoera okerragotu dutelako”. “Antolatzeko” deia Martxoaren 29an lantokiak hustu zituen greba orokorraz mintzatu zen Ortigosa atzoko agerraldian. “Langileek emandako erantzunak argi utzi du Euskal Herrian langileek egoerarekiko duten haserrea. Orduan esan genuen lan erreforma gogor horrek eragin handia izango zuela lan munduan, eta dagoneneko txantaiak eta kaleratzeak erabiltzen hasi dira”, esan [...]

Eskulangintza Azoka indar betean dator, eta aurten inoiz azokan izan ez diren hemeretzi artisauk parte hartuko dute. Guztira, baina, 50 izango dira 34. ekitaldian izango diren artisauak, gehienak gipuzkoarrak. Inoiz baino egun gehiago izango dituzte eurek egindako produktuak erakutsi eta saltzeko, zubia dela eta, lau egun izango baitituzte aurretik: etzitik asteartera. Etzi arratsaldez bakarrik bisitatu ahal izango da, baina gainontzeko egunetan goiz eta arratsaldez honako ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Urtero gai berezi bat lantzen dute azokan, eta aurtengoa eltzegintza eta zeramika da. Hala, arlo horretan lan egiten duten hamar artisauk parte hartuko dute, eta kanpoan, berriz, karpa bat jarriko dute; bertan, Eltzegintza Maratoia egingo dute. Ereintza elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, ahalegin berezia egin dute askotariko tokietako zeramikagileak ekartzeko, “izan ere, teknika eta forma barietatea oso handia da”. Honakoak izango dira hamar partaideak: Huerva tailerreko Javier Fanlo eta Montse Mazas, Gerardo Pescador, Torrado eltzegintza, Lorea Lasa, Baob@ tailerreko Edyluz Torres, Karine Duhalde, Bruno Hurault, Alfacer tallerra, Imanol Aranburu eta Arketipo zeramika. Beste artisau batzuk ere nabarmendu ditu antolakuntzak: Joseba Burusko eskultorea, Gorka Urra musika tresnagilea, Richard Santana pieza bitxien egilea eta Mayte Domingos ehunak erabiltzen dituen artisaua. Horrez gain, 60 euroko zazpi erosketa txartel zozkatuko dituzte azokan zehar. [...]

Atzo egin zuten apirileko udalbatzarra, udaletxeko areto nagusian. Beste hainbat punturen artean, Xorrola zerbitzua emateko enpresa aukeratu zuten. Bost urterako esleitu diote Xorrolaren zerbitzua Cuadrabus enpresari. Lehiaketa publikora bi enpresek a...

XXIV. Sagardo Eguna izango da etzi, eta aurten 59 sagardogileren sagardoa probatzeko aukera izango da Zumardian eta Agirre Lehendakaria plazan egun osoz, eta goizean, Foru plazan. Urtero sagardotegi eta sagardogile bat omentzen dituzte, eta aurten Le...

Bilgunearen nondik norakoak azalduko dizkiete herritarrei eta maiatzaren 19rako deia egingo dute Herrira mugimenduaren Oiartzungo taldeak aurkezpen publikoa egingo du gaur. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin...

Hirugarren aldiz, Txin’goody Paradise reggae festibala egingo dute, bihar, Hendaian. Merkatu Zaharrean egingo dute jaialdia, 19:00etatik aurrera. Hainbat artistaren musikaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek: I & I Livity, Soon Come, Ras Miguel & Tafari, Txin’goody Root’s Band, Soundsystems, Equalbrothers, Thunda Clap eta Watts Attack.