Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Krisiari aurre egiteko “burujabetza” eskatuko du LABek Maiatzaren Lehenean

Maiatzaren Lehenak “burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko” eguna izan behar duela esan zuten atzo LAB sindikatuko Oarso Bidasoko zenbait ordezkarik Irungo Urdanibia plazan egindako agerraldian. Irunen elkartu zen LAB komunikabideekin, bertan egingo dutelako heldu den asteartean Oarso Bidasoko manifestazioa; Urdanibia plazatik abiatuko da, eguerdian. Langabezia tasa altuena duen Gipuzkoako hiria Irun dela gogorarazi zuten LABeko kideek (%17). Krisiaren eraginez desagertu den enplegua “egonkorra” izan dela nabarmendu zuen Zorion Ortigosak, “sortu dena, aldiz, batez ere aldi baterakoa da”. Hainbat datu eman zituzten LABeko kideek, esaterako, Euskal Herriko langabeen %53 urtebete baino gehiago daramala lanik egin gabe, edo %42k ez duela inolako prestaziorik jasotzen. LABen ustez, krisia kudeatzen ari direnek “kapitalismo basatienean sakontzeko” erabakia hartu dute, “eta egoera horretan, etxeetatik kanporatzeak, pobrezia egoera, marjinazio egoerak eta antzerakoak geroz eta gehiago azalaratzen ari dira”. Sindikatu abertzaleko Oaro Bidasoko arduradunaren hitzetan, “Espainiatik langile eskubideen galera besterik ez da etorriko, orain arteko neurri ekonomikoek egoera okerragotu dutelako”. “Antolatzeko” deia Martxoaren 29an lantokiak hustu zituen greba orokorraz mintzatu zen Ortigosa atzoko agerraldian. “Langileek emandako erantzunak argi utzi du Euskal Herrian langileek egoerarekiko duten haserrea. Orduan esan genuen lan erreforma gogor horrek eragin handia izango zuela lan munduan, eta dagoneneko txantaiak eta kaleratzeak erabiltzen hasi dira”, esan [...]

admin
Bidasoa
2012/04/27

Maiatzaren Lehenak “burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko” eguna izan behar duela esan zuten atzo LAB sindikatuko Oarso Bidasoko zenbait ordezkarik Irungo Urdanibia plazan egindako agerraldian. Irunen elkartu zen LAB komunikabideekin, bertan egingo dutelako heldu den asteartean Oarso Bidasoko manifestazioa; Urdanibia plazatik abiatuko da, eguerdian. Langabezia tasa altuena duen Gipuzkoako hiria Irun dela gogorarazi zuten LABeko kideek (%17).

Krisiaren eraginez desagertu den enplegua “egonkorra” izan dela nabarmendu zuen Zorion Ortigosak, “sortu dena, aldiz, batez ere aldi baterakoa da”. Hainbat datu eman zituzten LABeko kideek, esaterako, Euskal Herriko langabeen %53 urtebete baino gehiago daramala lanik egin gabe, edo %42k ez duela inolako prestaziorik jasotzen.

LABen ustez, krisia kudeatzen ari direnek “kapitalismo basatienean sakontzeko” erabakia hartu dute, “eta egoera horretan, etxeetatik kanporatzeak, pobrezia egoera, marjinazio egoerak eta antzerakoak geroz eta gehiago azalaratzen ari dira”. Sindikatu abertzaleko Oaro Bidasoko arduradunaren hitzetan, “Espainiatik langile eskubideen galera besterik ez da etorriko, orain arteko neurri ekonomikoek egoera okerragotu dutelako”.

“Antolatzeko” deia
Martxoaren 29an lantokiak hustu zituen greba orokorraz mintzatu zen Ortigosa atzoko agerraldian. “Langileek emandako erantzunak argi utzi du Euskal Herrian langileek egoerarekiko duten haserrea. Orduan esan genuen lan erreforma gogor horrek eragin handia izango zuela lan munduan, eta dagoneneko txantaiak eta kaleratzeak erabiltzen hasi dira”, esan zuen.

Greba deialdiaren harira bezala, langileei dei egin zien LABeko eskualdeko arduradunak, “antolatzeko eta eskubideen defentsa egiteko”. Bukatzeko, “egoera gogorrenean euren eskubideen alde borroka egiten duten eskualdeko langileak” gogoan izan zituen Zorion Ortigosak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.