
Erredazkzioa Luxiano Eizagirre Mariscal iheslari politiko sanpedrotarra lehengo ostegunean hil zen Kuban, 56 urte zituela, gaixotasun batengatik. 1978an ihes egin zuen Eizagirrek Euskal Herritik, eta Venezuelan urte batzuk eman ondoren, Togora deportat...

FUTBOLA Bigarren B Maila Lemoa-Real Union 1-0 Erregional Ohorezko Maila Elgoibar-Behobia 1-0 Tolosa-Real Union B 2-1 Erregional Preferente Maila Dunboa Eguzki-Astigarragako Mundarro 0-3 Allerru-Mariño 3-3 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Pozoblanco 26-28 Gipuzkoako Lehen Maila Irungo Gaztiak-Urola Lazti 26-20 ERRUGBIA E.H.ko Liga. Bigarren fasea Irun RT-Elorrio 26-29

Ikust Alaia udal liburutegia erlijio eta pazko ortodoxoarekin zerikusia duten elementu ikonografikoak erakutsiko ditu hilaren 13ra arte, Slavinskiy Dom elkarte eslabiarraren lanari esker. Erlijio horretako zenbait ikono, pazkoko arrautzak… eta ospakizun horrekin harremana duten hainbat elementu ezagutzeko aukera izango da. Munduko bigarren eliza kristaua Eliza katoliko apostoliko ortodoxoa komunitate kristaua da, munduko bigarren eliza kristau handiena, eliza katoliko apostoliko erromatarraren ondoren. 225 miliotik gora eliztar dauzka mundu osoan eta Mediterraneo ekialdeko erdialdeko komunitate kristau guztien oinordekotzat hartzen da. Zenbait gatazka eta bat ez etortzeak gertatu ondoren, eliza katoliko ortodoxoa eta eliza katoliko erromatarra banandu egin ziren Ekialdeko eta Mendebaldeko Zisma izenekoan, 1064ko uztailaren 16an. Kristautasun ortodoxoa Europa ekialdean zabaldu zen, inperio bizantziarrari eta misiolari-talde ugariren lanari esker.

Ikust Alaiak haurrentzako Kamishibai saioak prestatuko ditu hilaren 10etik 13ra; liburutegiko langileek beraiek prestatuko dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan da. Kamishibai “paperezko drama” esan nahi du jap...

Udal Kontserbatorioko ikasleek zazpi sari jaso zituzten joan zen asteburuan Gasteizen egin zuten Euskadiko Musikari Gazteen VI. Lehiaketan. Lehen sari bat, lau bigarren sari eta ohorezko bi aipamen ekarri dituzte Irunera. Guztira, bederatzi proposamen egin zituzten irundarrek, eta horietatik zazpik saria jaso zuten. Komunikabideei igorritako ohar baten bidez, Irungo Udaleko Hezkuntza ordezkari Fernando San Martinek zorionak eman dizkie saridunei eta Musika Eskolako arduradunei. Lortutako sarien aukera zabala nabarmendu du San Martinek, “Kontserbatorioan ematen diren musika-diziplina askotarikoak baitira”. Lehen saria: María Rallo, Castor Narvarteren biolako ikaslea (soka modalitatea). Bigarren sariak: Pablo Iriazabal, Miguel Sansiñenaren tronboiko ikaslea (haizea-metala); Christian García, Tomás Rutiren fagoteko ikaslea (haizea-egurra); Andrea Nicolas Izaguirre, Ana Aynetoren gitarrako ikaslea (soka pultsatuen tresnak); eta Mendibil haize-boskotea —Leire Roa, klarinetea; Amaia Lopez de Arbina, flauta; Aimar Martínez, oboea; Anne Perez de Azpeitia, fagota, eta Juncal Monserrat, tronpa— (ganberako musika). Ohorezko aipamenak: Uxue Sansiñena, Lerman Nievesen kontrabaxuko ikaslea (sokaren modalitatean), eta Ane Ruiz, Juan Mari Ruizen oboeko ikaslea (haizea-egurrean).

Tolosan hildako Caridad Angeles Rodriguez Arrieta gogoan izan zuten astearte arratsaldean, eta hamarnaka herritar bildu ziren hilketa hori salatzeko. Pasa den igandean aurkitu zuten hilda etxean Rodriguez. Hilketa bere gain hartu zuen senarrak, eta atx...

Real Unionek larunbatean garaipena lortu zuela, sailkapeneko azkenaren kontra hiru puntuak lortzeko arazorik izan ez zuela, eta sailkapenean arnasa hartu duela. Hori gaur idaztea izango litzateke normalena. Baina aurten ezin da txuribeltzengandik norma...

“Ez gaitzala isiltasunak hil”. Horixe aurtengo SMS lehiaketako mezu irabazlea. Maria Lizarraga Garmendia gazteak idatzi du, eta 165 mezuen artetik hoberena dela ebatsi du udaletako euskara teknikariez osatutako epaimahaiak. Lehengo ostiralean banatu zituzten VI. SMS lehiaketako sariak, Antxoko Kultur Etxean. Han, Pasaiako alkate Amaia Agirragabiria ez ezik, Oarsoaldeko udaletako euskara zinegotziak eta lehiaketako gazte finalistak izan ziren. Lehiaketak euskara erabiltzearen garrantziaz jabearazi nahi ditu gazteak, eta ekitaldian, horretaz jardun zuten arduradun politikoek, beti ere, gazteei begira antolatutako ekitaldi gazte eta freskoan. Esne Beltza taldeko Xabi Solanok banatu zituen sariak, eta baita bi kanta abestu ere, euskaraz bizitzako gonbitea luzatuz.

Esteban Muruetagoiena medikua orain 30 urte hil zen Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu ondoren. Asteburuan hura gogoratzeko ekitaldiak izan dira Oiartzunen. Hona hemen hainbat bideo eta argazki.

Lagunartean eta auzolanean herriari laguntzeko agertu duten prestutasuna eskertu diete gazteei Komunitateari zerbitzua eskaintzeko gaitasuna aitortu zieten lehengo ostiralean 2Daide egitasmoan parte hartzen duten gazteei. Diploma bana eman zieten, baita luntxa eskaini ere, auzolanean herriari laguntzeko agertu duten prestutasunarengatik. 2Daide Pasaiako Udalak bultzatuta 14 eta 15 urte arteko gazteekin lantzen den programa da, prestakuntza eta elkartasunezko zerbitzuak lantzeko. Egitasmoko partaide Iñigo Calefelek eta Ane Etxeberriak iragarri zutenez, aurten bi proiektu dituzte esku artean. Aste Santuaren bueltan film labur bat grabatuko dutela kontatu zuten, eta film laburren lehiaketa bat antolatuko dutela. Beren film laburra lehiaketa horren barruan aurkeztuko dutela iragarri zuten. Horrez gain, maiatzean hirugarren adinekoen eguna antolatzen dihardutela jakinarazi zuten. «Gure aiton-amonei eta adinekoei ongi pasatzeko egun bat eskaini nahi diegu», esan zuten. Karaokea, eta pintxo eta toka txapelketak antolatuko dituzte.

ERRUGBIA Federale 2 Maila Rochefort-Stade Hendayais 23-26 FUTBOLA Akitaniako Promozio Liga Siros-Hendaiako Eglantins 0-2 ESKUBALOIA Departamentuko Txapelketa (gizonak) Stade Hendayais-VO HBC 28-13 Departamenduko Txapelketa (em...

Jokoan zeuden zazpi txapelketatik lau irabazi zituzten eskualdeko batelek lehengo larunbateko estropadan Oarsoaldeko batelek faborito zirela berretsi zuten larunbatean San Pedron jokatu zuten Gipuzkoako Batel Txapelketan. Jokoan zeuden zazpi txapeletatik lau irabazi zituzten Oarsoaldeko batelek: nesken Haur-Kadete Mailan San Pedro izan zen onena, mutilen kadeteetan Hibaika, mutilen Gazte Mailan Trintxerpe-Illunbe eta gizonen seniorretan, San Pedro izan zen txapelduna. Eguraldi onarekin, arraun giro ezin hobea izan zen San Pedron larunbatean. Gipuzkoa osotik etorritako zaleak izan ziren bertan. Getaria eta San Pedro nagusi Orio eta San Pedro arteko lehia estua izan zen Seniorren estropadan. Irten eta berehala aurre hartu zuen Oriok, eta San Pedrok ez zien hirugarren luzera arte harrapatu. 8 minutu, 44 segundo eta 11 ehuneneko behar izan zituen San Pedrok estropada eremua osatzeko, eta 8 minutu, 47 segundo eta 78 ehuneneko Oriok. Illunbe hirugarren izan zen, eta Zarautz laugarrena Nesketan Hibaika eta Getaria arteko borroka izan zen ikusgarriena. Getariarrak denbora guztian aurretik ibili arren, Hibaika gertutik jarraitu zien estropada eremu osoan. Azkenean bost segundoko aldea atera zion Getariak Hibaikari.

Hiritarren informaziorako zerbitzuen aste santuko ordutegien berri eman dute udaletik. Hauek dira: 010 telefono zerbitzuak larunbatean soilik funtzionatuko du, apirilaren 7an. Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak hilaren 5etik 9ra 09:00etatik 14:00eta...

Koldo Agirrek transformazioaren gainean egindako hausnarketarekin osatu du argazki erakusketa, eta hilabete osoan zehar (bihartik hilaren 29ra arte) Mikelazulon ikusteko aukera izango da. Gizakiaren aldaketa, bere esistentzia eta ingurumena landuko dit...

Donibaneko kiroldegia hilaren 5etik 12ra itxita egongo dela ohartarazi dute arduradunek.

Puntu nagusi bat zuten eztabaidatzeko zinegotziek astearteko plenoan, enplegu planei buruzkoa. PSE-EEk aurkeztu zuen proposamen bat, eta bestea Bildu, EAJ eta Errenteriako Ezkerrarena zen. Hala ere, mahai gainean gelditu zen puntu hori hurrengo plenora arte. Julen Mendoza alkateak eta Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak azaldu zutenez, elkarrizketak izan dira taldeen artean, eta apirileko udalbatzarrerako akordioa lortzen saiatuko dira. Oreretako Langabeen Batzordeak ere hitza hartu zuten, eta PSE-EEren proposamenari “kutsu elektoralista” hartu diola adierazi zuen, eta hiru erakundetan egin duen kudeaketari egotzi dio langabeen egoera. Horrez gain, esan zuten azpiegitura handietarako “milioikako aurrekontuak” egitea ez dutela ulertzen esan zuten, eta gero langabeei dirurik ez dagoela esatea. Horrez gain, PSE-EEko kideek hainbat enpresatan hartutako goi karguak salatu zituzten, Melchor Gilen nahiz Juan Carlos Merinoren kasuak aitatuz. Hain zuzen, eguneko protagonista nagusia Merino bera izan zen. PSE-EEko bozeramaile eta alkate izandakoak erretiroa hartu du, eta azken udalbatzarra izan zuen asteartekoa. Udal talde guztiek nabarmendu zuten egindako lana, baina Mendoza alkateak egin zuen irakurketa zabalena: “Asko sufritu duten bi mundutako kideak izanda, elkarrizketa bide bat irekitzea ez zen erraza, baina lortu dugula uste dut. Normalizazio politikorako isla dela uste dut”. Maila pertsonal eta politikoan, ordea, puntu bat ezin izan dutela gainditu azaldu zuen, baina [...]

Gaur bertso saioa izan dute Koldo Mitxelena ikastetxean Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin. Gai jartzaile lanetan ikasleak berak aritu dira, 4. DBH eta 1. Batxilergokoak, hain zuzen. Institutuko euskara taldeak antolatu du.

Udal ludoteketan Pazko Asterako programazio berezia prestatu dute. Horrenbestez, hilaren 10etik 13ra, hainbat jardueretan parte hartu ahal izango dute 5 eta 12 urte bitarteko haurrek: jokoak, tailerrak… Udalak jakinarazi dutenez, goizez bakarrik egongo da irekita, 11:30etik 13:00etara, eta sarrera doan da. Udalak ohartarazi du egun horretan ez dela jarduerarik izango auzoetako ludoteketan, guztiak Merkatuzarren egingo dituztela. Bestalde, gogorarazi du oraindik aukera dagoela Gabierrota, Agustinak, Markola, Beraun, Alaberga, Kaputxinoak eta erdiguneko udal ludoteketan izena emateko. Horiek astelehenetik ostiralera daude irekita 17:30etik 19:30era. Urte osoko kuota 40 eurokoa da eta hiru hilabetekoa 20 eurokoa.