2Daide proiektuko gazteei diplomak banatu dizkiete
Lagunartean eta auzolanean herriari laguntzeko agertu duten prestutasuna eskertu diete gazteei Komunitateari zerbitzua eskaintzeko gaitasuna aitortu zieten lehengo ostiralean 2Daide egitasmoan parte hartzen duten gazteei. Diploma bana eman zieten, baita luntxa eskaini ere, auzolanean herriari laguntzeko agertu duten prestutasunarengatik. 2Daide Pasaiako Udalak bultzatuta 14 eta 15 urte arteko gazteekin lantzen den programa da, prestakuntza eta elkartasunezko zerbitzuak lantzeko. Egitasmoko partaide Iñigo Calefelek eta Ane Etxeberriak iragarri zutenez, aurten bi proiektu dituzte esku artean. Aste Santuaren bueltan film labur bat grabatuko dutela kontatu zuten, eta film laburren lehiaketa bat antolatuko dutela. Beren film laburra lehiaketa horren barruan aurkeztuko dutela iragarri zuten. Horrez gain, maiatzean hirugarren adinekoen eguna antolatzen dihardutela jakinarazi zuten. «Gure aiton-amonei eta adinekoei ongi pasatzeko egun bat eskaini nahi diegu», esan zuten. Karaokea, eta pintxo eta toka txapelketak antolatuko dituzte.
Lagunartean eta auzolanean herriari laguntzeko agertu duten prestutasuna eskertu diete gazteei
Komunitateari zerbitzua eskaintzeko gaitasuna aitortu zieten lehengo ostiralean 2Daide egitasmoan parte hartzen duten gazteei. Diploma bana eman zieten, baita luntxa eskaini ere, auzolanean herriari laguntzeko agertu duten prestutasunarengatik.
2Daide Pasaiako Udalak bultzatuta 14 eta 15 urte arteko gazteekin lantzen den programa da, prestakuntza eta elkartasunezko zerbitzuak lantzeko.
Egitasmoko partaide Iñigo Calefelek eta Ane Etxeberriak iragarri zutenez, aurten bi proiektu dituzte esku artean. Aste Santuaren bueltan film labur bat grabatuko dutela kontatu zuten, eta film laburren lehiaketa bat antolatuko dutela. Beren film laburra lehiaketa horren barruan aurkeztuko dutela iragarri zuten.
Horrez gain, maiatzean hirugarren adinekoen eguna antolatzen dihardutela jakinarazi zuten. «Gure aiton-amonei eta adinekoei ongi pasatzeko egun bat eskaini nahi diegu», esan zuten. Karaokea, eta pintxo eta toka txapelketak antolatuko dituzte.


