Atzeratu egin dute enplegu planari buruzko mozioa
Puntu nagusi bat zuten eztabaidatzeko zinegotziek astearteko plenoan, enplegu planei buruzkoa. PSE-EEk aurkeztu zuen proposamen bat, eta bestea Bildu, EAJ eta Errenteriako Ezkerrarena zen. Hala ere, mahai gainean gelditu zen puntu hori hurrengo plenora arte. Julen Mendoza alkateak eta Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak azaldu zutenez, elkarrizketak izan dira taldeen artean, eta apirileko udalbatzarrerako akordioa lortzen saiatuko dira. Oreretako Langabeen Batzordeak ere hitza hartu zuten, eta PSE-EEren proposamenari “kutsu elektoralista” hartu diola adierazi zuen, eta hiru erakundetan egin duen kudeaketari egotzi dio langabeen egoera. Horrez gain, esan zuten azpiegitura handietarako “milioikako aurrekontuak” egitea ez dutela ulertzen esan zuten, eta gero langabeei dirurik ez dagoela esatea. Horrez gain, PSE-EEko kideek hainbat enpresatan hartutako goi karguak salatu zituzten, Melchor Gilen nahiz Juan Carlos Merinoren kasuak aitatuz. Hain zuzen, eguneko protagonista nagusia Merino bera izan zen. PSE-EEko bozeramaile eta alkate izandakoak erretiroa hartu du, eta azken udalbatzarra izan zuen asteartekoa. Udal talde guztiek nabarmendu zuten egindako lana, baina Mendoza alkateak egin zuen irakurketa zabalena: “Asko sufritu duten bi mundutako kideak izanda, elkarrizketa bide bat irekitzea ez zen erraza, baina lortu dugula uste dut. Normalizazio politikorako isla dela uste dut”. Maila pertsonal eta politikoan, ordea, puntu bat ezin izan dutela gainditu azaldu zuen, baina [...]
Puntu nagusi bat zuten eztabaidatzeko zinegotziek astearteko plenoan, enplegu planei buruzkoa. PSE-EEk aurkeztu zuen proposamen bat, eta bestea Bildu, EAJ eta Errenteriako Ezkerrarena zen. Hala ere, mahai gainean gelditu zen puntu hori hurrengo plenora arte. Julen Mendoza alkateak eta Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak azaldu zutenez, elkarrizketak izan dira taldeen artean, eta apirileko udalbatzarrerako akordioa lortzen saiatuko dira.
Oreretako Langabeen Batzordeak ere hitza hartu zuten, eta PSE-EEren proposamenari “kutsu elektoralista” hartu diola adierazi zuen, eta hiru erakundetan egin duen kudeaketari egotzi dio langabeen egoera. Horrez gain, esan zuten azpiegitura handietarako “milioikako aurrekontuak” egitea ez dutela ulertzen esan zuten, eta gero langabeei dirurik ez dagoela esatea. Horrez gain, PSE-EEko kideek hainbat enpresatan hartutako goi karguak salatu zituzten, Melchor Gilen nahiz Juan Carlos Merinoren kasuak aitatuz.
Hain zuzen, eguneko protagonista nagusia Merino bera izan zen. PSE-EEko bozeramaile eta alkate izandakoak erretiroa hartu du, eta azken udalbatzarra izan zuen asteartekoa.
Udal talde guztiek nabarmendu zuten egindako lana, baina Mendoza alkateak egin zuen irakurketa zabalena: “Asko sufritu duten bi mundutako kideak izanda, elkarrizketa bide bat irekitzea ez zen erraza, baina lortu dugula uste dut. Normalizazio politikorako isla dela uste dut”. Maila pertsonal eta politikoan, ordea, puntu bat ezin izan dutela gainditu azaldu zuen, baina ulermenera heltzeko “ateak irekita” daudela.
II. Errepublika garaian izandako azken udalbatzarrari buruzko adierazpen proposamena izan zen gai zerrendako beste puntu bat. Bost udal taldeek bat egin zuten eta aurrera atera zen. Jose Manuel Ferradasek egin zuen aurkezpena, eta hiru puntu zituela azaldu zuen. Bertan, herriko azken gobernu errepublikarrari zein kaleratu zituzten 35 funtzionarioei esker ona ematea, eta apirilean zehar pertsona horiek guztiak gogoratzeko ekitaldi bat egitea onartu zuten.
Errenteria Musikaleko lanpostuen zerrenda ere aurrera atera zen, udal talde guztien babesarekin, PPrena izan ezik (abstenitu egin zen). PPk, hain zuzen, galdera-erantzunetan Tulleko ikasleei eginiko ekitaldia kritikatu zuen, hitzaldia euskaraz emateagatik.

