Biharko langabeen batzarra 18:00etan izango da Urnietan
Duela egun batzuk Oreretako langabeen batzarrak Gipuzkoa mailan egingo dute batzar baten berri eman zuen. Bihar izango da Urnietako kultur etxean, baina ez 10:00etan iragarri bezala, 18:00etan baizik. Aurretik ere, martxoaren 9an, Gipuzkoako langabeen ...
Duela egun batzuk Oreretako langabeen batzarrak Gipuzkoa mailan egingo dute batzar baten berri eman zuen. Bihar izango da Urnietako kultur etxean, baina ez 10:00etan iragarri bezala, 18:00etan baizik.
Aurretik ere, martxoaren 9an, Gipuzkoako langabeen plataforma elkartu zen eta bertan parte hartu zuen Errenteria-Oreretako langabeen batzarrak. Herriko batzarrarekin batera izan ziren, Azkoitia inguruko, Urnieta inguruko eta Donostialdeko ordezkariak. Batzar bakoitzak egiten dituen jarduerei eta ekintzei buruz hitz egin zuten, eta iritziak partekatu zituzten. Aurrera begira eman beharreko urratsak ere zehaztu zituzten.
Orain arte emandako urratsak positibotzat jo zituzten, eta batzarrek babes gehiago lor dezaketelakoan daude, “eskasa” izan baita deialdiek jasotako erantzuna. Horrenbestez, Euskal Herriko herri eta hiri guztietara ordezkaritza zabaldu behar dutela iritzi diote: “Behingoz ohartu behar dugu langabeok mugitu eta borrokatu ezean jai dugula, ez duela beste inork gure ordez egingo”.

