Hasi dira klaseak Eguzkitza ikastetxe berrian
Atzo hasi ziren klaseak ematen Eguzkitza Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikastetxeko eraikin berrian. 1, 2 eta 3. mailako 288 ikaslerentzat egun berezia izan zen, lehen aldiz eseri bait ziren aurrerantzean beren ikasmahaiak izango direnetan. Orain arte Olaberrian izan dira, beren eskola zaharra eraitsi eta berria noiz eraiki zain. Ikastetxearen irekitzea mailakatua izango da. Hala, irailean 4. mailakoen eta bi urteko haurren txanda izango da, eta handik urte betera 5. mailakoak ere hasiko dira Eguzkitza eskola berrian. Azkenak iristen 6. mailakoak izango dira; 2014-2015 ikasturte hasierarako espero dituzte. Guztira, 484 ikasleetzako tokia egongo da Eguzkitzan. Atzo, Eusko Jaurlaritzako eta Irungo Udaleko arloko arduradunak Eguzkitza ikastetxe berriko lehen eskola egunean egon ziren. Udaleko arloko arduradunak, Fernando San Martin zinegotziak, ez zuen poza ezkutatu: “hasiera batean planteatutako helburu guztiak bete dira; bere garaian lurzatia eskura jarri genuen obra egiteko eta Eusko Jaurlaritzaren obrak amaitu zirenean eta eraikinaren lagapena egin zenean, hainbat ekipamendu gaitu genituen; haien artean ikastetxeko autobusarentzako aparkalekua eta oinezkoentzako sarbidea aipa daitezkeela, eta gaur egun instalazioaren aldaketa Eguzkitzan inolako arazorik gabe”. Behin behineko egoeran Eguzkitza ikastetxe publikoan D eredua eskainiko dute soilik, lehengo eraikin zaharrean bezala. Orain arte ikasleak Olaberria auzoko eraikin batean egon dira behin behinekoz, eskola berriko obrak [...]
Atzo hasi ziren klaseak ematen Eguzkitza Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikastetxeko eraikin berrian. 1, 2 eta 3. mailako 288 ikaslerentzat egun berezia izan zen, lehen aldiz eseri bait ziren aurrerantzean beren ikasmahaiak izango direnetan. Orain arte Olaberrian izan dira, beren eskola zaharra eraitsi eta berria noiz eraiki zain.
Ikastetxearen irekitzea mailakatua izango da. Hala, irailean 4. mailakoen eta bi urteko haurren txanda izango da, eta handik urte betera 5. mailakoak ere hasiko dira Eguzkitza eskola berrian. Azkenak iristen 6. mailakoak izango dira; 2014-2015 ikasturte hasierarako espero dituzte. Guztira, 484 ikasleetzako tokia egongo da Eguzkitzan.
Atzo, Eusko Jaurlaritzako eta Irungo Udaleko arloko arduradunak Eguzkitza ikastetxe berriko lehen eskola egunean egon ziren. Udaleko arloko arduradunak, Fernando San Martin zinegotziak, ez zuen poza ezkutatu: “hasiera batean planteatutako helburu guztiak bete dira; bere garaian lurzatia eskura jarri genuen obra egiteko eta Eusko Jaurlaritzaren obrak amaitu zirenean eta eraikinaren lagapena egin zenean, hainbat ekipamendu gaitu genituen; haien artean ikastetxeko autobusarentzako aparkalekua eta oinezkoentzako sarbidea aipa daitezkeela, eta gaur egun instalazioaren aldaketa Eguzkitzan inolako arazorik gabe”.
Behin behineko egoeran
Eguzkitza ikastetxe publikoan D eredua eskainiko dute soilik, lehengo eraikin zaharrean bezala. Orain arte ikasleak Olaberria auzoko eraikin batean egon dira behin behinekoz, eskola berriko obrak egin artean. Olaberriako eskola HHEko ikasleentzat izango da; Anakako Pagogaina kalean daude orain, horiek ere behin behinean.

