Madalenetako Jai Batzordea antolatzeko deialdiari 25 taldek erantzun die. Ostiralean egin zuten lehen bilkura, eta Irune Balentziaga kultur zinegotziak partaideei jakinarazi zien, batzorde horretan hartuko direla herriko jaien gaineko erabaki garrantzitsuenak. Bilera horretan iazko balantze ekonomikoaren berri eman zuten, eta aurtengo aurrekontuaren berri eman zien: udalak 121.000 euro edukiko ditu jaiak prestatzeko, eta herriko elkarteei, berriz, 43.000 euroko laguntza emango die udalak. Jai Batzordearen egitekoa izango da diru hori zertan gastatuko den erabakitzea. Horrekin lotuta, herriko plano bat banatu zitzaien partaideei espazioen gainean erabakiak hartzeko Hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da, eta azkena, maiatzaren 25ean, bata zein bestea 17:30ean, Xenpelar Etxean.
Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko ekitaldi berezia egin zuten iragan ostiralean Talaia Eskolan. 1616ko apirilaren 23an hil ziren William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega, eta egun horretan bertan lurperatu zuten Miguel Cervantes. Horregatik ospatzen dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Abenturaz beteriko 29 ipuin ezberdin kontatu zituzten eta guztira, Hondarribiko Biteri eta Bordari zentrotako 770 bat ikasleek bat egin zuten.
Atzora arte Anduvan jokatutako hamazazpi partidetatik hamabi irabazi, lau berdindu eta bakarra galduta zituen Mirandes liderrak. Atzo arratsaldean Rean Unionek liderraren zelaian lortutako emaitza (2-2) oso ona izan zen, baina gehiago behar zuen, hiru puntuak behar zituen Irungo taldeak. Mirandesek, bere aldetik, atzoko garaipenarekin Ligako txapela jantzi du, bi partidaren faltan, zortzi puntu ateratzen dizkio bigarren den Ponferradinari. Jaitsiera promozio postuan ez bukatzeko lehia bizian dauden hiru taldeek emaitza desberdinak lortu dituzte asteburuan. Hemendik bi astera jakingo dugu Real Unionen berdinketako puntuak zerbaiterako balio izango duen ala ez, baina momentuz toki berean jarraitzeko nahikoa da, eta ez da gutxi; galdu izanez gero, Real Bk aurrea hartuko lioke, eta Palenciarekin promozioan leudeke txuri-beltzak. Palenciak aurreko jardunaldian utzi zuen aspaldiko partez promozio postua, baina poza ez da luzerako izan. Sestaon galduta (3-2), sailkapeneko hamaseigarren postura itzuli dira gaztelarrak. Jardunaldia hasi aurretik promozio postuan zegoenarentzat izan zen emaitzarik onena, Real Brentzat. Garaipen bikaina eskuratu zuen Torrelavegan (0-1), eta, sailkapenean bi koska gora eginez gain, Gimnastika eurekin lehiatzera behartu du. Azken bost partidetatik bi irabazi eta hiru berdindu ditu Sansek. Eta jaitsiera postuetan dagoen lehen taldeak, Arandinak, Salamancan galdu zuen (2-1) eta geratzen diren bi partidak irabazi eta aurkarietako baten biak galtzea beharko luke [...]
Eureka gazte lokalean prestatu dute askaria
Nola eragiten dit niri etxeko zerbitzuaren lege berriak? izenburuarekin, gai horren gaineko zalantzak argitzeko, hitzaldia antolatu du Pasaiako Udalak Bizkaiko Etxe Barrukoak elkarteko kideekin elkarlanean. Lege berriak zein eragina duen eta horren gai...
Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxeko arduraduna Londresen da egunotan, Errenteria-Oreretan duen jatetxea munduko ehun jatetxe onenen zerrendarako hautagaia delako. Zerrenda hori Restaurant aldizkariak argitaratzen du. Gaur, hain zuzen, Adurizek adierazi du El Bullik eraginda daudela munduko jatetxe onenak: “El Bullik egin duen ekarpen handiena egungo gastronomiaren pentsamoldea aldatzea izan da”. Gaineratu duenez, tresna berriak eman dizkie sukaldari garaikideei, “baina garrantzitsuena tresna horiekin zer egin jakitea da”.
Bertako erleei erasotzen dieten asiar liztorrak harrapatzeko udalak tranpak jarriko dituela jakinarazi du Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotziak. Tranpa horiek herriko zenbait parke eta lorategietan jarriko dituzte. Diezek gogorarazi duenez, Frantziatik etorri den liztor mota hori “oso erasokor eta arriskutsua da” bertako erleentzat. Tranpa horien bidez ahalik eta erle erregin gehien harrapatzea espero dute, “etorkizunean ahalik eta kabi gutxien egin ditzaten”. Horrez gain, harrapatzen dituzten liztorren kopuruaren berri emango die Gipuzkoako erlezain elkarteari zein bestelako erakundeei “ondorioak atera eta behar diren neurriak azter daitezen”. Herritarrengana ere zuzendu da udala, eta liztorren kabirik ikusiz gero jakinarazteko eskatu die.
Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Donibane Mendaur-Oiarso 59-75 Eskubaloia Senior emakumeak. Udaberri Kopa. Ereintza (atsedenaldia) Futbola Erregional Preferentea Martutene-Touring 0-1 Beti Ona-Astigarragako Mundarr...
Albistea, OARSO BIDASOKO HITZAn.
Ordu erdi barru zabalduko dute Eskulangintza azoka