Altzibarko jaiak, sanpedroak, antolatzeko lanetan hasi da Jai Batzordea. Pasa den ostiralean egin zuten lehenengo bilera, eta gaur egingo dute bigarrena. 20:00etan izango da, Altzibarko eskoletan.
Joseba Mitxelenak aitonari, eta, orokorrean, Gernikako bonbardaketa pairatu duten guztiei, jarritako bertsoak, atzo, hilak 26, gertakarien 75. urteurrena dela eta. Ile txuridun gizon on bati entzun nion historia begitan zeuzkan malkoak eta bihotz ba...
FUTBOLA Bigarren B Maila Mirandes-Real Union (igandea, 18:00etan). Erregional Ohorezko Maila Behobia-Beti Gazte (larunbata, 15:30ean, Galeko belar artifizialeko zelaian). Urola-Real Union B (larunbata, 16:00etan). Erregional Preferente Maila Dun...
Sagardo Egunera itxaron ezin dutenek gaur aukera bikaina izango dute sagardoa probatzeko. Izan ere, gaur, 19:00etatik aurrera, kata berezia egingo dute udaletxeko areto nagusian. Elkarte antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo berritasun nagusia ho...
Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du maiatzaren 1ean ez dela izanen hondakinen gaikako bilketarik; hil horren 8an eginen dute kutxa horien eta bizilekuetako gaikako edukiontzien hurrengo bilketa. “Etxeko kutxa horia betea baldin bada, ondoko borondatezko ekarpen-guneetan hustu dezakezue: Laranjondo karrikan; Tunelgo karrikan; Industria karrikan; Orio karrikan”, adierazi dute udaletxetik. Beiraren bilketa maiatzaren 3an izanen da, ostegunarekin. Bide batez, “kutxak eta etxe hondakinak bilketa egunaren bezperan” atera behar direla oroitarazi dute Herriko Etxetik.
Etzi, igandearekin, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta Irungo hainbat dantza eskolek eta Udal Kontserbatorioak emanaldi berezia eskainiko dute Zabaltza plazan. 10:30ean, beroketa eta funky saioak, Ainhoa eta Toxic akademien eskutik. 12:00e...
Gorka Pinturas taldearen kontra jokatuko du bihar, 18:30ean, etxean, areto futboleko Oiartzunek. Irabaziz gero, lider jartzeko aukera dute oiartzuarrek. Power Rangersek Tecnunen kontra jokatuko du gaur, 20:30ean, Elorsoron. Eta DPO Baobabek bukatu du d...
Dena prest dago, herriko elkarteek egindako lanari esker, bihar Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia ospatzeko. Aurten, 59 sagardogileren uzta dastatu ahal izango dute Zumardira eta Agirre Lehendakariaren plazara 18:00etan biltzen direnek. Sagardoaren festa handia,baina, ez da arratsaldera bakarrik mugatuko, antolaketa lanean aritu diren hemezortzi elkarteei esker, egun osoz zipriztinduko baititu sagardoak herriko txokoak. Horretarako, eguerditik aurrera, euskal jokoak, irrintzilariak, bertsolariak, dultzaineroak, trikitilariak, dantzariak eta txistulariak ibiliko dira eguna girotzen herriko kaleetan barrena. Gainera, sagardoaren eguna izanik, eguerdi partean ere izango da hura dastatzeko aukera, antolatzaileek azaldu dutenez: “Gorena izendapena duten sagardoen dastaketa antolatu dugu, goizean”. Jatekoak ere ez dira faltako, eta egun osoan zehar baserritarrak, gazta saltzaileak eta talogileak izango dira Zumardian. Sagardotegiek onena eskaini Arratsaldeko jaiari 18:00etan ekingo diote. Aurkezpena egin eta txalaparta hotsek nahiz irrintzilariek hasiera ofiziala egiten duten unetik, sagardoa bihurtuko da nagusi. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko partaide diren sagardotegiek “duten onena” eskainiko dutela zehaztu dute antolatzaileek, “Eusko Label izendapena duen sagardoa barne”. Hala ere, Gipuzkoako elkartean ez dauden sagardotegiak ere ariko dira biharkoan. Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiete Sagardo Egunaren hogeita laugarren ekitaldia egi bihurtzeko lanean aritu diren elkarte eta norbanakoei, eta baita parte hartuko duten sagardotegiei ere: “Herritarrei onena eskaintzeko saiakera egin dugulako, eta baita lortu [...]
Gaur goizean Pasaiako alkatea Amaia Agirregabiriak 2daiden parte hartzen duten Anunziata ikastetxeko ikasleei diplomak banatu dizkie Antxoko ikastetxeko areto nagusian. Ikasteko eta elkartasunezko zerbitzua emateko metodologia erabiliz, Urtxintxa elkarteak 2daide udal proiektua kudeatzen du Pasaian. 2daide proiektua Pasaiako udaleko haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal Planaren barruan kokatzen da. Aurten bi lan talde eratu dituzte herriko gazteekin, eta komunitatea zerbitzatzeko asmoz, ikasle gazteek bi egitasmo landu dituzte. Hortaz, maiatzaren 26an, elkarteen egunean, gazteei zuzenduak izango diren tailerrak antolatuko dituzte eta maiatzaren hasieran, oraindik zehazteko dagoen datan, 3. adinekoen eguna antolatuko dute, aiton-amonei eta adinekoei ongi pasatzeko egun bat eskainiz. Hiru jarduera nagusi izango ditu 3. adinekoan jaiak: karaokea, pintxo txapelketa eta toka txapelketa.
Lesakarra da aurtengo Sagardo Eguneko protagonista. Urtero omentzen dute sagardogile bat, eta aurten Lesakako (Nafarroa) Linddurren Bordako Juan Mari Lopez (Oiartzun, 1972) izan da. Zer esanahi dauka zuretzat omenaldi hori jaso izanak? Hamar urte inguru dira Oreretako Sagardo Egunera eramaten dudala sagardoa, eta egindako lanaren sari bat bezala hartu dut. Ilusioa ematen du aurrera jarraitzeko. Nolatan hasi zinen Sagardo Egunera zure uzta ekartzen? Tartean, Nafarroako sagardogileak ere nahi zituzten, gipuzkoarrak zein bizkaitarrak dituzten bezala. Deitu ninduten eta bai ni eta baita Lekarozko beste bat ere joaten hasi ginen, nahiz eta aurten ez dudan uste joango denik. Zuk Linddurren Borda sagardotegia daukazu. Zer aurki daiteke bertan? Duela hamabi urtetik dago irekita. Urte guztian zabalik edukitzen dugu sagardotegia, eta maiatzera arte betiko menua izaten da. Sagardotegi txikia da, eta bertako sagarrarekin egiten dugu sagardoa: Oiartzun, Bortziriak eta inguru horretako sagarrarekin. Guk ere baditugu geure sagarrondoak, baina geu hornitzeko beste ez dugu. Produkzio txikiko sagardotegia da gurea. Aurten zuek egindako sagardoa zer moduzkoa izan da? Aurten ona; gustura geratu naiz aurtengo sagardoarekin. Nik uste dut aspaldiko urtetan atera den sagardorik onena atera dela gure etxean. Errenteria-Oreretan izango zara Sagardo Egunean? Ez. Sagardotegia irekia daukagu, eta txuletak erretzen ibiltzen naizenez, ez dut joaterik izango, [...]
Aurten Langileen Egunaren tokatu da Dantzari Txiki Eguna. Ereintza dantza taldeak antolatzen duen ekimenak 24. aldia du, eta aurtengoan Euskal Herri osotik etorriko diren 400 dantzari batuko zaizkie Ereintza dantza taldekoei. Ekintza guztiak kalean izango dira, baina zerura begira egongo dira antolatzaileak, egunotan gainean izan diren lainoek euririk utzi ez dezaten. Txarrenean ere, euria eginez gero, Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte guztiak. Ekitaldi nagusia eguerdian Zumardian egingo dutena izango da. Hain zuzen, hamabi dantzetako egitaraua prestatu dute: agurra eta San Juan; Getaria; Iruñea; Abaltzisketako txantxoak; zapatagin dantza; Txulalai; Makil txiki berria; jorrai dantza (mutilak); boastitzea (neskak); uztai txiki (mutilak) eta fandago eta arin-arina. Honakoak dira parte hartuko duten talde guztiak desfilean aterako diren ordenaren arabera: Errenteria Musikal (Errenteria-Orereta), Getaria (Getaria, Lapurdi), Amaiur (Iruñea), Lurra (Urretxu, Gipuzkoa), Ttarla (Hernani, Gipuzkoa), Udaberri (Tolosa, Gipuzkoa), Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa) eta Erketz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa). Egitaraua 10:30: Taldeen kontzentrazioa Koldo Mitxelena plazan. 10:30: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan. 11:30: Desfilea. 10 minutuko bi geldialdi egingo dira. 12:30: Emanaldia Gamon Zumardian. 14:00: Bazkaria. Haurrek herriko elkarteetan bazkalduko dute, eta arduradunek Landare elkartean. 16:30: Dantzaldia Modestoren eskutik.
Fato Cultural Galego elkarteak antolatuta, maiatzean kaleko zinema izango da San Pedron. Maiatzaren 11n Telmo Esnalek zuzendutako Urte Berri On Amona emango dute, eta maiatzaren 12an Asier Altunaren Bertsolari. Bi emanaldiak 22:00etan izango dira, fron...
Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia bukatzeko bi jardunaldi falta dira. Eta dagoeneko final batzuk erabakita daude. Neskenak, esaterako. Gazte Mailan Otaegi-Senper eta Goikoetxea-Huizi bikoteak iritsi dira finalera. Eta Helduen Mailan Garmendia-Erras...
Tximeleta kirol elkarteak maiatzaren 5ean Usurbilgo kiroldegian soinketa erritmiko, hip-hop eta funky topaketa egingo du, 10:00etan hasi eta 18:00ak arte. Bertan parte hartuko dute Elizaldeko eta Haurtzaroko Tximeletaren taldeetako dantzariek.
San Marko Eguna herenegun izan arren, Errenteria-Oreretako mendian etzi egingo dituzte ekimenak. Aurten, gainera, inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu udalak herritarrekin elkarlanean, eta horien artean, Ze esatek taldearen kontzertua nabarmendu daiteke. Urtero moduan, krosa izango da protagonista goizean. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markorako Igoera 10:30ean aterako da Herriko Plazatik. Aurretik izena eman ez dutenek (Interneten) momentuan bertan eman beharko dute parte hartu ahal izateko (09:00etatik 10:00etara) arkupeetan bertan, 10 euroren truke. Goizeko beste protagonista Independentistak sareak antolatutako Independentziaren aldeko III. Erromeria Martxa izango da. 10:00etan irtengo da Xenpelar plazatik, eta partaideei berdez jantzita joateko deia egin diete. Sinistunek, berriz, meza izango dute Benito Ijurra apaizaren eskutik. Helduez gain, haurrek ere izango dute zer egin San Markon. Eguerdian haurrentzako eta gurasoentzako euskal olinpiadak antolatu dituzte. Udalak jakinarazi duenez, 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude. Goizean zehar eta ekimenen ondoren ere, nahi duenak atseden hartu eta mokadutxoren bat jateko aukera izango du erromerian. Hainbat postu izango direla azaldu du antolakuntzak, “gazta eta bestelako janari eta edariak eskaintzen”. Arratsalderako nekatu ez denak oraindik baliatu ahal izango du eguna San Markon. Hala nola, musikarekin: bazkal ostean Iñaki Labaka musikariak kontzertua emango du, eta 18:00etan, berriz, Ze esatek taldeak animatuko [...]
Oñatiko Upaingoa baserrian, Juan Zelaiak, Jose Mari Arzelusen osabak, 300 urte baino gehiagoko tradizioa berreskuratu du: txakolina baserrian bertan egitearena. Jose Mari Arzelus oñatiarra da izatez, baina Oiartzunen bizi da, eta familiako negozioan ...