Guadalupeko gotorlekuraino iritsi da Tren Berdea
Hondarribiko Udalak eta Arma Plaza Fundazioak herria eta Guadalupeko gotorlekua bisitatzeko aukera eskainiko dute Tren Berdearen bidez. Zerbitzua maiatzaren 5ean jarriko dute abian, eta larunbatero izango da. «Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik», esan du Gregorio Berrotaranek, Landa zinegotziak. «Hirugarren urtez jarriko dugu trena martxan, eta sekulako arrakasta izan du orain arte. Orain, beste eragingarri bat eman diogu, Guadalupeko gotorlekuko fosoraino sartu eta itzulia ematen diolako. Bisita gidatua egiteko aukera ere badago, bi euro gehiago ordainduta». Tren Berdea larunbat goizetan 10:00etan eta 12:00etan aterako da San Juan de Dioseko biribilgunetik, eta arratsaldetan 16:00etan eta 18:00etan leku berberetik. Igotzeak eta jaisteak hiru euroko prezioa du, eta bi euro gehiago bisita gidatuak. Bost urtetik beherakoak doan sartuko dira. San Juan de Diosetik aterata La Muelan lehen geldialdia egingo du trenak. Handik, Guadalupera igoko da. Bueltan, Madalen karrikako eskaileretan egingo du geldialdia, eta San Juan de Diosera bueltatuko da. Gotorlekura bisitak Bisita gidatuetarako erreserbak Arma plazan egin behar dira, eta trena erabiltzeko txartelak trenean bertan har daitezke. Gainera, gotorlekurako bisita gidatuak igandetan ere egingo dituzte 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan; egun horietan ez da Tren Berderik izango, ordea. Ekimenaren lehen egunean. maiatzaren 5ean, trenean Guadalupera igotzeko aukera, eta XX. mende hasierako gotorlekua [...]
Hondarribiko Udalak eta Arma Plaza Fundazioak herria eta Guadalupeko gotorlekua bisitatzeko aukera eskainiko dute Tren Berdearen bidez. Zerbitzua maiatzaren 5ean jarriko dute abian, eta larunbatero izango da.
«Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik», esan du Gregorio Berrotaranek, Landa zinegotziak. «Hirugarren urtez jarriko dugu trena martxan, eta sekulako arrakasta izan du orain arte. Orain, beste eragingarri bat eman diogu, Guadalupeko gotorlekuko fosoraino sartu eta itzulia ematen diolako. Bisita gidatua egiteko aukera ere badago, bi euro gehiago ordainduta».
Tren Berdea larunbat goizetan 10:00etan eta 12:00etan aterako da San Juan de Dioseko biribilgunetik, eta arratsaldetan 16:00etan eta 18:00etan leku berberetik. Igotzeak eta jaisteak hiru euroko prezioa du, eta bi euro gehiago bisita gidatuak. Bost urtetik beherakoak doan sartuko dira.
San Juan de Diosetik aterata La Muelan lehen geldialdia egingo du trenak. Handik, Guadalupera igoko da. Bueltan, Madalen karrikako eskaileretan egingo du geldialdia, eta San Juan de Diosera bueltatuko da.
Gotorlekura bisitak
Bisita gidatuetarako erreserbak Arma plazan egin behar dira, eta trena erabiltzeko txartelak trenean bertan har daitezke. Gainera, gotorlekurako bisita gidatuak igandetan ere egingo dituzte 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan; egun horietan ez da Tren Berderik izango, ordea.
Ekimenaren lehen egunean. maiatzaren 5ean, trenean Guadalupera igotzeko aukera, eta XX. mende hasierako gotorlekua bisitatzeko aukera doan izango da.


