Gaurko elkarretaratzea “desberdina” izango dela diote Herrira-tik
Euskal preso eta iheslariak gogoan Oarso Bidasoko herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean. Irunen Zabaltza plazan elkartuko dira hilabeteroko azken ostiraletan bezala, 20:00etan. Joan zen larunbateko aurkezpenaren ondoren, Herrira ...
Euskal preso eta iheslariak gogoan Oarso Bidasoko herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean. Irunen Zabaltza plazan elkartuko dira hilabeteroko azken ostiraletan bezala, 20:00etan. Joan zen larunbateko aurkezpenaren ondoren, Herrira herri mugimenduaren Irungo taldearen lehen ekitaldia izango da. Horregatik, gaurkoa berezia izango dela iragarri dute antolatzailek: “Ekitaldi desberdina izango da, berritzailea, ilusioz beterikoa eta zirraragarria”. Webgunea ere prestatu dute Irungo herrira mugimendukoek. Besteak beste, joan zen larunbateko aurkezpeneko bideoa ikus daiteke bertan.

