Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Saharako neska-mutilak hartzeko familien bila dabil Tadamum elkartea

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak Oporrak Bakean programa aurkeztu du, uztailean eta abuztuan zortzi eta hamabi urte arteko zortzi neska-mutil saharar hartzeko. Hala azaldu zuten iragan astean, Miren Olaskoaga Tadamum Elkarteko ordezkariak, eta Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. «Programa honek elkartasun izaera du, eta hainbat arrazoirengatik gizarte egoera txarrean dauden umeei edo osasun egoera berezian daudenei zuzenduta dago. Udako hilabete horietan beren etxeetan hartuko dituzten familiekin oporrak igarotzeko aukera eskaini nahi zaie», azaldu zuen Maite Pelaez udal ordezkariak. Izaera humanitarioa Hondarribiko Udalak, programa martxan jartzearekin, bere gain hartuko ditu neska-mutil sahararren bidai txartelen gastua, eta horiekin batera Saharatik etorriko den begiralearena. Aisia ekimenak antolatu eta osasun azterketak eta zainketak koordinatuko ditu Osakidetzarekin. Bestalde, haur bakoitzari eta hartu duen familiari laguntza emateaz gain, horien jarraipena egingo du. Ekimen horretan parte hartu nahi duten familia guztiek informazio zabalagoa jasoko dute Gizarte Zerbitzuen saileko 943 11 12 91 telefono zenbakira deituta. Bi hilabetez Hala, bi hilabetez bada ere, haurrak mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik ateratzea da helburu nagusia, eta bide batez, basamortuan udako bi hilabete horietan izaten den tenperatura altutik babestea. Gainera, mediku azterketak egingo dizkiete eta oinarrizko arazoak konpontzeko bideak jarri. Hala, elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egingo diete. Saharak bizi duen egoera [...]

admin
Hondarribia
2012/04/26

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak Oporrak Bakean programa aurkeztu du, uztailean eta abuztuan zortzi eta hamabi urte arteko zortzi neska-mutil saharar hartzeko. Hala azaldu zuten iragan astean, Miren Olaskoaga Tadamum Elkarteko ordezkariak, eta Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

«Programa honek elkartasun izaera du, eta hainbat arrazoirengatik gizarte egoera txarrean dauden umeei edo osasun egoera berezian daudenei zuzenduta dago. Udako hilabete horietan beren etxeetan hartuko dituzten familiekin oporrak igarotzeko aukera eskaini nahi zaie», azaldu zuen Maite Pelaez udal ordezkariak.

Izaera humanitarioa
Hondarribiko Udalak, programa martxan jartzearekin, bere gain hartuko ditu neska-mutil sahararren bidai txartelen gastua, eta horiekin batera Saharatik etorriko den begiralearena. Aisia ekimenak antolatu eta osasun azterketak eta zainketak koordinatuko ditu Osakidetzarekin. Bestalde, haur bakoitzari eta hartu duen familiari laguntza emateaz gain, horien jarraipena egingo du.

Ekimen horretan parte hartu nahi duten familia guztiek informazio zabalagoa jasoko dute Gizarte Zerbitzuen saileko 943 11 12 91 telefono zenbakira deituta.

Bi hilabetez
Hala, bi hilabetez bada ere, haurrak mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik ateratzea da helburu nagusia, eta bide batez, basamortuan udako bi hilabete horietan izaten den tenperatura altutik babestea. Gainera, mediku azterketak egingo dizkiete eta oinarrizko arazoak konpontzeko bideak jarri. Hala, elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egingo diete.

Saharak bizi duen egoera ezagutarazi nahi dute aldi berean, eta bi herrien arteko kultur trukea gauzatu.

Errefuxiatuen kanpamenduak Aljeriako basamortuko mendebaldeko zatian daude. Kanpamenduetako antolamendua emakumeen esku dago, gizonen gehiengoa ez baita kanpamenduetan bizi; armadan daude.

Gizarte Zerbitzuen Sailak lagundu du egitasmoa.

Gizarte Zerbitzuen Sailak lagundu du egitasmoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.