Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Prebentzio ekintzak antolatu dituzte San Markorako

Bihar San Marko Eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekimen antolatu ditu, hiriko zenbait eragilerekin elkarlanean. Egunaren harira hausnarketa egin du Txomin Sagarzazu Gazteria zinegotziak: «Opila Eguna familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da, eta nerabeentzako ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da». Hala, gazteen helburua egun ona pasatzea eta lagunekin gozatzea dela uste du, eta udalaren ardura «jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak» aurreikustea dela. Jarduera osasuntsu horiek bideratzeko, eta edari alkoholdunen kontsumo «neurrigabea edo goiztiarra» ekiditeko, Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, Maite Pelaez Prebentzio zinegotziaren arabera, «alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoeta egiteko asmoz». Lan horren barruan alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko kontsumoari buruzko hausnarketa bultzatu dute, erabaki arduratsuak hartzeko informazioa eman dute, eta gehiegizko kontsumoaren ondorioak aurreikusi dituzte, besteak beste. Aldi berean, gurasoei gutun bat bidali diete horien guztien berri emateko, eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren zereginen berri eman diete, «gurasoek ere orientazioa edo aholkularitza izan dezaten». Merkatariak eta udaltzainak Merkatariei ere informazio gutunak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzea debekatuta dagoela gogorarazteko. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekin dio aurreko egunetan, eta bihar bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta zaintza lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA [...]

admin
Hondarribia
2012/04/24

Bihar San Marko Eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekimen antolatu ditu, hiriko zenbait eragilerekin elkarlanean. Egunaren harira hausnarketa egin du Txomin Sagarzazu Gazteria zinegotziak: «Opila Eguna familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da, eta nerabeentzako ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da». Hala, gazteen helburua egun ona pasatzea eta lagunekin gozatzea dela uste du, eta udalaren ardura «jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak» aurreikustea dela.

Jarduera osasuntsu horiek bideratzeko, eta edari alkoholdunen kontsumo «neurrigabea edo goiztiarra» ekiditeko, Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, Maite Pelaez Prebentzio zinegotziaren arabera, «alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoeta egiteko asmoz».

Lan horren barruan alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko kontsumoari buruzko hausnarketa bultzatu dute, erabaki arduratsuak hartzeko informazioa eman dute, eta gehiegizko kontsumoaren ondorioak aurreikusi dituzte, besteak beste. Aldi berean, gurasoei gutun bat bidali diete horien guztien berri emateko, eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren zereginen berri eman diete, «gurasoek ere orientazioa edo aholkularitza izan dezaten».

Merkatariak eta udaltzainak
Merkatariei ere informazio gutunak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzea debekatuta dagoela gogorarazteko.

Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekin dio aurreko egunetan, eta bihar bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta zaintza lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA elkarteak ere bere boluntarioak prest izango ditu herriko hainbat puntutan.

«Gazteak modu osasuntsuan haztea haien inguruan gabiltzan heldu guztion ardura da. Horregatik, ekintza hauen berri eman nahi dizuegu eta bide batez horien partaide egin», esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteria, Euskara, Kultura eta Kirol zinegotziak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.