Pasaiak eta Hondarribiak lehengo larunbatean Don Boscon jokatu zutena, baina zuri-gorriak izan ziren nagusi ia partida osoan. Lehenbiziko gola Josu Vidalek sartu zuen buruz, eta bigarrena Joseba Aranburuk, partidaren 83. minutuan. 55 punturekin sailkap...
Arazoa konpondu bitartean lanek sor ditzaketen eragozpenak direla eta, laguntza eskatu du udalak Martxoaren bukaeran konpondu zuten, baina dagoeneko sortu dira lehenbiziko eragozpenak. Luzuriagako aparkalekuan zoladura harrotu da hainbat tokitan, eta ...
Arrosen mutilen Senior Mailako batelak ehunen gutxigatik gainditu ditu Kaiku eta Urdaibai Euskadiko Batel Txapelketan Oarsoaldeko ontziek berretsi egin dute sasoia hasi zenetik erakutsi dutena: nagusitasuna. Gipuzkoako Txapelketan beharbada ez zituzten nahi adina txapela lortu, baina asteburuan Legution (Araba) egindako lehian garbi erakutsi zuten harrobi lan ona egiten ari direla talde horiek. Horren erakusle da Hibaikak hiru txapel lortu zituela, eta San Juanek bat. Larunbatean jokatu zituzten sailkapen estropadak, eta herenegun izan ziren finalak. Errenteria-Oreretako arraun elkarteak nesken Haur-Kadete Mailan, emakumeen Senior Mailan, eta mutilen Kadete Mailan lortu zituen txapelak. Gizonen seniorretan San Juan izan zen onena. Ehunenek, gainera, berebiziko garrantzia izan zuten herenegungo finaletan. Nesken Haur-Kadete Mailan, esaterako, Hibaika Orio baino 72 ehunen lehenago iritsi zen helmugara. Gizonen seniorretan askoz estuago gelditu zen sailkapen nagusia: San Juan irabazletik 40 ehunenera iritsi zen Kaiku, eta 82ra Urdaibai. Beraz, traineruetan dena irabaztera deituta dauden bi taldeen aurretik gelditu ziren arrosak. Batelen sasoia bukatzeko Espainiako Txapelketa izango dute jokoan hilaren 28an eta 29an eskualdeko batelek, Pontevedrako (Galizia) Moaña herrian.
Arrokandietako udal aterpeko eta Trintxerpeko Kirol Instalazioetako kudeatzaileei kontratua luzatu dietelako kexu da PSE-EE. Hitzarmena bukatu berri zaie aipatu bi instalazioetako kudeatzaileei, eta udalak hitzarmenak lehiaketara atera ordez, kontratuak bi urtez luzatzea erabaki du Erabaia, ordea, ez da PSE-EEren gustukoa izan, haien iritzi gaia udalbatzarrera eraman behar zelako. Esan dutenez, PSE-EEk gaiaren gainean galdetu du hainbatetan azken hilabetetan, baina, salatu dutenez gobernu taldearen erantzuna jaso gabe. “Ez dezatela gero hitz egin gardentasunaz eta parte hartzeaz”, gaineratu dute.
Udalbatzarra gaur dela argitaratu arren, ostegunean izango da apirileko ohiko osoko bilkura. Iazko azaroaren 5 eta 6an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko udalak diru laguntzak eskatuko dizkio aldundiari, eta hain zuzen, alkatetzak egindak...
Abiatu da Kabia proiektua. Larunbatean egin zituzten egitasmoaren lehen urratsak Merkatuzarren, eta sustatzaileek —Errenteriako Udala, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016— egindako deiari 85 lagunek erantzun zioten. Ordurako bildu ziren guztiak, 09:45erako, eta hantxe zeuden harrera egiteko proiektuaren sustatzaileak. Sartu bezain pronto parte hartzaileen datuak bildu zituzten: izen-abizenak, herria, kontakturako modu bat… Segidan, Julen Mendoza alkateak proiektuaren gaineko azalpenak eman zizkien bertaratukoei. Ondoren, taldeka bildu ziren partaideak. Lau dira, guztira: elkarbizitza, kultura eta sormena, teknologia berriak eta hirigintza. Talde guztietan partaide kopuru antzekoa izan zen. Lehenengoari dagokionez, bi taldetan banatu ziren: giza harremanak eta aniztasuna, eta bakegintza eta normalizazio politikoa. Taldeka proposamenak bildu eta garatzen joan ziren. Hori egindakoan berriro bildu ziren talde guztiak egindako proposamenak entzuteko. Hala bukatu zen partaideen lehenengo harremana, baina aurrera begira ere biltzeko konpromisoa hartu zuten. Unai Gorrotxategi, informatikaria: «Jendea gogotsu dago ideiak landu eta konpartitzeko» Unai Gorrotxategi (Errenteria-Orereta, 1984) Kabia egitasmoaren lehen tailerrean parte hartu duten 85 lagunetako bat da. Joan den larunbatean Merkatuzarren egindako topaketaz aritu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin. Merkatuzarrera bertaratutakoak lau lantaldetan banatu zineten. Zein lantaldetan aritu zinen zu? Informatikoa naiz eta teknologien gaineko lantaldean aritu nintzen, beste hamalau kiderekin batera, esparru horretan zer egin dezakegun erabakitzeko. Zerk eraman zaitu Kabia egitasmoan [...]
Lezon Kontsumo taldea sortu nahi dutela eta, hainbat herritarrek deialdia egin dute ostegun honetarako (hilaren 26a). Bilera Donibane kaleko Kultura Aretoan egingo dute, 19:30etik aurrera. Gisa horretako talde batean parte hartu nahi duten guztiak gonb...
Herbehereetako 25 ikasle daude Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleen etxeetan. Astebete emango dute bertan, Pasaia-Lezo Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean egin duen ...
Garrantzitsua zen garaipena Aloña Mendirentzat, eta igarri egin zen. Aurten mailari eutsiko diotela bermatzeko hiru puntu behar zituzten, eta baita sendotasunez lortu ere. Trintxerpek, Oñatitik esku hutsik itzulita, puntuen beharrean jarraitzen du. 3...
Karmengo Amaren Haur Eskola berriak0 eta 2 urte arteko haurrentzako 42 plaza eskainiko ditu Maiatzaren 2an zabalduko dute izena emateko epea Trintxerpeko Haur Eskola berrian. Karmengo Ama ikastetxean dago, eta 42 plaza ditu, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurrentzat; hamasei plaza 0-1 urteko haurrentzat, zortzi plazako bi unitatetan banatuta; eta beste 26 plaza, hamahiru plazako bi unitatetan banatuta. D eredukoa da eta zerbitzua Haurreskolak Partzuergoak kudeatuko du. Zerbitzuaren helburu nagusia da hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuz. Era berean, inguruko bizilagunek familia eta bizitza, nahiz lana eta bizitza uztartzeko duten beharrari erantzun nahi dio.
Trintxerpe Arraun Elkarteak 25. urteurrena betetzen du aurten, eta dagoeneko ekin diote ospakizunen prestaketari. Iragarri dutenez, ospakizunak ekainean izango dira, 11tik 16ra. Ekainaren 16a artisautza azoka antolatuko dutela aurreratu dute, eta azoka...
Artista txikiak bildu ziren herenegun Merkatuzarren, eta txikiak izan arren, lan erraldoia egin zuten: ia bi metroko sei artista liburu, hain zuzen. Margoak, aldizkariak, artaziak, oihalak eta beste hainbat material hartu eta euren sormena noraino heltzen den erakutsi zuten. Antolatzaileen arabera, ia 200 haur pasatu ziren Merkatuzarretik goiz osoan zehar. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute, atzoko Liburuaren Eguna aitzakiatzat hartuta. Azken enpresako kide Leire Maziziorrek azaldu duenez, pozik geratu dira esperientziarekin. Izan ere, haurrek emandako erantzuna ona izan da, eta gurasoek ere lagundu zuten, batik bat liburu erraldoi horiek koadernatzeko garaian. Haurrek era guztietako lanak egin zituzten. Gehienek marrazki, collage eta antzekoetara jo zuten, batik bat, Lehen Hezkuntzakoek. Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, testua gehiago landu zutela jakinarazi du Maziziorrek: “Aurretik ikastetxean landutako poemak, esaterako”. Izan ere, herriko hiru ikastetxek egin dute bat ekimenarekin: Langaitzek, Cristobal Gamonek eta Koldo Mitxelenak. Bakoitzak liburu bat eraman du bueltan ikastetxera; izan ere, ez zien denbora eman 11 orri bikoitzak betetzeko. Seigarren liburua, berriz, gainontzeko haurrek egin zuten. Orain liburu erraldoiaren egun hori gurasoekin baloratzea falta zaie antolatzaileei, eta datozen egunetan egingo dute: “Eurei zer iruditu zaien ikusi, zer bota duten faltan…”. Behin hori kontrastatuta, datorren urtean berriro egin ala ez erabakiko [...]