Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kabia proiektuaren lehen bileran 85 herritarrek parte hartu dute

Abiatu da Kabia proiektua. Larunbatean egin zituzten egitasmoaren lehen urratsak Merkatuzarren, eta sustatzaileek —Errenteriako Udala, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016— egindako deiari 85 lagunek erantzun zioten. Ordurako bildu ziren guztiak, 09:45erako, eta hantxe zeuden harrera egiteko proiektuaren sustatzaileak. Sartu bezain pronto parte hartzaileen datuak bildu zituzten: izen-abizenak, herria, kontakturako modu bat… Segidan, Julen Mendoza alkateak proiektuaren gaineko azalpenak eman zizkien bertaratukoei. Ondoren, taldeka bildu ziren partaideak. Lau dira, guztira: elkarbizitza, kultura eta sormena, teknologia berriak eta hirigintza. Talde guztietan partaide kopuru antzekoa izan zen. Lehenengoari dagokionez, bi taldetan banatu ziren: giza harremanak eta aniztasuna, eta bakegintza eta normalizazio politikoa. Taldeka proposamenak bildu eta garatzen joan ziren. Hori egindakoan berriro bildu ziren talde guztiak egindako proposamenak entzuteko. Hala bukatu zen partaideen lehenengo harremana, baina aurrera begira ere biltzeko konpromisoa hartu zuten. Unai Gorrotxategi, informatikaria: «Jendea gogotsu  dago ideiak landu eta konpartitzeko» Unai Gorrotxategi (Errenteria-Orereta, 1984) Kabia egitasmoaren lehen tailerrean parte hartu duten 85 lagunetako bat da. Joan den larunbatean Merkatuzarren egindako topaketaz aritu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin. Merkatuzarrera bertaratutakoak lau lantaldetan banatu zineten. Zein lantaldetan aritu zinen zu? Informatikoa naiz eta teknologien gaineko lantaldean aritu nintzen, beste hamalau kiderekin batera, esparru horretan zer egin dezakegun erabakitzeko. Zerk eraman zaitu Kabia egitasmoan [...]

admin
Bidasoa
2012/04/24

Lantaldeka banatu dituzte proposamenak lantzekoAbiatu da Kabia proiektua. Larunbatean egin zituzten egitasmoaren lehen urratsak Merkatuzarren, eta sustatzaileek —Errenteriako Udala, Arkitektura Kolektiboak eta Donostia 2016— egindako deiari 85 lagunek erantzun zioten.

Ordurako bildu ziren guztiak, 09:45erako, eta hantxe zeuden harrera egiteko proiektuaren sustatzaileak. Sartu bezain pronto parte hartzaileen datuak bildu zituzten: izen-abizenak, herria, kontakturako modu bat… Segidan, Julen Mendoza alkateak proiektuaren gaineko azalpenak eman zizkien bertaratukoei.

Ondoren, taldeka bildu ziren partaideak. Lau dira, guztira: elkarbizitza, kultura eta sormena, teknologia berriak eta hirigintza. Talde guztietan partaide kopuru antzekoa izan zen. Lehenengoari dagokionez, bi taldetan banatu ziren: giza harremanak eta aniztasuna, eta bakegintza eta normalizazio politikoa.

Taldeka proposamenak bildu eta garatzen joan ziren. Hori egindakoan berriro bildu ziren talde guztiak egindako proposamenak entzuteko. Hala bukatu zen partaideen lehenengo harremana, baina aurrera begira ere biltzeko konpromisoa hartu zuten.

Unai Gorrotxategi, informatikaria: «Jendea gogotsu  dago ideiak landu eta konpartitzeko»

Unai Gorrotxategi (Errenteria-Orereta, 1984) Kabia egitasmoaren lehen tailerrean parte hartu duten 85 lagunetako bat da. Joan den larunbatean Merkatuzarren egindako topaketaz aritu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin.

Merkatuzarrera bertaratutakoak lau lantaldetan banatu zineten. Zein lantaldetan aritu zinen zu?
Informatikoa naiz eta teknologien gaineko lantaldean aritu nintzen, beste hamalau kiderekin batera, esparru horretan zer egin dezakegun erabakitzeko.

Zerk eraman zaitu Kabia egitasmoan parte hartzera?
Oreretarra naizelako hartu dut parte, batetik. Bestetik, interesgarria iruditzen zaidalako egingo dena Pontikako orube horri bizitza emateko, eta baita egingo den modua ere. Herrian potentzial handia dagoela uste dut, eta lanean hasitako jendea gogotsu dago ideiak konpartitu eta lantzeko.

Ideiak proposatu eta gauzatzea da helburua. Zuen lantaldetik atera al da proposamen zehatzik?
Proposamen zehatz batzuk atera dira, baina larunbatekoa lehen harremana egiteko izan zen, lantaldea zer den, eta zer egin behar duen definitzeko, alegia. Proiektu zehatzei dagokionez, berriz, Gaztaño auzoan hasi berri duten Guifi.net azpiegituraren gainekoa aipatu daiteke. Horrek hainbat zerbitzu eta aukera ematen ditu, zure etxetik streaming bidez kalitate handiko telebista egin dezakezu, edo udalak eman dezake plenoa herri osorako. Herriarena eta herriarentzat den azpiegitura da eta aplikazioak milaka izan daitezke.

Hemendik aurrera zer? Beste hitzordurik zehaztu duzue?
Bai. Maiatzaren 4an (ostirala) Merkatuzarren gelditu gara 18:00etan. Teknologien gainean aritu nahi duen ororentzat irekia da, gainera, bilera hori. Garrantzitsua da nabarmentzea, bakoitzak eramaten duen ideia egiteko ardura pertsona horrena dela. Hau da proposatzeaz gain, egin behar ditugu.

Kabia egitasmoaren hastapenen gaineko zer balorazio  egiten duzu?
Jendea auzolanerako gogotsu dago, oso ideia interesgarriak proposatu dituzte, oraindik zehaztu ez badira ere. Sortu den aukera izugarri interesgarria da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.