“Tapoi solidarioak” Telepizzan utz daitezke
Telleriko Ikasle eta Gurasoen Elkartea “Tapoi Solidarioak” biltzen dihardu, eta laguntza eman nahi duten herritar orori ekarpena erraztu asmoz, tapoiak Telepizzan utz daitezkeela iragarri dute. Interneteko helbide bat ere zabaldu dute, info...
Telleriko Ikasle eta Gurasoen Elkartea “Tapoi Solidarioak” biltzen dihardu, eta laguntza eman nahi duten herritar orori ekarpena erraztu asmoz, tapoiak Telepizzan utz daitezkeela iragarri dute. Interneteko helbide bat ere zabaldu dute, informazio gehiago nahi duenarentzat.
Horrez gain, hurrengo larunbatean (hilak 28) Telleri Ikastetxean Batzar orokorra egingo dutela iragarri dute. 12:00etarako egin dute lehen deialdia, eta 12:30erako bigarrena. Iazko balantzea eta aurtengo plangintza aurkeztuko dituzte. Presidentea ere hautatuko dute.