Oiartzungo gazteak Kataxulo gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko jai eguna dute gaurkoa. 13:00etan ekin diote ospakizunari, gaztetxean bertan egin duten ekitaldiarekin. Ondoren bazkarian bildu dira eta orain jolasak egiten dihardute. 19:00ak inguruan irtengo dira herriko kaleak girotzera, elektrotxarangarekin batera, eta gauerako kontzertuak daude iragarrita.
Preso politikoen eskubideen defentsa bere gain hartuta, Herrira herri bilgunea sortu dute Euskal Herrian, eta Irunen gaur goizean egin dute bilgunearen aurkezpena. “Garai berriak, lan egiteko modu berriak eta filosofia berriak, beti ere azken helburua garbi edukita, preso politikoen eskubideen defentsa eta gure herrira benetako bakea ekartzearen nahia”, dute helburu.
Telleriko Ikasle eta Gurasoen Elkartea “Tapoi Solidarioak” biltzen dihardu, eta laguntza eman nahi duten herritar orori ekarpena erraztu asmoz, tapoiak Telepizzan utz daitezkeela iragarri dute. Interneteko helbide bat ere zabaldu dute, info...
Asteazkenean ospatzen da San Marko Eguna eta erromeria hurrengo igandean izango da, hilaren 29an. Aurten berritasun ugari iragarri dituzte erromeria egunerako, nabarmentzekoak, haur eta gurasoentzako Euskal Olinpiar Jokoak eta Ze Esatek taldearen kontzertua. Horrez gain, Independentistak Sareak deitutako martxa (10:30ean abiatuko da Xenpelarretik); San Markoko Krossa (11:30ean); herri bazkaria, Iñaki Labakaren kontzertua bazkal ostean, eta txokolate jatea (17:00etan). Ze Esatek taldearen kontzertua 18:30ean hasiko da.
Orereta Txiki Abesbatzak, Andra Mariren txikien koruak, Oñatiko Santa Ana antzokian abestuko du gaur, 19:00etan. Imanol Elizasuk zuzenduta, herriko 49 haurrek okasiorako propio landutako errepertorioa abestuko dute: Josu Elberdinen Jostailugilea, Zurrumurru abestua eta baita Japoniako eta Italiako hainbat herri kanta ere, Sakura Sakura, eta Oi sono un bambino kasu. Gaurko kontzertuan Orereta Txiki Abesbatzak, Oñatiko Ganbara abesbatzarekin batera abestuko du, bi abesbatzek elkartrukea hitzartuta baitute. Oñatiko Ganbara Abesbatza Errenteriara etorriko da gerora eta bertan abestuko dute bigarrenez bi abesbatzek elkarrekin.
Portu Agintaritzako kargua hartu zuenetik urtebete bete denean, Poru Agintaritzako buru Lucio Hernandok San Pedroko lonjaren proiektua ezbaian jarri du beste behin hedabideen bitartez. Esan duenez Udalak ez die lanak egiteko lizentzia ematen, eta jarrera horri eutsiz gero, proiektuak aurreikusitako terraza, jatetxean, eta herritarrekin adostutako beste hainbat kontu arriskuan egon daitezkeela esan du. “Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; Udalaren esku dago”, berretsi du Hernandok. Elkarrizketa berean krisi ekonomikoa izanda ere, kanpo kaia eraikiko dela baieztatu du Portu Agintaritzako buruak.
Hondarribiko Udalak, Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren bidez jakinarazi nahi du, Oporrak Bakean izeneko programa dela eta, uztailean eta abuztuan zortzi urtetik hamabi urte arteko zortzi neska-mutil saharar hartzeko asmoa duela. “Programa hone...
Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkurak, atzo goizean egindako Ezohiko eta Presazko Bilkuran, ahobetez onartu zuen eguneko aztergaian zuen puntu bakarra, Hondarribiko Arkoll auzoko Saroizigarrenea baserriko maizterrak kaleratzeari buruzko aitorpena. “...
Iragan ostegunaz geroztik Herbeheretako 25 ikasle daude Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleen etxeetan. Astebete emango dute Pasaian, datorren ostegunera arte, Pasaia-Lezo Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutoarekin elkarlanean antolaturiko eskola trukearen barruan. Ekimena ez da berria. Aurtengoa ikastola berarekin gauzatzen den zortzigarren elkartrukea da. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek martxoan izan ziren Roermonden. Pasaian emango duten astean, ekimenez beteriko egitarauaz gozatuko dute ikasle herbeheretarrek, beti ere Lizeoko ikasleen laguntzarekin. Atzo, esaterako, Donostia ezagutzeko aukera izan zuten: Ondarreta, Kontxa, Haizeen Orrazia, Igeldo, San Telmo Museoa… Gaur, berriz, Larrunera joateko asmoa zuten, baita Donibane Lohizune eta Hendaiara ere; Bihar, ordea, beren sendi euskaldunekin igarotzeko eguna izango dute. Datorren astean, bien bitartean, badia, Olite edota Iruñea ezagutuko dituzte, eta, era berean, arraunean aritzeko, esku pilotan jokatzeko nahiz hemengo jaki goxoak dastatzeko parada izango dutela jakinarazi dute Lizeoko iturriek. Txangoak baino gehiago Irteerez gain, ikasle herberehetarrek eskolak ere jasoko dituzte egonaldian, Lizeoko hainbat irakasleren eskutik. Hala nola, euskarari buruzkoa edota fisikaren ingurukoa. Asteazkena, halaber, egonaldiaren puntu gorena iritsiko da: kultur ekitaldia edo cultural evening delakoa. Egun horretan, ikasle herbeheretarrek haien kultura, hizkuntza eta ohiturei buruzko saioa eskainiko diete trukean parte hartzen ari diren ikasle eta sendi euskaldunei. Eta, esan [...]
Primeran dabil Touring aurten, eta zaleak ez diote huts egingo. Gaur Amulletako Danbor Kofradiako lagunak joan zaizkio partidara, taldearen elastikoak soinean, eta dianaren doinuak lagun, taldea animatzera. Ostadarren kontra jokatzen ari da Touring, Fanderian. Touring Preferenteko liderra da 65 punturekin, eta Ostadar du kontrario zuzenena, bigarren postuan, 62 punturekin.
Andaluziarrak eta Andaluzia zaleak; denak batu dira gaur Xabier Olaskoaga plazako karpan. Apirileko Feria ospatzen ari dira, eta eguerdian haurrei sevillako dantzak ikasteko tailerra izan da. Jende asko animatu da hango jaki eta edariak dastatzen. Feria bihar arte luzatuko da.
16:30ean hasiko da gaur Don Boscon Pasaia eta Hondarribia arteko partida. Zaleen berotasunarekin, hiru puntuak lortzeko gogotsu zelairatuko dira zuri-gorriak. Trintxerpek bihar jokatzen du, Oñatin, Aloña Mendiren kontra.
Eskualdeko hemeretzi batel lehiatuko dira gaur arratsaldean Legution jokatuko den Euskadiko Batel Txapelketan. Estropada 16:00etran hasiko da. Sanpedrotarra, Illunbe, San Juan eta Hibaika izango dira Legution, biharko finalerako txartela lortzeko borr...
Gaur eta bihar Banyolasen (Girona) VII. Open Internacional de Catalunya jokatuko dute eta Hondarribiko Arraun Elkarteak guztira 60 arraunlariekin eta 80 ontzirekin parte hartuko du. Estropadan Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Portugaleko 30 elkart...
Hondarribia Blues Jaialdia egiteko hiru hilabete eskas geratzen direnean, zazpigarren edizioaren programaren aurrerapena eskaini dute jaialdiko antolatzaileek. Oraingoan ere, bluesaren nazio eta nazioarte mailako izen handiak bilduko dituzte Txingudi b...
Asteazkenean ospatuko den San Markos eguna dela eta, Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak zenbait ekintza antolatu ditu komunitateko zenbait eragilerekin elkarlanean. “Opila eguna, familiartean edo lagunartean ospatzen den festa bat da” dio Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. “Nerabeentzat ingurune natural bat bilatzeko eta lagunekin eguna pasatzeko aitzakia da. Gogoz itxaroten duten eguna, gozatzeko eguna. Gazteen helburua egun ona pasatzea da, lagunekin gozatzea, eta gure ardura jarrera osasuntsuak bultzatzea eta balizko arriskuak aurreikustea da, horien artean edari alkoholdunen kontsumo neurrigabea edo goiztiarrarena”, azaldu du Maite Pelaezek, Prebentzio arloko zinegotziak. Zentzu honetan, Opila eguna aitzakia gisa harturik Hondarribiko DBHko ikastetxe guztietako ikasleekin lan egin dute, alkohola eta beste zenbait drogaren erabilerari buruzko gogoetak egiteko asmoz. Hala, alkoholaren kontsumo goiztiarra edota gehiegizko erabilerari buruzko gogoetak bultzatu dituzte, erabaki arduratsuak hartu, ondorioak aurreikusi, arriskuak eta kalteak ekidin edo murriztu… Aldi berean, gurasoei gutun bat zabaldu diete honen berri emateko eta Prebentzio Komunitarioko Udal zerbitzuko errekurtsoak, hau da, informazioa, orientazioa edo aholkularitza azaltzeko. Merkatariei gutun informatiboak bidali dizkiete, adin txikikoei alkohola saltzeari dagokionean euren errespontsabilitate legala gogoraraziz. Udaltzaingoak ere prebentzio lanari ekingo dio aurreko egunetan eta San Marko egunean bertan, beharrezkoak diren kontrolak eta lanak bermatuko ditu. Era berean, DYA elkarteak ere bere dispositiboak prest [...]