Kataluniako nazioarteko txapelketan lehiatuko dira Hondarribiko arraunlariak
Gaur eta bihar Banyolasen (Girona) VII. Open Internacional de Catalunya jokatuko dute eta Hondarribiko Arraun Elkarteak guztira 60 arraunlariekin eta 80 ontzirekin parte hartuko du. Estropadan Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Portugaleko 30 elkart...
Gaur eta bihar Banyolasen (Girona) VII. Open Internacional de Catalunya jokatuko dute eta Hondarribiko Arraun Elkarteak guztira 60 arraunlariekin eta 80 ontzirekin parte hartuko du. Estropadan Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Portugaleko 30 elkartek parte hartuko dute.
Náutico Sevillak 85 ontzirekin eta Hondarribiak eta Labradoresek 84 ontzirekin izango dira elkarte indartsuenak eta kadete, jubenil eta seniorrak mailako emakumezko eta gizonezkoek parte hartuko dute. Kategori bakoitzan puntuaketa bat egingo dute eta bukaeran elkarteen sailkapen orokor bat egingo dute. Hondarribiarren helburua sailkapen orokorreko lehenengo hiru postuen artean sailkatzea da.