Zaisa Irunek Fenix Zaragoza izango du aurkari igoerako play off-ean
Hilaren 29an hasiko dira errugbiko Lehenengo Mailara igotzeko kanporaketak. Multzo bakoitzeko lehen hiru taldeak leihatuko dira, haien artean bere multzoko bigarren bukatu duen Irun Rugby Taldea. Zaragozako Fenix RC-ren kontra jokatuko du Zaisa Irunek ...
Hilaren 29an hasiko dira errugbiko Lehenengo Mailara igotzeko kanporaketak. Multzo bakoitzeko lehen hiru taldeak leihatuko dira, haien artean bere multzoko bigarren bukatu duen Irun Rugby Taldea. Zaragozako Fenix RC-ren kontra jokatuko du Zaisa Irunek final erdietan. Lehen partida Zaragozan jokatuko dute, eta itzulerako partida maiatzaren 5ean izango da, Plaiaundin.

