Duela 75 urteko egun lazgarri hori modu askotan irudikatu da, baina ziurrenik Picassoren Guernica koadroa izan da 1937ko bonbardaketa horretan jendearen samina, sufrimendua eta inpotentzia hobekien islatu duena. Koadro hori oinarri edukita, Lander Urkiaren ikasleek egurrean egin dituzten eskulturekin bilduma osatu dute, eta atzo inauguratu ostean maiatzaren 6ra arte ikus daiteke Xenpelar Etxean (astelehenetik ostiralera, 17:00etik 20:00etara). Egun osoan ibili zen atzo Urkia 30 tailak aretoan zehar antolatzen. Ikasle batzuk koadroa osorik irudikatu dute, eta besteek elementuak atera dituzte hortik. Hain zuzen, eskultura solteekin Picassoren koadroa bera osatu dute atetik sartu eta eskuinean dagoen horman. Besteetan, berriz, bozetoak eta ikasleek euren sormena landuta moldatutako tailak aurki daitezke. Horiek lantzen aritu dira urtarriletik eskulturen egileak. Ideia, ordea, duela urtebete inguru bururatu zitzaiela esan dute: “Bakoitzak egiten dituen tailetatik aparte, gai bat jorratzea zen asmoa, gauza berri bat egiteko. Beti egiten ditugu kutxak, argizaiolak eta antzerakoak”. Zer egin zezaketen pentsatzen hasita, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena aitzakia polita izan zitekeela bururatu zitzaien, “Euskal Herrian, gainera, Gernika sinbolo bat delako”. Normalean egiten dituzten tailak bezalakoak izan ez arren, Urkiaren arabera, ez dute teknika berezirik erabili horiek osatzeko: “Marrazkiak hartu ditugu eta proiektatu egin ditugu pieza handiak egiteko. Gero, zerra batekin moztu ditugu forma emateko, [...]
Udal Kirol Patronatuak Cross Fit ikastaroa antolatu du biharko, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Fanderiako zelai artifizialean izango da, 11:00etatik 12:00etara, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegian. Patronatuko abonatuentzat dohaini...
Idoia disko jartzaileak bere urtebetetzea festa berezi batekin ospatuko du, Pagoan. Bihar izango da festa hori, 00:00etatik aurrera. Ondoan izango ditu Julen, Gobus, Lolitta, Furonia eta Weï DJak ere. Jaiak hurrengo egunera arte iraungo duela iragarri...
Bihar gauean musikarik ez da faltako Zumardian dagoen Haizea tabernan. Bi talde igoko dira taula gainera, eta pop-rock doinuak joko dituzte: AOD eta Melmac. Kontzertua gauez izango da, 23:00etatik aurrera.
Gaur hasiko da V. Apirileko Feria Errenteria-Oreretan, eta aurten, Aljarafe elkarteak antolatu du. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, eta bertan musika eta sevillanak dira protagonista. Gaur 19:00: Errenteriako V. Apirileko Feriaren inaugurazioa ...
Lezo Herri Eskolak maiatzaren 5ean urteroko jaia egingo du. Oraindik egitaraua guztiz prestatuta ez badute arren, bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai ikastetxeko atezaintzan. Helduentzako menuak 13 euro balio ditu, eta zazpi haurr...
Bidasoa Irunek bihar arratsaldean Badajozen kontra jokatuko duten partidarako ateak irekiko dituzte. Bidasoa Eskubaloi Taldeko Zuzendari Batzordearen azken bileran hartu zuten erabakia, “bazkideei eta zaleei denboraldi osoan erakutsiko fideltasun...
Antonio Sanchez Escuderok duela hamabi urte jakin zuen parkinson gaitza zeukala. Ordutik, etsi ordez, egun bakoitza gozatzen ahalegintzen da. Eta gaitzaren aurkako borroka hori liburu batean jaso du: Mi lucha contra el parkinson (Parkinsonaren aurkako nire borroka). Bost eurotan salgai dago liburua herriko hainbat tokitan. Helduen Tailerren bidez ere zabaltzen ari dira. Jendearen erantzuna oso ona izaten ari da: “Nekaezintzat” dute Sanchez, baita “eredutzat” ere. Autorearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide elektronikoa ere jarri du interesdunen eskura: asanes67@hotmail.com.
Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du. Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost liburu egingo dituzte: lehenego biek bina (LH Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean) eta azkenengoek bat (LHko ikasleekin). Etzi egindako lana ikastetxera eramango dute, han bukatzeko. Seigarren liburu bat ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta hori “haur guztientzat” izango dela. Liburua osatutakoan, Xenpelar Etxera eramatea da asmoa. Goiz osoan ariko dira liburua egiten: 10:00etatik 14:00etara. Lehenengo zatian, kartoi arinezko orriak banatuko dituzte (11 orri bikoitz ikastetxeko) eta bi orduz margotzen, collage-ak egiten, idazten eta sormena lantzen ariko dira haurrak. Bigarren zatian, berriz, koadernatu egingo dituzte, eta horrenbestez, teknika hori ere ikasiko dute txikienek. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte grafika esperimentalak antolatu dute Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Lehen aldia da halako ekimen bat egiten dela.
Ligako 29. jardunaldia da asteburu honetakoa, eta Oiartzungo Ohorezko Erregional Mailako mutilek Behobiaren kontra jokatuko dute. Bihar dute partida, 17:00etan, Irungo Gal zelaian. Sailkapenari erreparatuta, badirudi partida erraza izango dela oiartzua...
Bihar da Saskilagunak-en partida, 16:30ean, Eibarren. Oiartzuarrak jaitsiera postuetan daude. Gazteen A taldeak Soraluzeren kontra jokatuko du. Sailkapeneko bigarren postuan daude oiartzuarrak. Eta nesken Kadete Mailako taldeak, Aldapeta-Txirritaren au...
Oiartzunek, Gure Txokoa liderraren kontra jokatuko du gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian; bigarrenak dira etxekoak. Power Rangersek Zarautz izango du aurrean, bihar, 17:00etan, Aritzbatalde kiroldegian. Oiartzuarrak laugarrenak dira, eta zarauztarrak...
Herriko jaiak prestatzeko bigarren bilera astelehenean egingo dute, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Dagoeneko Jai Batzordea erabakiak hartzen hasi da. Adibidez, lehen bi bileretan parte hartzen ez duten talde eta elkarteek xanistebanetako ekintz...
Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik plaza batzuk geratzen dira Udako Oporrak udalekuetarako, zehazki, 2000tik 2008ra jaiotako haurren tartean. Parte hartzeko Gazte Informazio Bulegotik pasatu behar da astelehenetik hilaren 27ra. 11:00etatik 14:...
Ezker Anitzak Espainiako Gobernuak hezkuntza arlorako iragarritako murrizketen gaineko mozioa aurkeztu du, eta asteartean egingo duten udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Hala nola, udalak murrizketak errefusatzea eskatu du Ezker Anitzak, hala nola, ...
4fluxion festa egingo dute gaur Pagoan, bigarrenez. Lolitta, Furonia, Paolo Solo eta Thomas Totton ariko dira musika jartzen. Sarrerak 10 euro balio du kontsumizio batekin, eta horrez gain, opariak, dekorazio berezia eta makillajea izango direla iragar...
Gospel Young Sisters taldeak kontzertua emanen du bihar San Bixente elizan, Gospel’etan abesbatza mistoak lagunduta. Sarreraren prezioa 10 euroan jarri dute, eta 12 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Gospel’etan abesbatza Hendaiako Herriko etxeko Kultura zerbitzuaren ekimenez sortu zen, Gospel Young Sisters taldearekin izandako harreman hestuaren ondorioz. Ikasturtean zehar tokiko kantariez osatutako talde bat elkartu izan da Varietes aretoan; zazpi saio egin dituzte emazte abesbatzarekin batera kalitatezko kontzertua prestatuz. Euskal Herrian Gospelaren ohituran oinarritutako gizon-emazte abesbatza sortzea dute helburu —gaur egun hogeita hamar kide— dira. Gospel Young Sisters taldekideen laguntzarekin, parte hartzaileek ohizko kantuak eta kantu garaikideak ikasi dituzte hiru bozetan. Erreserbak egiteko: gospel-alliance[abildua]orange.fr edota 06 89 65 10 14.
Herenegun goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, gidabaimen faltsua izatea leporatuta. Susmagarria iruditu zitzaien auto bat geldiarazi zuten agenteek A8 autobidean, eta autoan zeuden bi pertsonak identifikatu zituzten. Gidaria atxilot...
Eguraldi iragarpenari erreparatuta, eta parte hartzaileekin hitz egin ondoren, biharko aurreikusita zuten Blogs&Bikes (Donostia-Arditurri) atzeratu egin dute. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo dute.