Udaberri txapelketa hasiko dute pilotariek
Allerru Pilota Taldeko kideek txapelketa berria hasiko dute asteburuan, Udaberri Txapelketa, hain zuzen ere. Eskuz banaka eta lau t’erdian jokatuko dute pilotari gazteek. Gazte Mailako sei pilotarik (Gaizka Perurena, Asier Sarasua, Julen Saizar, Jon ...
Allerru Pilota Taldeko kideek txapelketa berria hasiko dute asteburuan, Udaberri Txapelketa, hain zuzen ere. Eskuz banaka eta lau t’erdian jokatuko dute pilotari gazteek. Gazte Mailako sei pilotarik (Gaizka Perurena, Asier Sarasua, Julen Saizar, Jon Tatiegi, Eneko Iñarra eta Xabi Telletxea) eta hiru kadetek (Oier Hernadez,Unai Tatiegi eta Julen Zubeldia) hartuko dute parte txapelketan. Bihar, Kadete Mailako bi partida eta Gazte Mailako hiru jokatuko dituzte Bekoerrotan, 17:30etik aurrera. Bi hilabetez partidak izango dira Lezon, Bekoerrotan (euriarekin) edo Goiko plazan.

