
Tximeleta elkarteak antolatuta, soinketa erritmiko, hip-hop eta funky topaketa izango da Usurbilgo kiroldegian maiatzaren 5ean. Gipuzkoako hainbat ikastetxetan Tximeleta elkartearekin entrenatzen duten 450 ikaslek parte hartuko dute, tartean Pasaia-Lez...

Aloña Mendiren kontra jokatuko du etzi Trintxerpek. Oñatiko partida 16:30ean hasiko da. Aloña Mendi eta Trintxerpe kontrario zuzenak dira puntu bakarreko aldea dutelako sailkapenean; partida lehiatua izango da.

Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute Legution; bihar dira sailkapen estropadak, eta etzi, finalak Eskualdeko hemeretzi batelek egingo dute arraun asteburuan Legution (Araba). Bertan izango dute jokoan Euskadiko Batel Txapelketa herrialdekoan emaitza onenak lortu zituzten batelek. Bihar, 16:00etatik aurrera, sailkapen estropadak izango dira, eta etzi, 11:00etatik aurrera finalak. Estropada horietan, gainera, datorren astean Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketarako ordezkariak erabakiko dira. Lau klub, hemeretzi batel Eskualdeko lau arraun klubetako hemeretzi batel izango dira Legutioko txapelketan. San Pedrok sei batel eramango ditu; San Juanek lau; Illunbek bost, eta Hibaikak beste lau.

Taldeek maiatzaren 2ra arteko epea dute izena emateko; egun horretan egingo dute lehen bilera, Azokan Sanferminak geroz eta gertuago daude, eta igarri da giroan. Jai Batzordea lehengo asteazkenean bildu zen azkenekoz, eta sorpresa ugari iragarri berri ditu. Horrez gain, sanferminen atarian herriko koadrilek urtero jokatzen duten futbito txapelketa martxan da dagoeneko. Izena emateko epea zabaldu dute, maiatzaren 2ra arte, eta egun horretarako deitu dute lehen bilera. Azokan izango da, 19:30ean. Talde bakoitzeko partaide bana deituta dago bilera horretara, bere taldekideen NAren fotokopiak eta inskripzioaren dirua eman dezan. Izen-emateak 35 euro balio du, eta dirua bileraren egunean bertan eman behar da. Taldeak, gehienez, hamar lagunez osatuta egon behar dutela ohartarazi dute antolatzaileek, eta bide batez, txapelketa «herriko talde eta jendearentzat egina dagoela soilik» nabarmendu nahi izan dute. Izena emateko: Mimos, Izadi, Dani, Kamio, Visualgrafik, Laket.

San Martzial Jaietako Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak webgune berria aurkeztu du aste honetan, irungoalardea.com helbidean. Boste urte besterik ez dira pasa lehengo webgunea sareratu zutenetik baina Agintarien Batzordetik onartu dutenez, bost urte denbora asko da teknologia berrien esparruan: “teknologia eta diseinuak modernizatu egin dira, eta Agintarien Batzordeak webgunea garai berrietara egokitu nahi izan du”. Aurkezpenean adierazi zuten webgune berriak zaharraren helburu berak mantentzen dituela: “Jaiaren zehetasunak ezagutzera eman, Alardearen inguruko alderdi kultural eta historikoak zabaldu, irundarren parte-hartzea sustatu eta Alardearekin zerikusia duten era askotariko agiriak konpartitu. Azken batean, balioa eman nahi zitzaion jaiak osatzen duen ondare osoa eta irundarrei ere aukera eman nahi zitzaien beren bizpenak eta ikuspenak ondare zabal horretara eransteko”. Webgune berrian azken albisteak azalan agertuko dira, eta irudiei orain arte izan ez duten garrantzia emango zaie. Dinamikoa izango da, gainera, orriaren goiko aldean argazkiak mugimenduan izango direlako. Aurrerago, sanmartzialetako programa deskargatzeko aukera izango dela adierazi dute arduradunek. Kudeatzaileentzat ere webgune arinagoa izango da, eguneratzeko errezagoa: “Albisteak atalak aukera emango du aurkeztu diren ekitaldi guztiei buruzko informazioa jasotzeko: egin diren prentsaurrekoak, komunikabideetara bidali diren oharrak. Web orriko beste ataletako bat elkarrizketei eskainitakoa izango da. Gainera, albiste eta elkarrizketa horiek facebook eta twitter gizarte-sareetan partekatzeko aukera gaitu da”. Bi [...]

Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da datorren astelehenean. Lezoko Herri Eskolan ere ekimen horrekin bat egin nahi dute, eta datorren aste osoan literaturarekin lotutako ekitaldiak egingo dituzte. 1616ko apirilaren 23an hil ziren William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega, eta egun horretan bertan lurperatu zuten Miguel Cervantes. Horregatik ospatzen dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Herri Eskolako ikasleek, hala ere, euren adinera moldatutako liburuekin eta ipuinekin eramango dute aurrera ekimena. Astelehenetik ostiralera, goizean goiz, irakasle batek ipuin labur bat kontatuko die ikasleei. Hori izango da eskola egunak hasteko modua. Irakasleek eurek ikasgelan ipuinak irakurtzeaz gain, ikasleek ere ipuinak sortuko dituzte. Hala, lehenengo zikloetako ikasleak gelaz gela ibiliko dira, ipuin bat sortzeko asmoarekin. Ipuin ibiltaria izena jarri diote ekimen horri. Ikasleen gurasoek ere parte hartuko dute datorren asteko jardueretan. Hainbat ikasgelatan ipuinak kontatzera hurbilduko dira, irakasleekin batera. Apirilaren 23an ohikoa izaten da erreferentziazko liburu baten irakurketa publikoa egitea. Haur eta gaztetxoentzako literaturan Roald Dahlen Charlie eta txokolate fabrika da mundu mailan gehien saldu denetako bat, eta hori irakurriko dute bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek. Astelehenean bertan izango da hori, ikastetxearen barruko Gezala Auditoriumean. Bi idazle, bisitan Asteartean, berriz, Aitor Arana idazlearen (Legazpi, 1963) bisita jasoko dute Herri Eskolan. Idazle emankorra da, eta haurren [...]

Gaurko antolatuta zegoen Txintxeta Produkzioak taldearen Bodologuak ikuskizuna bertan behera geratu da, aktoreetako batek osasun arazoak direla-eta ezin baitu bertaratu. Sarrera erosi dutenek, gaur izango dute aukera, arratsaldeko zazpietatik aurrera, ...

Bihar, 16:30etik aurrera, Hondarribiaren kontra jokatuko du Pasaiak Don Boscon. Indartsu dabiltza zuri-gorriak. Denboraldia bukatzeko bost jardunaldiren faltan, 52 punturekin sailkapeneko bigarrenak dira. Bihar, hiru puntu gehiago gehitzeko asmoz zelairatuko dira Pasaiakoak.

Sanferminak prestatzen hasteko asmoz herri batzarra deitu du Antxoko ezker abertzaleak astelehenerako. 19:00etan bilduko dira, Basari elkartean.

Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatu asmoz, Pasaiako ezker abertzaleak ekitaldi politikoa deitu du etzirako. Ekitaldia Serafin Esnaola plazan izango da, 11:30etik aurrera. Deialdirako landu duten bideoa pasaia.hitza.info-n ikus daiteke