Euskadiko batel onenen bila
Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute Legution; bihar dira sailkapen estropadak, eta etzi, finalak Eskualdeko hemeretzi batelek egingo dute arraun asteburuan Legution (Araba). Bertan izango dute jokoan Euskadiko Batel Txapelketa herrialdekoan emaitza onenak lortu zituzten batelek. Bihar, 16:00etatik aurrera, sailkapen estropadak izango dira, eta etzi, 11:00etatik aurrera finalak. Estropada horietan, gainera, datorren astean Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketarako ordezkariak erabakiko dira. Lau klub, hemeretzi batel Eskualdeko lau arraun klubetako hemeretzi batel izango dira Legutioko txapelketan. San Pedrok sei batel eramango ditu; San Juanek lau; Illunbek bost, eta Hibaikak beste lau.
Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute Legution; bihar dira sailkapen estropadak, eta etzi, finalak
Eskualdeko hemeretzi batelek egingo dute arraun asteburuan Legution (Araba). Bertan izango dute jokoan Euskadiko Batel Txapelketa herrialdekoan emaitza onenak lortu zituzten batelek.
Bihar, 16:00etatik aurrera, sailkapen estropadak izango dira, eta etzi, 11:00etatik aurrera finalak.
Estropada horietan, gainera, datorren astean Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketarako ordezkariak erabakiko dira.
Lau klub, hemeretzi batel
Eskualdeko lau arraun klubetako hemeretzi batel izango dira Legutioko txapelketan. San Pedrok sei batel eramango ditu; San Juanek lau; Illunbek bost, eta Hibaikak beste lau.


