Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Liburuaren Astea egingo dute Herri Eskolan, irakurzaletasuna pizteko

Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da datorren astelehenean. Lezoko Herri Eskolan ere ekimen horrekin bat egin nahi dute, eta datorren aste osoan literaturarekin lotutako ekitaldiak egingo dituzte. 1616ko apirilaren 23an hil ziren William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega, eta egun horretan bertan lurperatu zuten Miguel Cervantes. Horregatik ospatzen dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Herri Eskolako ikasleek, hala ere, euren adinera moldatutako liburuekin eta ipuinekin eramango dute aurrera ekimena. Astelehenetik ostiralera, goizean goiz, irakasle batek ipuin labur bat kontatuko die ikasleei. Hori izango da eskola egunak hasteko modua. Irakasleek eurek ikasgelan ipuinak irakurtzeaz gain, ikasleek ere ipuinak sortuko dituzte. Hala, lehenengo zikloetako ikasleak gelaz gela ibiliko dira, ipuin bat sortzeko asmoarekin. Ipuin ibiltaria izena jarri diote ekimen horri. Ikasleen gurasoek ere parte hartuko dute datorren asteko jardueretan. Hainbat ikasgelatan ipuinak kontatzera hurbilduko dira, irakasleekin batera. Apirilaren 23an ohikoa izaten da erreferentziazko liburu baten irakurketa publikoa egitea. Haur eta gaztetxoentzako literaturan Roald Dahlen Charlie eta txokolate fabrika da mundu mailan gehien saldu denetako bat, eta hori irakurriko dute bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek. Astelehenean bertan izango da hori, ikastetxearen barruko Gezala Auditoriumean.   Bi idazle, bisitan Asteartean, berriz, Aitor Arana idazlearen (Legazpi, 1963) bisita jasoko dute Herri Eskolan. Idazle emankorra da, eta haurren [...]

admin
Bidasoa
2012/04/20

Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da datorren astelehenean. Lezoko Herri Eskolan ere ekimen horrekin bat egin nahi dute, eta datorren aste osoan literaturarekin lotutako ekitaldiak egingo dituzte.

1616ko apirilaren 23an hil ziren William Shakespeare eta Garcilaso de la Vega, eta egun horretan bertan lurperatu zuten Miguel Cervantes. Horregatik ospatzen dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Herri Eskolako ikasleek, hala ere, euren adinera moldatutako liburuekin eta ipuinekin eramango dute aurrera ekimena.

Astelehenetik ostiralera, goizean goiz, irakasle batek ipuin labur bat kontatuko die ikasleei. Hori izango da eskola egunak hasteko modua.

Irakasleek eurek ikasgelan ipuinak irakurtzeaz gain, ikasleek ere ipuinak sortuko dituzte. Hala, lehenengo zikloetako ikasleak gelaz gela ibiliko dira, ipuin bat sortzeko asmoarekin. Ipuin ibiltaria izena jarri diote ekimen horri.

Ikasleen gurasoek ere parte hartuko dute datorren asteko jardueretan. Hainbat ikasgelatan ipuinak kontatzera hurbilduko dira, irakasleekin batera.

Apirilaren 23an ohikoa izaten da erreferentziazko liburu baten irakurketa publikoa egitea. Haur eta gaztetxoentzako literaturan Roald Dahlen Charlie eta txokolate fabrika da mundu mailan gehien saldu denetako bat, eta hori irakurriko dute bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek. Astelehenean bertan izango da hori, ikastetxearen barruko Gezala Auditoriumean.

 

Bi idazle, bisitan

Asteartean, berriz, Aitor Arana idazlearen (Legazpi, 1963) bisita jasoko dute Herri Eskolan. Idazle emankorra da, eta haurren eta gazteen literaturan hamahiru liburu idatzi ditu.

Asteazkenean, berriz, Iñaki Zubeldia joango da ikastetxera (Ikaztegieta, 1945). Hamabost liburu idatzi ditu berak, gazte eta haurrei zuzendutakoak guztiak.

Horrez gain, Herri Eskolako 3. Mailako ikasleek ikasturtean zehar irakurri dituzten liburuei buruz hitz egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.