San Marko parkea berritzeko egitasmoa gelditu dute, «krisiaren ondorioz»
Hondarribiko Bilduk San Marko lorategiaren egoeraren gaineko erantzuna ematea eskatu zion gobernu taldeari iragan astean. Koalizioko kideen ustez, gainera, lorategia «degradatuta» dago, eta hori eraberritzeko proposamena egin zuen. Gobernu taldeak erantzun egin dio Bilduri: «Krisi ekonomikoa dela-eta ezin dugu une honetan San Marko parkeko proiektua egin». Proiektua 2008 urtetik idatzita dagoela zehaztu dute gobernu taldetik, «baina krisi ekonomikoaren ondorioz, eta gastu eta inbertsioei dagokienez dugun lehentasunak direla eta, proiektu hau bigarren mailan geratu zaigu». Krisiak aurten ere jarraitzen duenez, San Marko lorategiaren birgaitzea, egoera ekonomikoak hobetu arte ez dute egingo. Zuhaizti, paseo, urmael eta harriz egindako harresiekin diseinatu zuten parkea, eta ekosistema txikiak sortu dira bertan. «2007ko hauteskundeetan EAJren programan San Markoko lorategiaren birgaitze proiektua aurreikusi zen, baina krisiak eta zuhurtzia irizpideak jarraituta, ezin izan dugu burutu». Gobernu taldearen ustez, «premia handiagoa» dute Soroeta, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare, nahiz Zuloaga eta Itsasargi kaleak biziberritzea; Kultur Etxea, Amuteko kirol gunea, Itsas Etxea, Udal Liburutegia handitzea; edo Gabarrariko lanak egitea, «eta era berean gizarte zerbitzuei beharrezko partidak ematea, orain arte egin dugun bezala».
Hondarribiko Bilduk San Marko lorategiaren egoeraren gaineko erantzuna ematea eskatu zion gobernu taldeari iragan astean. Koalizioko kideen ustez, gainera, lorategia «degradatuta» dago, eta hori eraberritzeko proposamena egin zuen. Gobernu taldeak erantzun egin dio Bilduri: «Krisi ekonomikoa dela-eta ezin dugu une honetan San Marko parkeko proiektua egin».
Proiektua 2008 urtetik idatzita dagoela zehaztu dute gobernu taldetik, «baina krisi ekonomikoaren ondorioz, eta gastu eta inbertsioei dagokienez dugun lehentasunak direla eta, proiektu hau bigarren mailan geratu zaigu».
Krisiak aurten ere jarraitzen duenez, San Marko lorategiaren birgaitzea, egoera ekonomikoak hobetu arte ez dute egingo. Zuhaizti, paseo, urmael eta harriz egindako harresiekin diseinatu zuten parkea, eta ekosistema txikiak sortu dira bertan. «2007ko hauteskundeetan EAJren programan San Markoko lorategiaren birgaitze proiektua aurreikusi zen, baina krisiak eta zuhurtzia irizpideak jarraituta, ezin izan dugu burutu».
Gobernu taldearen ustez, «premia handiagoa» dute Soroeta, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare, nahiz Zuloaga eta Itsasargi kaleak biziberritzea; Kultur Etxea, Amuteko kirol gunea, Itsas Etxea, Udal Liburutegia handitzea; edo Gabarrariko lanak egitea, «eta era berean gizarte zerbitzuei beharrezko partidak ematea, orain arte egin dugun bezala».


