Ikasketak askotan euskaraz egiteko aukera izaten da, baina zer gertatzen da lan munduan sartzean? Enpresa askok gaztelaniaz funtzionatzen dutela. Hori aldatzen joateko, Don Bosco, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta eskualdeko lau udalak Don Boscoko ikasleek praktikak euskaraz egitea sustatzen ari dira azken urteotan. Aurten ere jarraitzen dute ekimen horrekin, eta gainera, bi enpresa berri batu zaizkie. Horrenbestez, zortzi enpresetan egin ahal izango dituzte praktikak euskaraz Don Boscoko ikasleek: Errenteria-Oreretako Papresan, IDK Electronican eta Txingura burdindegian, Oiartzungo Easo Motorren, Lurauton eta Asea Brown Boverin, Irungo CAFen eta Donostiako Tecnalian. Horietan praktikak egitera hamahiru ikasle animatu dira. Atzo izenpetu zuten akordioa alde guztiek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Bosco institutuko zuzendariordeak eta Andoni Zapirain IDK enpresako kudeatzaileak, enpresa parte hartzaileen ordezkari gisa. 2009-10 ikasturtean jarri zuten martxan egitasmoa, lehen aldiz. Urte horretan praktikak euskaraz egiteko metodologia bat diseinatu zuten, eta hori aplikatzen dute egun enpresetan. Lan hori Ahize-AEK aholkularitza etxearen bidez egiten dutela jakinarazi du Irune Balentziaga Errenteriako Euskara zinegotziak. Izan ere, duela urte batzuk praktikak A eta D ereduan egiten baziren ere, ez ziren “era finkatu” batean egiten, Luis Mari Carrascoren arabera: “Ahal zen neurrian egiten ziren; euskaraz bazekiten euskaraz, eta bestela gaztelaniaz”. Proiektu horren bidez, berriz, praktikak euskaraz [...]
EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen XVI. San Markoko Igoeran, Javier Garcia Larrañaga Memorialean, izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Izena lasterketa egunean bertan, hilaren 29an, eman ahal izango dute parte hartu nahi dutenek, 0...
Gurpil aulkia behar duten edo ezintasuna duten bizilagunei zuzendutako Ibilbide Escalamovil zerbitzua, maiatzaren 2tik aurrera berriz ere martxan jarriko dutela jakinarazi dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek. Ezintasun iraunkorra edo tenporala izani...
Ignasi Puig Ventok atez atekoari buruzko hitzaldia emango du Gezala Auditoriumean, 19:30etik aurrera. Puig goi mailako industria ingeniaria da, Ingurumen Zientzietan doktore izateaz gain. Manual del PaP (Atez atekoaren eskuliburua) liburua ere idatzi d...
Andra Mari Abesbatzak kontzertu bat emango du bihar Miramonen Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tronpa jotzaileekin batera. Tropa eta ahotserako Johannes Brahms, Robert Schumann eta Franz Schubert-ek egindako piezak kantatuko dituzte Miramongo Matinee programaren barruan.
Bihar asanblada eta bertso-pintxo-potea egingo dituzte; erakusketa jarrita dago gaztetxean Hilaren 14tik motorrak berotzen ari dira Kataxuloko kideak. Gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Etzi, egun osoko egitarauarekin, seigarren urteurrenaren ospakizunak biribilduko dituzte. Aurretik, baina, asanblada eta bertso-pintxo-poteoa antolatu dituzte biharko. Asanblada irekia izango dela jakinarazi dute Kataxuloko kideek. 18:30ean jarri dute hitzordua, gaztetxean. Ondoren, bertso-pintxo-poteoa egingo dute. Aste osoan zehar, gainera, azken urteetako argazkiak ikusteko aukera izango dute Kataxulora gerturatzen direnek. Egun osoko festa Etzi, larunbata, izango da ospakizunetako egunik indartsuena. Egun osoko festa antolatu dute gaztetxeko kideek (behean). Eta igandean, zinema izango da, 18:30ean. Kataxuloko kideek ekimen horietara guztietara agertzeko deia egin diete Oiartzungo gazteei. Eta gogorarazi dute, gertaerak gertaera, lapurretak lapurreta, «oztopo guztien gainetik» aurrera jarraituko duela Kataxulok. Etziko egitaraua 13:00etan. Ekitaldia, Kataxulo Gaztetxian. 14:00etan. Bazkaria. Txartelak 10 eurotan daude salgai, Makutxo, Amazkar eta Sorgin tabernetan. Ondoren. Jolasak. 19:00etan. Elektrotxaranga eta poteoa. 22:30ean. Kontzertuak (sorpresa).
Gaztañoko bizilagunek antolatzen duten bazkarirako izena eman daiteke. Maiatzaren 5ean egingo dute, Oiartzungo Intxixu jatetxean. Parte hartu nahi dutenek 35 euro sartu beharko dituzte Euskadiko Kutxako 3035 0011 21 0111230619 kontu korronte zenbakian...
Aurtengo Madalen Jaietako Koadrilen Eguna antolatzeko bilera deitu du gaurko Oreretako Txosna Batzordeak. Gaurkoa egiten duten lehenengo bilera izango da, eta antolatzaileek Koadrila Egunaren antolaketan zein jaian bertan parte hartzeko deia egin die...
Trintxerpe Atletiko Klubak Pasai San Pedroko mendi-lasterketa antolatu du hilaren 28rako (larunbata). San Pedroko udal pilotalekutik irtengo da lasterketa, eta 16 urte beteta dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. 13,5 kilometroko lasterketa izango da, % 85 menditik eta gainerakoa asfaltotik eta zementuzko pistetatik. Zailtasun gutxikoa edo ertainekoa da, edozeinek parte hartu ahal izan dezan. Gainera, irteera itsasoaren mailan dago, eta kotarik garaiena 190 m-koa da. Helmuga San Pedroko pilotalekuan egongo da, irteera bezala. Irteera ematen denetik 2 ordura itxiko da helmugako kontrola. Denbora hori gainditzen duten parte-hartzaileak kontroletik kanpo iritsiko dira. Izena emateko bi aukera daude: irteera-lerroan, Pasai San Pedroko pilotalekuan lasterketa egunean bertan, 15:30etik 16:30era, 13 €-ren truke; herrikrossa.com web orrian 10 € ordainduta; eta Donostiako Urbieta kaleko U51 eta Elkano kaleko Laister kirol dendetan, 10 €-tan. Parte hartzaileek dortsalak paparrean jarri beharko dituzte, ondo ikusteko moduan. Dutxa eta aldagela zerbitzua izango da San Pedroko udal gimnasioan eta Trintxerpe Atletiko Klubaren instalazioetan. Atleta guztiek opari bana jasoko dute parte hartzeagatik, eta kirol materiala zozketatuko da proba amaitzen duten atleta guztien artean. Garaikurra emango zaie sailkapen orokorreko lehenengo bostei (emakume nahiz gizon), klubeko lehenengo atletari, proba bukatzen duen atleta beteranoenari eta lasterketa ixten duen atletari. Atleta gazteenei ere [...]
Jaialdia antolatu dute etzirako, estilo horren zale direnen gustuko lau musika talderekin La Otracina (AEB, Holy Mountain), Domo (Alacant, Herrialde Katalanak), Temple Solaire (Frantzia) eta Jubile (Frantzia). Lau horiek dira Mogambok etzi gauerako a...
Iganderako antolatu dute Errobi Ibaiaren Arroaren egitarauaren barruko laugarren etapa Trintxerrekoek Hogei kilometroko inguru, sei ordutan. Horiexek dira Trintxer Mendi Taldekoek iganderako antolatu duten irteeraren aurreikuspenak. Errobi ibaiaren arroa ezagutzen dihardute Trintxer Mendi Taldekoek, eta igandean bira horren barruko laugarren etapa dute. Ohi bezala, Dax taberna parean geratu dira autobusa hartzeko. Handik Otsondora (Nafarroa) joan, eta oinez egingo dute Izpegira (Nafarroa Beherea) arteko bidea. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 39 07 21 edo 679 23 36 60 telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek.
Uztailean izango dira udalaren Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatzen dituen udalekuak Maiatzaren 2an irekiko dute udaleku irekietan izena emateko epea, haurrentzat zein begiraleentzat. Udalekuak, berriz, uztailaren 2tik 27ra izango dira aurten, 09:30etik 13:00etara, eta astelehenetik ostiralera, eta beti bezala, Pasaiako Udalaren Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatu ditu. Plazak mugatuak dira; guztira, 360 eskainiko dituzte. Eskaria eskaintza baino handiagoa izatekotan, zozketa bidez erabakiko dute plazen adjudikazioa. Antolatzaileek zehaztu dutenez, udalekuetan jarduera asko egingo dituzte plaza lortzen dutenek: jolasak, kirola, tailerrak, herriko kultura eta ingurunea ezagutzeko irteerak, mozorroak, txotxongiloak, dantza, antzerkia, ipuinak… Gehienez 10-12 haur hartuko dituzte talde bakoitzean, eta talde bakoitzeko begirale bana izango dute txikiek. 2001 eta 2009 urte bitartean Matrikulak 68,10 euro balio du eta ordainketa haurraren izenean egin behar da, ordainagirian izen-abizenak zehaztuta. Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako haurren kasuan, berriz, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar da. Udaleku irekietan 2001 eta 2009 urteen bitartean jaiotako haurrek eman dezakete izena. Begiraleak Udalekuetan begirale izan nahi dutenek gutxienez 18 urte eduki behar dituzte, eta hautagaiek azterketa bat egin beharko dute. Azterketa gainditzen dutenei merituak baloratuko dizkiete. Hautaketa proba Urtxintxa Eskolak egingo du, maiatzaren 11n. Lanerako hautatuko dituzten [...]