Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bi enpresa berrik egin dute bat praktikak euskaraz egiteko ekimenarekin

Ikasketak askotan euskaraz egiteko aukera izaten da, baina zer gertatzen da lan munduan sartzean? Enpresa askok gaztelaniaz funtzionatzen dutela. Hori aldatzen joateko, Don Bosco, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta eskualdeko lau udalak Don Boscoko ikasleek praktikak euskaraz egitea sustatzen ari dira azken urteotan. Aurten ere jarraitzen dute ekimen horrekin, eta gainera, bi enpresa berri batu zaizkie. Horrenbestez, zortzi enpresetan egin ahal izango dituzte praktikak euskaraz Don Boscoko ikasleek: Errenteria-Oreretako Papresan, IDK Electronican eta Txingura burdindegian, Oiartzungo Easo Motorren, Lurauton eta Asea Brown Boverin, Irungo CAFen eta Donostiako Tecnalian. Horietan praktikak egitera hamahiru ikasle animatu dira. Atzo izenpetu zuten akordioa alde guztiek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Bosco institutuko zuzendariordeak eta Andoni Zapirain IDK enpresako kudeatzaileak, enpresa parte hartzaileen ordezkari gisa. 2009-10 ikasturtean jarri zuten martxan egitasmoa, lehen aldiz. Urte horretan praktikak euskaraz egiteko metodologia bat diseinatu zuten, eta hori aplikatzen dute egun enpresetan. Lan hori Ahize-AEK aholkularitza etxearen bidez egiten dutela jakinarazi du Irune Balentziaga Errenteriako Euskara zinegotziak. Izan ere, duela urte batzuk praktikak A eta D ereduan egiten baziren ere, ez ziren “era finkatu” batean egiten, Luis Mari Carrascoren arabera: “Ahal zen neurrian egiten ziren; euskaraz bazekiten euskaraz, eta bestela gaztelaniaz”. Proiektu horren bidez, berriz, praktikak euskaraz [...]

admin
Bidasoa
2012/04/19

Don BoscoIkasketak askotan euskaraz egiteko aukera izaten da, baina zer gertatzen da lan munduan sartzean? Enpresa askok gaztelaniaz funtzionatzen dutela. Hori aldatzen joateko, Don Bosco, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta eskualdeko lau udalak Don Boscoko ikasleek praktikak euskaraz egitea sustatzen ari dira azken urteotan. Aurten ere jarraitzen dute ekimen horrekin, eta gainera, bi enpresa berri batu zaizkie.

Horrenbestez, zortzi enpresetan egin ahal izango dituzte praktikak euskaraz Don Boscoko ikasleek: Errenteria-Oreretako Papresan, IDK Electronican eta Txingura burdindegian, Oiartzungo Easo Motorren, Lurauton eta Asea Brown Boverin, Irungo CAFen eta Donostiako Tecnalian. Horietan praktikak egitera hamahiru ikasle animatu dira.

Atzo izenpetu zuten akordioa alde guztiek: Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Luis Mari Carrasco Don Bosco institutuko zuzendariordeak eta Andoni Zapirain IDK enpresako kudeatzaileak, enpresa parte hartzaileen ordezkari gisa.

2009-10 ikasturtean jarri zuten martxan egitasmoa, lehen aldiz. Urte horretan praktikak euskaraz egiteko metodologia bat diseinatu zuten, eta hori aplikatzen dute egun enpresetan. Lan hori Ahize-AEK aholkularitza etxearen bidez egiten dutela jakinarazi du Irune Balentziaga Errenteriako Euskara zinegotziak.

Izan ere, duela urte batzuk praktikak A eta D ereduan egiten baziren ere, ez ziren “era finkatu” batean egiten, Luis Mari Carrascoren arabera: “Ahal zen neurrian egiten ziren; euskaraz bazekiten euskaraz, eta bestela gaztelaniaz”. Proiektu horren bidez, berriz, praktikak euskaraz egitea bermatzen dela zehaztu du.

Ikasleentzat garrantzitsua izan da urrats hori, “ikasketa guztiak D ereduan egin ditzaketelako”. Horiek ere halaxe ulertu dute. Igarki Mendizabalek iaz egin zituen praktikak euskaraz. Aukera horrekin lana “errazago eta lasaiago” egin duela azaldu du: “Irakasleak ere euskaldunak dira eta beste konfiantza bat ematen dizu”. Proiektu horrekin aurrera egitera animatu du, “jendeak ikus dezan euskaraz egin daitezkeela gauzak”.

Zapirainek, enpresen ikuspuntutik, ekimen hori erronkatzat hartu du. Izan ere, “praktikak egiten dituzten ikasleek maiz ikusten dute ez daukatela aukera lana euskaraz egiteko”. Horrenbestez, “euskaraz lan egin nahi duten langile berrien errealitatera egokitzeko aukera” ikusi dutela esan du. Praktiketako ikasleak hartzen dituzten enpresak ekimenarekin bat egitera deitu ditu.

Don Boscori zein enpresei eskerrak eman dizkie alkateak, eta baita ikasleei ere, “euskaraz ikasi eta lan egiteko hautua egiteagatik”. Hurrengo ikasleak ere horretara animatu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.