Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

“Kolektibitatearen ilusioaz eta desilusioaz hitz egin nahi genuen”

Gure bide galduak antzezlana taularatuko du  igandean bigarrenez Errenteria-Oreretan Dejabuk, bertan estreinatu zuela ia urtebete beteko denean. Donostia Saria jaso berri dute Dejabukoek lan horrekin. Urko Redondo sariaz eta dituzten proiektu berrietaz mintzatu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin. Donostia Saria jaso berri duzue ‘Gure bide galduak’ lanarekin. Zer suposatu  du zuentzat? Oso pozik jaso dugu, ez genuelako espero gu aintzat hartzea Donostia Sarirako, eta poza handiarekin hartu dugu. Hutsetik hasi genuen lana izan da, elkarlanean, talde lanean egin duguna eta azkenean, denentzako opari moduko bat dela uste dut. Orain arte Dejabuk taularatu dituen lanetan ez dira lantalde handiak izan oholtza gainean. Honakoan ez da hala izan. Talde handian egin izan ditugu beste lan batzuk, baina egia da Dejabuk egin izan dituen lanak batez ere Ainara Gurrutxagak eta biok bideratu eta antzeztu izan ditugula. Dejabu Panpin Laborategia Ainarak eta biok kudeatzen dugu eta egia da Gure bide galduak lanean taldea handitu egin genuela. Proposamena luzatu genien eta azkenean, lan aktorial batetik abiatu den lana izan da. Sormena bost aktore eta musikari batek osatutako talde handian eman da, eta  aktore lantalde hain handiarekin aritzea nahiko berria izan da. Esperientziaren gaineko balorazioa nolakoa da? Balorazioa oso positiboa da, jakina, eta prozesua bera ere ezberdina [...]

admin
Bidasoa
2012/04/18

Urko Redondo eta Ainara GurrutxagaGure bide galduak antzezlana taularatuko du  igandean bigarrenez Errenteria-Oreretan Dejabuk, bertan estreinatu zuela ia urtebete beteko denean. Donostia Saria jaso berri dute Dejabukoek lan horrekin. Urko Redondo sariaz eta dituzten proiektu berrietaz mintzatu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin.

Donostia Saria jaso berri duzue ‘Gure bide galduak’ lanarekin. Zer suposatu  du zuentzat?
Oso pozik jaso dugu, ez genuelako espero gu aintzat hartzea Donostia Sarirako, eta poza handiarekin hartu dugu. Hutsetik hasi genuen lana izan da, elkarlanean, talde lanean egin duguna eta azkenean, denentzako opari moduko bat dela uste dut.

Orain arte Dejabuk taularatu dituen lanetan ez dira lantalde handiak izan oholtza gainean. Honakoan ez da hala izan.
Talde handian egin izan ditugu beste lan batzuk, baina egia da Dejabuk egin izan dituen lanak batez ere Ainara Gurrutxagak eta biok bideratu eta antzeztu izan ditugula. Dejabu Panpin Laborategia Ainarak eta biok kudeatzen dugu eta egia da Gure bide galduak lanean taldea handitu egin genuela. Proposamena luzatu genien eta azkenean, lan aktorial batetik abiatu den lana izan da. Sormena bost aktore eta musikari batek osatutako talde handian eman da, eta  aktore lantalde hain handiarekin aritzea nahiko berria izan da.

Esperientziaren gaineko balorazioa nolakoa da?
Balorazioa oso positiboa da, jakina, eta prozesua bera ere ezberdina izan da. Jende gehiagorekin lan egiteak, konplexutasun handiagoz lan egitea eskatzen dizu, baina baita aberastasun handiagoarekin ere.

Nola sortu zen Gure bide galduak lanaren ideia?
70. hamarkadako Errenterian kokatuta dago lana, eta garai haietan bizi ziren aldaketa momentuetaz hitz egitea interesatzen zitzaigun. Gizartearen zati handi batek aldaketaren beharra ikusten zuen, eta Franco hil ondoren gauzak aldatuko ziren itxaropenarekin, mugimendu handiak eman ziren maila guztietan: euskararen normalizazioan, politikan, langileen mugimenduan, hezkuntzan …  Kolektibitatearen ilusioaz eta gauzak aldatzeko nahi horretaz hitz egin nahi genuen, baita garai haietan eman zen ilusioaz eta desilusioaz ere.

Zer aurkituko du ikusleak?
Taldelan teatrala, entretenigarria, eta hunkigarria ere aurkituko du. Lan atsegina azken batean. Eta gozatuko duela uste dut.

Nola definituko zenuke Dejabuk egiten duen lana?
Dejabu txotxongilo edo titereen lanean ikertzeko edo sortzeko jaio zen eta modu horretan lan dexente sortu eta kolaborazio asko egin ditu. Gu, orokorrean, aktoreak gara batik bat, eta aktore lanetik edo oholtzan egiten dugun lanetik sortzen dugu. Nahiko lan teatralak sortzen ditugu eta lanak sortzen ditugunean abiapuntu dira irudia, mugimendua eta musika. Txotxongiloekin hasi ginenean bezala, gaur egun antzerkia sortzen dugunean ere titereen lengoaia presente izaten dugu. Beti gustatzen zaigu istorio bakoitzeko molde bat aurkitzea, istorio horrekin bat dihoan estetika edo lengoaia.

Errenteria-Oreretan estreinatu zenuten Gure bide galduak. Ia urtebetera, igandean bertan antzeztuko duzue berriro…
Horrela suertatu da. Proposatu digute berriro herrira ekartzea, agian  Errenteriako errealitatetik  abiatzen den lana izanik interesa pizten duelako.

Eta hemendik aurrera ze proiektu ditu Dejabuk?
Gure ideia orain haurrentzako beste ikuskizun bat abiatzea da, ahal badugu datorren udazkenean aurkezteko. Hala ere, oraintxe bertan, beste gauza batzurekin ari gara, udazkenean beste proiektu eta kolaborazio berriekin hasiko garelako. Helduei begira egingo dugun hurrengo lanari dagokionez, berriz, ideiak-eta baditugu esku artean, baina oraindik ez dugu ezer zehaztu horren gainean.

‘Gure bide galduak’

  • Noiz: Hilaren 22a, igandea, 19:00etan.
  • Non: Errenteria Hiria Kulturgunean.
  • Sarrera: 9 euro sarrera arrunta eta 7 euro sarrera murriztuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.