
Petruska Records etxearekin egin du Oiartzungo taldeak bere bigarren lan luzea, hamahiru abestikoa Lady Kotxinas punk-rock talde oiartzuarrak bere bigarren lan luzea kalean du dagoeneko: Hey! Let’s go! Hamahiru abestiko diskoa da, eta Petruska Record...

Hazia elkarteak antolatuta, Pepe Viñuela artistaren San Juango Bixera (1936-2012). Irun: Gerratik gaur arteko lekukoa erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean, elkartearen egoitzan (Peña kalea, 8). Erakusketarekin lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, erakusketaren irekierarako. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango da inaugurazioa eta margolaria bera izango da protagonistetako bat. Besteak beste, Bixera eraikinak bere sorkuntzan izan duen eraginaz mintzatuko da Viñuela. Erakusketaren goiburuak dioen bezala, zutik iraun zituen 76 urteetan hiriko hainbat gertakariren lekuko izan da zen eraikina, eta horietaz hitz egiteko aukera ezinhobea izango dute gaur Peña kaleko elkartera hurbiltzen direnek. Baina dena ez da 1936 eta 2012 urte arteko garaira mugatuko, erromatar garaiaz ere jardungo baitute arratsaldean Hazian; hori bai, Bixerari lotuta. Izan ere, eraikinaren eraistearen ondorengo garbiketan erromatar aztarrenak aurkitu zituzten azpian. Hain zuzen ere, I. Gizaldiko etxe bateko jaki-biltegia agertu zen, eta horretaz ariko da Mertxe Urteaga arkeologoa. Bixera azpiko aurkikuntza, eta 2010ean San Juango biribilgunea kentzerakoan azaldutako besteak, erromatarrek Oiasson eraikitako lur laua (planoa) ulertzeko baliagarriak izan zaizkie Arkeolango adituei zein Irungo erromatar museoko arduradunei. Azken honetako zuzendari den heinean, Urteagak ikerketa horien fruituen berri emango du. Hortaz, joan zen mendeaz eta mende honetakoaz gain, egungo hiriaren sorburu izan zen Oiasso erromatarra aipagai izango dute bihar [...]

50 urtez gorako oiartzuarrentzat da eskola, eta tailer nahiz eskolen bidez formazioa emango diete Herritarren zahartzaro aktiboa sustatzeko eta dependentziaren prebentziorako Esperientzia Eskola ekimena abian jarriko dute Oiartzunen. 50 urtetik gorako edozein oiartzuarrentzat dago bideratuta egitasmoa, edonori zabalik dago beraz, eta heldu horiei formazioa emango diete tailer eta eskolen bitartez. Mugabe elkartea da Esperientzia Eskolaren arduraduna, eta Oiartzungo Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren laguntza du. «Helduek oraindik asko dute ikasteko, pentsatzeko eta emateko», esan dute Oiartzungo Udaletik. Proba gisa, bi hilabeteko tailerra jarriko dute abian herrian. Esperientzia ondo ateratzen bada, Esperientzia Eskola datorren ikasturte osoan abian izango dela esan dute antolatzaileek. Hala, Oiartzungo Udalak jakinarazi du hilaren 17an (datorren asteko asteartean) hasiko dituztela eskolak, ekainaren bukaerara arte. «Dagoeneko hamabost laguneko taldea osatu da, baina izena emateko aukera zabalik dago oraindik», esan dute udaletik. Hala, izena hilaren 30era arte eman daiteke, 943 22 46 43 edo 646 09 87 53 telefono zenbakietara deituta. Hamar euroko kuota ordaindu behar dute interesdunek tailerretan parte hartzeko. Tailerrak Haurtzaro Ikastolan emango dituzte, astean behin eta bi orduz. Saioak astearte edo asteazken goizetan izango dira, baina egun eta ordu zehatzak parte hartzaileek erabakiko dituzte euren kabuz. Hilaren 17an hasiko diren tailerren lehenengo bi [...]