Bixera, margotuta
Hazia elkarteak antolatuta, Pepe Viñuela artistaren San Juango Bixera (1936-2012). Irun: Gerratik gaur arteko lekukoa erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean, elkartearen egoitzan (Peña kalea, 8). Erakusketarekin lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, erakusketaren irekierarako. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango da inaugurazioa eta margolaria bera izango da protagonistetako bat. Besteak beste, Bixera eraikinak bere sorkuntzan izan duen eraginaz mintzatuko da Viñuela. Erakusketaren goiburuak dioen bezala, zutik iraun zituen 76 urteetan hiriko hainbat gertakariren lekuko izan da zen eraikina, eta horietaz hitz egiteko aukera ezinhobea izango dute gaur Peña kaleko elkartera hurbiltzen direnek. Baina dena ez da 1936 eta 2012 urte arteko garaira mugatuko, erromatar garaiaz ere jardungo baitute arratsaldean Hazian; hori bai, Bixerari lotuta. Izan ere, eraikinaren eraistearen ondorengo garbiketan erromatar aztarrenak aurkitu zituzten azpian. Hain zuzen ere, I. Gizaldiko etxe bateko jaki-biltegia agertu zen, eta horretaz ariko da Mertxe Urteaga arkeologoa. Bixera azpiko aurkikuntza, eta 2010ean San Juango biribilgunea kentzerakoan azaldutako besteak, erromatarrek Oiasson eraikitako lur laua (planoa) ulertzeko baliagarriak izan zaizkie Arkeolango adituei zein Irungo erromatar museoko arduradunei. Azken honetako zuzendari den heinean, Urteagak ikerketa horien fruituen berri emango du. Hortaz, joan zen mendeaz eta mende honetakoaz gain, egungo hiriaren sorburu izan zen Oiasso erromatarra aipagai izango dute bihar [...]
Hazia elkarteak antolatuta, Pepe Viñuela artistaren San Juango Bixera (1936-2012). Irun: Gerratik gaur arteko lekukoa erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean, elkartearen egoitzan (Peña kalea, 8). Erakusketarekin lotuta hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko, erakusketaren irekierarako. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango da inaugurazioa eta margolaria bera izango da protagonistetako bat. Besteak beste, Bixera eraikinak bere sorkuntzan izan duen eraginaz mintzatuko da Viñuela.
Erakusketaren goiburuak dioen bezala, zutik iraun zituen 76 urteetan hiriko hainbat gertakariren lekuko izan da zen eraikina, eta horietaz hitz egiteko aukera ezinhobea izango dute gaur Peña kaleko elkartera hurbiltzen direnek. Baina dena ez da 1936 eta 2012 urte arteko garaira mugatuko, erromatar garaiaz ere jardungo baitute arratsaldean Hazian; hori bai, Bixerari lotuta. Izan ere, eraikinaren eraistearen ondorengo garbiketan erromatar aztarrenak aurkitu zituzten azpian. Hain zuzen ere, I. Gizaldiko etxe bateko jaki-biltegia agertu zen, eta horretaz ariko da Mertxe Urteaga arkeologoa.
Bixera azpiko aurkikuntza, eta 2010ean San Juango biribilgunea kentzerakoan azaldutako besteak, erromatarrek Oiasson eraikitako lur laua (planoa) ulertzeko baliagarriak izan zaizkie Arkeolango adituei zein Irungo erromatar museoko arduradunei. Azken honetako zuzendari den heinean, Urteagak ikerketa horien fruituen berri emango du.
Hortaz, joan zen mendeaz eta mende honetakoaz gain, egungo hiriaren sorburu izan zen Oiasso erromatarra aipagai izango dute bihar Hazian, erromatar garaiko hiribide nagusia izan zenaren ondoan —hori ere Urteagak azalduko du, ziurrenik—. Eta hizketaldi eta hizketaldi artean zer jateko aukera izango da, Haziakoek askaria prestatuko dutelako. Musika girorik ere ez da faltako; arpa saio bat prestatu dute gaurko.
Hazia elkarteko kideek gaur arratsaldeko inauguraziora agertzeko gonbita luzatu diete irundar guztiei. Ezin duenak, hilaren 30a arte izango du San Juango Bixera (1936-2012). Irun: Gerratik gaur arteko lekukoa erakusketarekin atzera egiteko aukera.

